Erraia

2018.07.06
Erraia

Erraia zigilua Gasteizen 2018an sortutako batze lana da. Beren lanen zabalkundean autoedizioa bide duten taldeen indar batuketa da Erraia. Izaki Gardenak, Joseba B. Lenoir eta Montauk taldeek osatzen dute sorrera une honetan zigilua. Arabatik abiatutako proiektua, kantuen loratze eta zabalkundean zigilu berdinaren babespean aurkeztuko direnak. Erroak lotuta dituzten hiru zuhaitz ezberdin, basoan sustraiak sendotzeko prest.