2017.06.06
Akelarre

Akelarre

  • 1972 - 2005
  • Plaza, Rocka
1972-2005 zuzenean
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Pako Diaz, bateria
  • J. Markos Juaristi, baxua, ahotsa
  • Juan Luis Ibarzabal, teklatuak
  • Aitor Amezaga, teklatuak
  • Juanma Labandibar, teklatuak
  • Xabier Zubeldia, teklatuak
  • Ina Goikoetxea, gitarra elektrikoa
  • Edu Cruz, gitarra elektrikoa
  • Xanet Arozena, gitarra elektrikoa
  • Pepe Cambronero, gitarra elektrikoa
  • Anje Duhalde, gitarra akustikoa, ahotsa
  • Jexuxmai Lopetegi, gitarra elektrikoa, ahotsa
  • Jesus Urizar 'Peter', ahotsa
  • Iñaki Arriaran, ahotsa
  • Patrice Dumora, ahotsa
  • Juanpa Agirre, ahotsa

EROSI
Gorria

PARTAIDEAK

  • Juanpa Agirre, ahotsa
  • Xanet Arozena, gitarra era koruak
  • Xabi Zubeldia, akordeoia, teklatuak eta koruak
  • J. Markos Juaristi, baxu elektrikoa eta koruak
  • Pako Diaz, bateria

 
Bertako intxaurrak ere...

PARTAIDEAK

  • Pako Diaz, bateria eta perkusioa
  • J. Markos Juaristi, baxua eta ahotsa
  • Juanma Labandibar, teklatuak eta ahotsa
  • Patrice Dumora, ahotsa eta gitarra
  • Xanet Arozena, gitarra eta ahotsa

 
13?

PARTAIDEAK

  • Pako Diaz, bateria
  • J. Markos Juaristi, baxua eta ahotsa
  • Juanma Labandibar, teklatuak eta koruak
  • Xanet Arozena, gitarra eta ahotsa
  • Patrice Dumora, ahotsa eta gitarra

 
Torkemada

PARTAIDEAK

  • Pako Diaz, bateria eta perkusioa
  • J. Markos Juaristi, baxua eta ahotsa
  • Edu Cruz, gitarra eta ahotsa
  • Juanma Labandibar, ahotsa eta teklatuak
  • Patrice Dumora, ahotsa eta gitarra

 
Herrikoiak

PARTAIDEAK

  • Patrice Dumora, ahotsa, gitarra
  • Edu Cruz, gitarra, ahotsa
  • Juanma Labandibar, teklatuak, ahotsa
  • Pako Diaz, bateria, perkusioak
  • J. Markos Juaristi, baxua, ahotsa

 
Hator

Hator

1993 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Patrice Dumora, ahotsa eta gitarra
  • Juanma Labandibar, teklatua eta ahotsa
  • Edu Cruz, gitarra eta ahotsa
  • J. Markos Juaristi, baxua eta ahotsa
  • Pako Diaz, bateria eta perkusioa

 
Akerraldian

PARTAIDEAK

  • Jexuxmai Lopetegi, ahotsa eta gitarra
  • Juanma Labandibar, teklatuak eta ahotsa
  • J. Markos Juaristi, baxua eta ahotsa
  • Edu Cruz, gitarra eta ahotsa
  • Pako Diaz, bateria eta perkusioa

 
7-90

7-90

1990 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Edu Cruz, gitarra, ahotsa
  • J. Markos Juaristi, baxua, ahotsa
  • Jexuxmai Lopetegi, gitarra, ahotsa
  • Juanma Labandibar, teklatua, ahotsa
  • Pako Diaz, bateria, perkusioak

 
Gauero zuzenean

PARTAIDEAK

  • Pako Diaz, bateria, perkusioa
  • J. Markos Juaristi, baxua
  • Aitor Amezaga, teklatuak
  • Jexuxmai Lopetegi, ahotsa eta gitarra
  • Jose Alberto Batiz, gitarra eta ahotsa

 
Rockzale

Rockzale

1986 - IZ

PARTAIDEAK

  • Pako Diaz, bateria, perkusioa, tronpeta
  • J. Markos Juaristi, baxua
  • Aitor Amezaga, teklatuak
  • Jexuxmai Lopetegi, ahotsa eta gitarra
  • Jose Alberto Batiz, gitarra eta ahotsa

 
Mari

Mari

1985 - IZ

PARTAIDEAK

  • J. Markos Juaristi, baxua
  • Pako Diaz, bateria
  • Aitor Amezaga, pianoa eta teklatuak
  • Jose Alberto Batiz, gitarra
  • Jexuxmai Lopetegi, ahotsa

