2017.10.26
Alboka

Alboka

  • 1994
  • Folka

Atzera

Lau anaiak
play_buttonadd_button
EROSI

Lau anaiak

2004 - Elkar


  • Urrutiko polkak(Musika: Alan Griffin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Lau anaiak(Musika eta hitzak: Alan Griffin / Itzulpen-moldaketa: Juan Garzia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Sakabiren biribilketa(Musika: Herrikoia / Moldaketak: Alan Griffin, Joxan Goikoetxea)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gizonak eztau bear(Musika eta hitzak: Herrikoiak / Moldaketak: Alan Griffin, Joxan Goikoetxea)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Hariztarren balada(Musika: Herrikoia / Moldaketak: Alan Griffin, Joxan Goikoetxea-Hitzak: Alan Griffin / Itzulpen-moldaketa: Juan Garzia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Bonbolostina(Musika: Herrikoia / Moldaketak: Alan Griffin, Joxan Goikoetxea-Hitzak: Alan Griffin / Itzulpen-moldaketa: Juan Garzia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Urrestillako festetan(Musika: Herrikoia / Moldaketak: Alan Griffin, Joxan Goikoetxea)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Tilosetako txistua(Musika: Herrikoia / Moldaketak: Alan Griffin, Joxan Goikoetxea)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ekihaizea(Musika: Alan Griffin)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Euntegietan(Musika: Herrikoia / Moldaketak: Alan Griffin, Joxan Goikoetxea)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gizon pipartzaleak(Musika eta hitzak: Herrikoiak / Moldaketak: Alan Griffin, Joxan Goikoetxea)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Bihotzeko Peru Gorri(Musika: Xabier Amuriza / Moldaketa: Joxan Goikoetxea-Hitzak: Alan Griffin / Itzulpen-moldaketa: Juan Garzia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Neronek tirako nizkin(Hitzak: Sebastian Salaberria-Musika: Antton Valverde / Moldaketa: Alan Griffin, Joxan Goikoetxea)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon

Formatua: CD


Iraupena: 47' 04"


Argi kodea: KD-673


Azala: Juanma Aramendi


PARTAIDEAK

  • Joxan Goikoetxea, akordeoia
  • Alan Griffin, haize soinu tresnak

GRABAZIOA

IZ estudioa (Amasa, Gipuzkoa)


SOINU TEKNIKARIA

Mikel Fernandez


LAGUNTZAILEAK

  • Benito Lertxundi, ahotsa
  • Fiachra Mac Gabhann, bouzoukia, mandolina
  • Fon Roman, gitarra elektrikoa
  • Juanjo Otxandorena, bouzoukia
  • Mikel Artieda, baxua
  • Peter Maund, perkusioa
  • Xabi San Sebastian, ahotsa
  • Zohar Fresco, perkusioa

EKOIZLEA

Suso Saiz


GENEROA

Folka

Alboka taldea 1994an sortu zuten Joxan Goikoetxeak (soinua, trikitia), Txomin Artolak (gitarra), Josean Martin Zarkok (bouzoukia) eta euskal musikarekin maitemindutako irlandar batek, Alan Griffinek (flauta, twistle-a…). Hasieran, bakoitzaren –batez ere Goikoetxearen eta Artolaren– egitasmo propioen talde paralelo gisa sortu zen. Asmoa, hauxe: dantza musika modu instrumental eta akustikoan ematea. Horrelaxe ondu zuten lehen lana, urte hartan bertan: Alboka (Lagin Records, 1994). Lanak dezenteko oihartzuna izan zuen Euskal Herrian. Baina, horretaz gain, poliki-poliki taldea ezagun egiten hasi zen Europako folk zirkuituetan.

Txomin Artolak alde egin zuen taldetik 1996an, eta Juan Arriola (biolina) etorri zen haren ordez, bigarren diskoa bukatzen laguntzera. Jauzi kualitatiboa eman zuten Bi beso lur diskoan (Aztarna, 1997). Ordurako Alboka ez zen egitasmo paralelo bat, baizik eta adin nagusitasunera iritsitako talde bat. Aurreko diskoaren joera gainditu eta tradizioan oinarritutako kantu berriak sortzeari ekin zioten, eta horietako hainbatetan ahotsa sartu zuten. Horretarako, Xabi San Sebastianen laguntza eduki zuten; handik aurrera, hark jarriko zuen ahotsa taldearen disko guztietan. Gainera, beste hainbat aukera dituen CD interaktibo batekin osatu zuten diskoa.

