2019.07.09
A Tuti Plain

A Tuti Plain

  • 2016
  • Soraluze (Gipuzkoa)
  • Rocka

Itzalaren menpe

Dena galduta dagoela dirudi
ba al da zer egiterik?
Telebistan behin eta berriz milaka irudi
bada zer egiterik?

Isiltasunak ez ditu libratuko itzalak
zintzoak izateko hezi gaituzten arren
infernuan piztuko ditugun bengalek
etorkizuna argituko al dute?

Itzalaren menpe
menpekotasuna errege
kalean galdutako zenbait amistade
milaka oroitzapen
milaka momentu klabe
ez nintzateke ni izango
zuekin bizi gabe

Dena galduta dagoela dirudi
dena galduta dagoela
Itzalaren menpe ez al da lekurik?
Bideak egiten nau ni