 
Ari gara

Ari gara

1984 - IZ

PARTAIDEAK

  • Pako Diaz, bateria
  • Anje Duhalde, ahotsa
  • Aitor Amezaga, pianoa eta sintetizadoreak
  • Iñigo Moñux, gitarra
  • J. Markos Juaristi, baxua

 
Gau pasa

Gau pasa

1982 - IZ

PARTAIDEAK

  • Ina Goikoetxea, gitarra
  • Pako Diaz, bateria
  • J. Markos Juaristi, baxua
  • Anje Duhalde, ahotsa
  • Aitor Amezaga, teklatuak

 
Asfaltuko lorea

PARTAIDEAK

  • Xabier Madina, ahotsa
  • Pako Diaz, bateria
  • Ina Goikoetxea, gitarra
  • J. Markos Juaristi, baxua
  • Juan Luis Ibarzabal, teklatuak

 

Akelarre 1973an sortu zen, Soraluzen (Gipuzkoa), 1966an lehen pausoak ematen hasitako Los Mansos taldean ibilitako musikariak eta Iñaki Arriaran abeslaria batu zirenean. Ramon Aranzasti (baxua), Juan Luis Ibarzabal (teklatua), Jose Cambronero (gitarra), Iñaki Arriaran (ahotsa), Jose Antonio Ruiz (biolina) eta Ramon Pia (bateria) izan ziren Akelarreko hasierako taldekideak. Geroago, Jose Rodriguez Pepito sartu zen taldean, Cambroneroren ordez; 1974an, Juan Markos Juaristik Aranzastiren lekua hartu zuen; eta 1975ean, Xabier Madina jarri zen kantari. Izena aldatzearekin batera, gaztelaniaz edota ingelesez abestearekin batera tarteka euskaraz egiten hasi zen taldea, eta, azkenik, euskara hutsezko errepertorioaren alde egin zuen. Urrats hori egiten lehenengoetarikoa izan zen Akelarre. “Euskaraz soilik egitea garai hartan harriak gerorren etxera botatzea zen”, Juaristiren hitzetan (1). Juaristi eta Pako Diaz bateria jotzailea dira Akelarreren disko guztietan parte hartu zuten musikari bakarrak. Diaz 1980an sartu zen taldean, Iñaki Goikoetxea gitarristarekin batera, eta urte hartan bertan grabatu zuen Akelarrek bere lehen diskoa, Asfaltu kolorea (Xoxoa). Ziklo baten amaiera ekarri zuen lehen grabazio hark. “Maria marikita” kantuak arrakasta handia lortu zuen 1980ko Bilboko jaietan.

Akelarre, 70eko hamarkadan.

Hurrengo urtean, Errobi taldetik zetorren Anje Duhalde abeslaria eta Aitor Amezaga teklatu jotzailea (Estitxu, Gernika, Enbor) sartu ziren taldean, eta Akelarreren musikak rockaren aldera egin zuen. Musikari gisa kalitatezko lana egiteari eta kantuak sortzeari eman zion lehentasuna, tarteka atzerriko taldeen kantuak euskaratu arren (The Kinks, Poco, Kenny Loggins…). Anje Duhalderekin bi disko grabatu zituen, Gau pasa (IZ, 1982) eta Ari gara (IZ, 1984), zeinetan Akelarreren kantu ezagunenetako batzuk dauden: “Akelarre“, “Goizero”, “Eperra”, “Kantuz” –Poco taldearen “Makin Love” kantuaren moldaketa– eta, batez ere, “Hotel California”, The Eagles taldearen kantu ospetsuaren moldaketa. Azken hori zuzenekoetan bakarrik jotzeko sortu zuten, baina jendeak eskatuta diskoan grabatzea erabaki zuten taldekideek, nahikoa eztabaidatu ondoren. “Batzuk ez genuen egokia ikusten bertsioak sartzea diskoan; beste batzuek, bai (…) Gure artean asko eztabaidatu ondoren, hitzak ere interesgarriak zirela ikusita, sartzea erabaki genuen, baina euskal erara, alegia, leloetan jatorrizkoaren falseteak kenduz eta tonu apalago batean abestuz”, azaldu du Juaristik (2). Kantu horrengatik ezagutu zuten askok taldea, eta zaleen kutunenetariko bat izaten jarraitu zuen taldea desegin arte.

J. Markox Juaristi, Anje Duhalde eta Pako Diaz.

Euskal Herrian, bai dantzaldietan bai rock kontzertuetan, ezohikoak ziren kalitatezko soinu eta argi tresnak erabiltzen hasi zen Akelarre, eta jende multzo handiak erakartzen emanaldietara. Urtean 160-200 emanaldi eskaintzen zituen 80ko hamarkadako lehen urteetan, eta salmenta kopuru politak lortzen zituen. Taldearen garairik gozoena izan zen.