Alboka: Joxan Goikoetxea, Juan Arriola eta Alan Griffin (1998). Argazkia: Berria

Joxan Goikoetxea, Juan Arriola eta Alan Griffin (1998). (Berria)

Zuzenekoak ematen jarraitu zuen Albokak, eta nahiko arrunta zen taldearen izena Europako folk jaialdi nagusietan topatzea: Dranouter (Belgika), Folkest (Italia), Euromusika (Hungaria), Forde (Norvegia), Musika Interzeltaren Jaialdia (Italia), Folk Segovia (Espainia), Musicas Vivas (Herrialde Katalanak), Folk Getxo, Manifesta-Amarante (Portugal), Musicas Del Mon (Herrialde Katalanak), World Music Getafe (Espainia), Transhumances Musicales (Frantzia)… Jaialdi horietan egindako harremanak baliatu zituzten hirugarren lana egiteko.

Josean Martin Zarkok utzita, taldea hirukote bilakatu zen Lorius diskoan (Resistencia, 2001). Ohikoez gain, itzal handiko laguntzaileak bildu zituzten lan horretarako; urtebete aritu ziren diskoa osatzeko lanetan. Aipagarriena Marta Sebestyen (Muzsikas) kantari hungariar handia bost kantu euskaraz kantatzen entzutea izan zen, bere ospearen gailurrean zegoela. Harekin batera aritu ziren Eliseo Parra kantari espainiarra eta Tino Di Geraldo baxu jotzailea, flamenko musikaren oinarrietako bat. Nabaria da, disko horretan, Alan Griffinek eta Joxan Goikoetxeak konposizioei dagokienez hartu zuten pisua. Herri musikan oinarritutako egile musika da taldearena. Honela agertu zuen, urte batzuk lehenago, herri musikekiko harremana Joxan Goikoetxeak: “Erantzunkizunagatik jo izan da herri musikara, galtzen ari den gauza hil ez zedin. Dena dela, funtzio hori gaindituta dago eta ateak zabalik… Musika herrikoia izan daiteke pinturan surrealismoa dena” (1). Bira luze bati ekin zioten Lorius aurkezteko, eta aipagarria da haietako askotan Marta Sebestyanek berak parte hartu zuela.
44

‘Lorius’ (2001) diskoa grabatu zuten musikarietako batzuk: Joxan Goikoetxea, Juanjo Otxandorena, Xabi San Sebastian, Juan Arriola, Garbiñe Sagastibeltza, Alan Griffin eta Marta Sebestyen.

Hurrengo diskorako, Juan Arriolak taldea utzi eta bikote bihurtu zen Alboka. Lau anaiak diskoan (Elkar, 2004), aurrekoaren bidetik jo zuen. Suso Saiz musikari eta ekoizle galiziar iaioak ekoitzitako disko horretan, ohiko laguntzaileez gain, Benito Lertxundik ahotsak jarri zituen, Mikel Artiedak baxua jo, eta Juanjo Otxandorenak bouzoukia. Azken hori Griffin eta Goikoetxearen laguntzaile finko gertatu zen urte haietan zuzeneko emanaldietan, Xabi San Sebastianekin batera.

Albokaren berririk ez da izan azken aldian. Griffinek beste talde bat du une honetan, Aintzina, Arkaitz Miner, Juanjo Otxandorena eta Zigor Sagarnarekin osatua. Joxan Goikoetxeak berriz, hainbat disko argitaratu ditu bere izenarekin –Lehenengo geltokian (Elkar, 1988), Goazen lagun (Aztarna, 1996), Supernova (Canton, 2000), Innervisions (Aztarna, 2007), Angel Unzurekin –Kollage, (Elkar, 1991)– edo Juan Mari Beltranekin —Beti ttun-ttun (No-CD Rekords, 1999)—, eta zenbait ikuskizunetan hartu du parte: Neguan izan zen (Xabier Leterekin), Sortuko dira besteak, Egunsentiaren kantak… Halaber, hainbat kantariren diskoetan grabatu du pianoa edota akordeoia.

Testua: Andoni Tolosa

  • (1) Argia, 1.604. zenbakia, 1996