2017.10.26
Alboka

Alboka

  • 1994
  • Folka
Lurra, ur, haize
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Alan Griffin, albokak, flautak, boha, klarinetea, kromornoa, muxukitarrak, ahotsa
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia, pianoa, sintetizadoreak, programaketak, perkusioa eta txirula

 


 
Lau anaiak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Joxan Goikoetxea, akordeoia
  • Alan Griffin, haize soinu tresnak

EROSI
Lorius
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Juan Arriola, biolina, koruak
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia, adarra, giroak, zitara, ttun-ttuna, taupadak, klabiola, krotaloak
  • Alan Griffin, zeharkako flauta, whistle, alboka, musette du Bourbonnais, kromornoak, koruak, ginbarda, klarinetea, moko flautak, banbuzko zeharkako flauta

EROSI
Bi beso lur
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Alan Griffin, alboka, gaitak, txirulak, kromornoak, ahotsa
  • Josean Martin Zarko, gitarra akustikoa, bouzoukia, mandolina, zitara, ahotsa
  • Juan Arriola, biolina, ahotsa
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia, zitara, ttunttuna, ahotsa

EROSI
Alboka
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Joxan Goikoetxea, akordeoia, soinu txikia
  • Alain Griffin, flauta, twistle-a
  • Josean Martin Zarko, bouzoukia
  • Txomin Artola, gitarra

EROSI
Lurra, ur, haize
play_buttonadd_button

Mundua ala gu

Lurra, ur, haize

Lau anaiak
play_buttonadd_button

Urrutiko polkak

Lau anaiak

Lau anaiak
play_buttonadd_button

Bonbolostina

Lau anaiak

Lau anaiak
play_buttonadd_button

Lau anaiak

Lau anaiak

Alboka
play_buttonadd_button

Aramaioko Fandangoa

Alboka

Lau anaiak
play_buttonadd_button

Sakabiren biribilketa

Lau anaiak

Bi beso lur
play_buttonadd_button

Iparhaizea / Ate irekia / Hanka hotzak

Bi beso lur

Lorius
play_buttonadd_button

Txinparta

Lorius

Lau anaiak
play_buttonadd_button

Gizonak eztau bear

Lau anaiak

Lau anaiak
play_buttonadd_button

Hariztarren balada

Lau anaiak

Alboka taldea 1994an sortu zuten Joxan Goikoetxeak (soinua, trikitia), Txomin Artolak (gitarra), Josean Martin Zarkok (bouzoukia) eta euskal musikarekin maitemindutako irlandar batek, Alan Griffinek (flauta, twistle-a…). Hasieran, bakoitzaren –batez ere Goikoetxearen eta Artolaren– egitasmo propioen talde paralelo gisa sortu zen. Asmoa, hauxe: dantza musika modu instrumental eta akustikoan ematea. Horrelaxe ondu zuten lehen lana, urte hartan bertan: Alboka (Lagin Records, 1994). Lanak dezenteko oihartzuna izan zuen Euskal Herrian. Baina, horretaz gain, poliki-poliki taldea ezagun egiten hasi zen Europako folk zirkuituetan.

Txomin Artolak alde egin zuen taldetik 1996an, eta Juan Arriola (biolina) etorri zen haren ordez, bigarren diskoa bukatzen laguntzera. Jauzi kualitatiboa eman zuten Bi beso lur diskoan (Aztarna, 1997). Ordurako Alboka ez zen egitasmo paralelo bat, baizik eta adin nagusitasunera iritsitako talde bat. Aurreko diskoaren joera gainditu eta tradizioan oinarritutako kantu berriak sortzeari ekin zioten, eta horietako hainbatetan ahotsa sartu zuten. Horretarako, Xabi San Sebastianen laguntza eduki zuten; handik aurrera, hark jarriko zuen ahotsa taldearen disko guztietan. Gainera, beste hainbat aukera dituen CD interaktibo batekin osatu zuten diskoa.

Alboka: Joxan Goikoetxea, Juan Arriola eta Alan Griffin (1998). Argazkia: Berria

Joxan Goikoetxea, Juan Arriola eta Alan Griffin (1998). (Berria)

Zuzenekoak ematen jarraitu zuen Albokak, eta nahiko arrunta zen taldearen izena Europako folk jaialdi nagusietan topatzea: Dranouter (Belgika), Folkest (Italia), Euromusika (Hungaria), Forde (Norvegia), Musika Interzeltaren Jaialdia (Italia), Folk Segovia (Espainia), Musicas Vivas (Herrialde Katalanak), Folk Getxo, Manifesta-Amarante (Portugal), Musicas Del Mon (Herrialde Katalanak), World Music Getafe (Espainia), Transhumances Musicales (Frantzia)… Jaialdi horietan egindako harremanak baliatu zituzten hirugarren lana egiteko.

