2019.07.09
A Tuti Plain

A Tuti Plain

  • 2016
  • Soraluze (Gipuzkoa)
  • Rocka

Beste behin

Suak hezi duelako
gure barnea
sugarren suminak ustelduta

Buruak ez dakielako
sentitzea zer dan
eser zaitez nire alboan

Beste behin
gauez leihotik begira
tira, leku txarragoak badira
dizdira galdu dute zuen begiradek

Begiek ezkutatu dizkidaten egiek
askatasuna amesten duten herriek
gogoz kontra odol hustu nauten zauriek

Orduak egun bilakatu dira
segunduka erotu
ikus ditzagun argi-izpiak
hain urrun

Gauak ekarriko du
isiltasuna
barruetatik
oihuka

Munduaz jabetzeko
leihotik begiratzeko
ez zara gai izango

Orduak egun bilakatu dira
segunduka erotu
ikus ditzagun argi-izpiak
hain urrun

Beste behin, hor nonbait
Beste behin, zure zain