Musikari aldaketak etengabeak izan ziren Akelarreren ibilbidean, eta 1985ean Anje Duhaldek taldea utzi zuen bakarkako bideari ekiteko. Bi kide berri hartu zituen Akelarrek: Jexuxmai Lopetegi abeslari zarauztarra (Sasi taldean ibilitakoa) eta Jose Alberto Batiz gitarrista gernikarra (gerora Tapia eta Leturia Band eta Fito y los Fitipaldis taldeetan ibilitakoa, besteak beste). Bien artean sortu zituzten Mari (IZ, 1985) eta Rockzale (IZ, 1986) hurrengo bi diskoetako kantu gehienak. Akelarreren plazarik kutunenetako batean, Usurbilen (Gipuzkoa), grabatu zuen zuzeneko lehen diskoa, Gauero zuzenean (IZ, 1987), aurreko lanetako kantu arrakastatsuenak bilduz, eta baita berriren bat aurkeztu ere.

Edu Cruz, J. Markos Juaristi, Jexuxmai Lopetegi, Juanma Labandibar eta Pako Diaz.

Plaza taldeen garai onenak ziren jendetza bildu eta dantzan jartzeari zegokionez, eta Akelarre ur gaineko aparretan zegoen. 90eko hamarkadan mugimendu horrek guztiak behera egin zuen, eta Akelarrek ere nabari zuen motelaldia. Joera berriak nagusitu ziren dantzaldietan, irratietan gehien entzuten ziren kantu komertzialak jotzea kasu, baina Akelarrek bereari eutsi zion. “Akelarrek ez du sekula egin jendeak eskatzen duena, beti berak nahi izan duena egin izan du. Hori da beste taldeetatik bereizten gaituena (…) Gu arrakasta hori galtzen ari gara bide bat eramateagatik. Denek egiten dutena egitea erraza da “. (1) Dantzaldiekin batera rock jaialdien bidea jorratzeko saioa egin zuen taldeak. Galizian, Katalunian eta Frantzian kontzertu batzuk eskaini zituen 90eko hamarkadaren hastapenetan, baina hala ere plaza emanaldietan egin zuen ibilbidea.

Elkar diskoetxearentzat hiru disko grabatu ondoren –7-90 (1990), Akerraldian (1991) eta Hator (1993)–, autoekoizpenaren bidea hartu zuen Herrikoiak lanarekin (1994), eta hurrengo diskoak argitaratzeko Soar eta Abar diskoetxea sortu zuen. Ordurako Patrice Dumora Watson lapurtarra zen taldeko abeslari berria, Lopetegiren ordez. Gazteok taldeko abeslari ohia zen Dumora, eta bera arduratu zen, Xabier Lorente-Darracq musikari eta diseinatzaile grafiko miarriztarrarekin batera, Torkemada (Soar eta Abar, 1995) diskoko kantu gehienak egiteaz, horien artean “1, 2, 3, 4 ispiluen aurrean” entzutetsua. Horren aurretik ordea, zuzeneko kasete bat jarri zuten kalean, hainbat emanalditan grabatua, jarraitzaileen eskaerari erantzuteko.

1997an Xanet Arozena gitarristak Edu Cruz ordezkatu zuen, haize freskoa sartu zen taldean eta zuzeneko beste disko bat grabatzea erabaki zuten. 13? (Soar eta Abar, 1997), Hernaniko (Gipuzkoa) Oialume dantzalekuan grabatu zuten. Hamalau kantuetatik sei berriak ziren. Torkemada-k izandako harrera ona ikusita, Lorente-Darracqen eta Dumoraren arteko elkarlanak jarraitu zuen Bertako intxaurrak ere diskoan (Soar eta Abar, 1999), eta Xanet Arozena konpositore gisa estreinatu zen.

Gorria (Soar eta Abar, 2001) izan zen Akelarreren azken estudioko lana, berriz ere eraberrituriko formazio batekin grabatuta. Juanpa Agirre (ahotsa) eta Xabi Zubeldia (akordeoia eta teklatuak) izan ziren taldera biltzen azkenak. Urtean emanaldi ugari eskaintzen jarraitu arren, 2004an Akelarreri azkena ematea erabaki zuten. Abenduaren 25ean eskaini zuen azken dantzaldia, Aian (Gipuzkoa), baina agur esateko kontzertu berezi bat antolatu zuen 2005eko urtarrilaren 21ean, Oialume dantzalekuan. Bertan bildu ziren 33 urteko ibilbidean Akelarreren parte izandako abeslari eta musikari guztiak, Xabier Madina izan ezik, eta garai guztietako kantu esanguratsuenak jo zituzten azkenengo aldiz. Gau hartan gertatutakoa jasotzen du Akelarre 1972-2005 zuzenean CD-DVDak (Elkar, 2005).