Josean Martin Zarkok utzita, taldea hirukote bilakatu zen Lorius diskoan (Resistencia, 2001). Ohikoez gain, itzal handiko laguntzaileak bildu zituzten lan horretarako; urtebete aritu ziren diskoa osatzeko lanetan. Aipagarriena Marta Sebestyen (Muzsikas) kantari hungariar handia bost kantu euskaraz kantatzen entzutea izan zen, bere ospearen gailurrean zegoela. Harekin batera aritu ziren Eliseo Parra kantari espainiarra eta Tino Di Geraldo baxu jotzailea, flamenko musikaren oinarrietako bat. Nabaria da, disko horretan, Alan Griffinek eta Joxan Goikoetxeak konposizioei dagokienez hartu zuten pisua. Herri musikan oinarritutako egile musika da taldearena. Honela agertu zuen, urte batzuk lehenago, herri musikekiko harremana Joxan Goikoetxeak: “Erantzunkizunagatik jo izan da herri musikara, galtzen ari den gauza hil ez zedin. Dena dela, funtzio hori gaindituta dago eta ateak zabalik… Musika herrikoia izan daiteke pinturan surrealismoa dena” (1). Bira luze bati ekin zioten Lorius aurkezteko, eta aipagarria da haietako askotan Marta Sebestyanek berak parte hartu zuela.
44

‘Lorius’ (2001) diskoa grabatu zuten musikarietako batzuk: Joxan Goikoetxea, Juanjo Otxandorena, Xabi San Sebastian, Juan Arriola, Garbiñe Sagastibeltza, Alan Griffin eta Marta Sebestyen.

Hurrengo diskorako, Juan Arriolak taldea utzi eta bikote bihurtu zen Alboka. Lau anaiak diskoan (Elkar, 2004), aurrekoaren bidetik jo zuen. Suso Saiz musikari eta ekoizle galiziar iaioak ekoitzitako disko horretan, ohiko laguntzaileez gain, Benito Lertxundik ahotsak jarri zituen, Mikel Artiedak baxua jo, eta Juanjo Otxandorenak bouzoukia. Azken hori Griffin eta Goikoetxearen laguntzaile finko gertatu zen urte haietan zuzeneko emanaldietan, Xabi San Sebastianekin batera.

Albokaren berririk ez da izan azken aldian. Griffinek beste talde bat du une honetan, Aintzina, Arkaitz Miner, Juanjo Otxandorena eta Zigor Sagarnarekin osatua. Joxan Goikoetxeak berriz, hainbat disko argitaratu ditu bere izenarekin –Lehenengo geltokian (Elkar, 1988), Goazen lagun (Aztarna, 1996), Supernova (Canton, 2000), Innervisions (Aztarna, 2007), Angel Unzurekin –Kollage, (Elkar, 1991)– edo Juan Mari Beltranekin —Beti ttun-ttun (No-CD Rekords, 1999)—, eta zenbait ikuskizunetan hartu du parte: Neguan izan zen (Xabier Leterekin), Sortuko dira besteak, Egunsentiaren kantak… Halaber, hainbat kantariren diskoetan grabatu du pianoa edota akordeoia.

Testua: Andoni Tolosa

  • (1) Argia, 1.604. zenbakia, 1996
Lurra, ur, haize
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

12 kilo

Agustina Antonia

The Seventeenth of July

Gipuzkoako zortzikoak: Gipuzkoako makila txikiena / Uztai txikiena

Beira finezko danborra

Ezkutari

Lapurtar motxak

Lurra, ur, haize

Marcel's Desolation

Garazi

Gaiañhera, abilua

Txipititxonian

Beste larogei urtian

Hiru ahoko ezpata: Leo usoa / Bi behatz / Cormac Breatnachen ezpatadantza

Zamalzain

Fusilatu zituztenei

Mundua ala gu

Lau anaiak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Urrutiko polkak

Lau anaiak

Sakabiren biribilketa

Gizonak eztau bear

Hariztarren balada

Bonbolostina

Urrestillako festetan

Tilosetako txistua

Ekihaizea

Euntegietan

Gizon pipartzaleak

Bihotzeko Peru Gorri

Neronek tirako nizkin

Lorius
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Txinparta

Ezpata-dantzak: Dantzau Daigun / Aita Juaniko / Perretxikotan / Binako

Oihaneko zuhainetan

Lakarra

Toberak

Hiru piztiak: Piztiak / Bernard Xirolarru Egilea / Anbar eta Beltza

Luma txurikoa naiz

Hi, zelta!

Ez da munduan

Lau mazurka: Arratsalde lasaian / Lastaolako Haroztegia / Adarra / Bi hanka ezker

Urnietako doinua

Santulari: Santulari zertan doa Portugaletera? / Atsoa, zer diñoe?

Plañitzen niz

Uztarrozko soka dantza

Jauntxoa

Trapatan

Etxeberriatarrak: Intro

Etxeberriatarrak: Fandango

Etxeberriatarrak: Arin arin

Bi beso lur
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Iparhaizea / Ate irekia / Hanka hotzak

Zumarragako kalejira / Alaitasunean

Andre Nobiya

Mendaro / Patxi-kontra

Loiolako arin-arina / Argi

Mazurka

Zar dantza / Abiatzen banaiz kantatzen / Gizona, non duk zuhurtzia?

Hortz zorrotzak dituen ardikumea / Txakur berdea

Añoar haundi / Zinta dantza / Ezpatadantza

Lehen orai eta bethi

Grabo / Lau pontuak

Abenduko illaren / Abenduan ogeian

Bonifazioren fandangoa

Partitzeko tenorea / Errege Jan

Alboka
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Launako

Kukuruku / Xaratxaga

Pelegrinuak datoz

Irungo arin arin / Baratzako pikuak

Biasteriko Uztai Dantza / Biribilketa

Branlea

Otsagiko Pañuelo Dantza / Modorro

Zigako Mutildantza

VII. minuetoa

Maria zaharra

Ituringo soka dantza

Ezpata dantza / Makil joko

Lurrarenpean

Aramaioko Fandangoa

Altsasuko soka dantza

Iruritako Mutildantza / Belauntxingoa

Hegi

Bedaio eta Eugiko Ingurutxoak

Hiru fandango

Arratiako kalejira