Azken taldekideak: Juanpa Agirre, J. Markos Juaristi, Xabi Zubeldia, Xanet Arozena eta Pako Diaz.

2009ko uztailaren 30ean zuzenekoetara itzuli zen taldea, Azpeitian (Gipuzkoa). Kontzertu gutxi batzuk emateko elkartu ziren zortzi taldekide: J. Markos Juaristi, Pako Diaz, Juanma Labandibar, Edu Cruz, Patrice Dumora, Xabi Zubeldia, Juanpa Agirre eta Xanet Arozena. Besteak beste, Bilboko Aste Nagusian jo zuten.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Argia, 1.654. zenbakia, 1997-01-11
  • (2) Gara, 2008ko urtarrilaren 10a
1972-2005 zuzenean
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Akelarre

Kantuz

Amets trakets

Mari

Bertsolari

Malko bi

Karolina

Magaly

1, 2, 3, 4 ispiluen aurrean

Non zaude?

Mendian gora

Txumai

Hitzak

Gauero

Eltzegor

Hotel California

Gorria

ABESTIAK:

Kalera

Hitzak

Danzin

Lumaia

Na-ska

Laxok

Hemen gaude

Eba

Karibe

Ama lurra

Mendian gora

Bertako intxaurrak ere...

ABESTIAK:

Ezer ez

Ondo

Non zaude?

Tik-tak

Sukaldean

Amerikara (ez naiz joango)

Makarronia

Boga!

Hamaika esaldi

Bidasoa

Biak bat

13?

13?

1997

ABESTIAK:

Paretak

Magaly / Gaztetasuna

Karolina

Otoi

Alazne

Torkemada

Oihanumea

Hontz bat atean

Piolin

Bertsolari-Eltzegor

1, 2, 3, 4 ispiluen aurrean

Herdoila astindu

Blues (herrikoiak)

Hiru bertso

Torkemada

ABESTIAK:

Tibo

Ilunbetan

Torkemada

Harrizko umea

Harriak, harriak!

Zaldi beltzaren dantza

Pabloren margolana

Herdoila astindu

Hontz bat atean

Gabonak

1, 2, 3, 4 ispiluen aurrean

Herrikoiak

ABESTIAK:

Umorez

Laboraria

Txeru

Maitia

Aita Periko

Juana Bixenta

Zeltiberikoa

Iparragirrenak

Bautista Basterretxe

Argizagia

Hator

Hator

1993

ABESTIAK:

Otoi

Asteburua

Hator

Zure ondoan

B.E.Z.

Magaly

Gu geu izatea

Badabil

Auzoan zer berri den

Zuzenean

Akerraldian

ABESTIAK:

Kontubakin

Soldaduskan

Irrifar batez

Malko bi

Mattin

Ziriketan

Aidean

Azkenean deus ez

Kantatu nahi dut

Eneka

7-90

7-90

1990

ABESTIAK:

Izan ere

Hire begirada

Gaztetasuna

Non hago?

Musika ixila

Josetxo

Ihesi

Agintariak

Hitzek esan ezin

Marinel

Gauero zuzenean

ABESTIAK:

Gauero

Rockzale-Eguneroko Reggae

Kantuz

Bertsolari-Eltzegor-Mutur gehitxo

Langile

Amets trakets

Mari

Goizero-Korrikan-Akelarre

Rockzale

ABESTIAK:

Bertsolari

Galtzagorri

Rockzale

Doinu zahar bati

Stress-ero

Eguneroko reggae

Alazne

Zintzilik

Mari

Mari

1985

ABESTIAK:

Eltzegor

Irauli

Mari

Entzuten

Mutur geitxo

Goiko kalean

Europako ekonomi elkartea

Joxe Miel

Kantauri

Ari gara

ABESTIAK:

Korrikan

Atzo negu zen

Hitzaren atzetik

Oroipen

Amets trakets

Telele

Beti

Ari gara ari

Gau pasa

ABESTIAK:

Akelarre

Kantuz

Goizero

Eperra

Herria eta hizkuntza

Korkoin bi

Gaztetasunak

Hotel California

Asfaltuko lorea

ABESTIAK:

Asfaltuko lorea

Itzuli anaia

Sartu naiz

Eguna etorri zen

Famili bakar osoa

Amezkoan zudaire

Edurne

Maria marikita

Arin-arin