2017.10.26
Alboka

Alboka

  • 1994
  • Folka

Atzera

Lurra, ur, haize
play_buttonadd_button
 

Lurra, ur, haize

2017 - Aztarna


  • 12 kilo(Alan Griffin)
    facebook iconfacebook icon
  • Agustina Antonia(Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Alan Griffin)
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • The Seventeenth of July(Alan Griffin)
    facebook iconfacebook icon
  • Gipuzkoako zortzikoak: Gipuzkoako makila txikiena / Uztai txikiena(Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Alan Griffin)
    facebook iconfacebook icon
  • Beira finezko danborra(Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Xabi Paya)
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Ezkutari(Joxan Goikoetxea)
    facebook iconfacebook icon
  • Lapurtar motxak(Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Alan Griffin)
    facebook iconfacebook icon
  • Lurra, ur, haize(Ron Kavana, Harkaitz Cano)
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Marcel's Desolation(Alan Griffin)
    facebook iconfacebook icon
  • Garazi(Alan Griffin)
    facebook iconfacebook icon
  • Gaiañhera, abilua(Herrikoia, Joxan Goikoetxea)
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Txipititxonian(Joxan Goikoetxea)
    facebook iconfacebook icon
  • Beste larogei urtian(Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Amets Arzallus)
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Fusilatu zituztenei(Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Amets Arzallus)
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Hiru ahoko ezpata: Leo usoa / Bi behatz / Cormac Breatnachen ezpatadantza(Alan Griffin)
    facebook iconfacebook icon
  • Mundua ala gu(Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Alan Griffin, Amets Arzallus)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Zamalzain(Herrikoia, Joxan Goikoetxea)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 60' 44"


Argi kodea: AZ019


Azala: Grafikoki


PARTAIDEAK

  • Alan Griffin, albokak, flautak, boha, klarinetea, kromornoa, muxukitarrak, ahotsa
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia, pianoa, sintetizadoreak, programaketak, perkusioa eta txirula

 


GRABAZIOA

Aztarna estudioa (Hernani, Gipuzkoa), Garate estudioa (Andoain, Gipuzkoa)


SOINU TEKNIKARIA

Joxan Goikoetxea, Mikel F. Krutzaga


MOLDAKETAK

Alan Griffin, Joxan Goikoetxea


LAGUNTZAILEAK

  • Juanjo Otxandorena, bouzoukia ("Agustina Antonia", "The Seventeenth of July", "Gipuzkoako zortzikoak", "Beira finezko danborra", "Ezkutari", "Lapurtar motxak", "Marcel's Desolation", "Garazi", "Fusilatu zituztenei", "Hiru ahoko ezpata")
  • Xabi San Sebastian, ahotsa ("Agustina Antonia", "Lurra, ur haize", "Gaiañhera, abilua", "Fusilatu zituztenei")
  • Amets Arzallus, ahotsa ("Beste larogei urtian", "Mundua ala gu")
  • Alex Sardui, ahotsa ("Mundua ala gu")
  • Petti, ahotsa ("Mundua ala gu")
  • Mikel Urdangarin, ahotsa ("Mundua ala gu")
  • Eñaut Elorrieta, ahotsa ("Mundua ala gu")
  • Eñaut Agirre, ahotsa ("Beira finezko danborra")
  • Landarbaso Abesbatza, ahotsa ("Gaiañhera, abilu"
  • Ainhoa Larrañaga, ahotsa ("Lurra, ur, haize")
  • Iosune Marin, ahotsa ("Zamalzain"), gitarra akustikoa ("The Seventeenth of July", "Marcel's Desolation", "Txipititxonian"
  • David Escudero, gitarra flamenkoa ("Ezkutari")
  • Oscar de la O, kaxoia eta perkusio flamenkoa ("Ezkutari")
  • Juan Arriola, biolina ("12 kilo", "Gipuzkoako zortzikoak", "Marcel's Desolation", "Hiru ahoko ezpata")
  • Arkaitz Miner, biolina ("The Seventeenth of July", "Lapurtar motxak")
  • Iain MacLeod, mandolina ("Lapurtar motxak")
  • Peter Maund, târ-a ("12 kilo", "Agustina Antonia", "Gipuzkoako zortzikoak", "Beira finezko danborra", "Lapurtar motxak", "Hiru ahoko ezpata"), riqq-a ("12 kilo", "Gipuzkoako zortzikoak", "Beira finezko danborra", "Lapurtar motxak", "Hiru ahoko ezpata"),  darbukka ("Fusilatu zituztenei", "Hiru ahoko ezpata")
  • Fiachra Mac Gabhann, bouzoukia ("12 kilo", "Agustina Antonia", "Hiru ahoko ezpata", "Mundua ala gu"), mandolina ("12 kilo", "Agustina Antonia", "The Seventeenth of July", "Gipuzkoako zortzikoak", "Marcel's Desolation", "Txipititxonian", "Hiru ahoko ezpata", "Mundua ala gu")
  • Jon Mari Beasain, gitarra akustikoa ("Fusilatu zituztenei")
  • Silvio Teot, tamburelloa ("Txipititxonian")
  • Nanni Teot, fliskornoa ("Txipititxonian")

EKOIZPENA

Alan Griffin, Joxan Goikoetxea

NAHASKETAK, SOINU-TRATAERA ETA MASTERIZAZIOA

Mikel F. Krutzaga (Musikart estudioa, Amezketa)


GENEROA

Folka

Alboka taldea 1994an sortu zuten Joxan Goikoetxeak (soinua, trikitia), Txomin Artolak (gitarra), Josean Martin Zarkok (bouzoukia) eta euskal musikarekin maitemindutako irlandar batek, Alan Griffinek (flauta, twistle-a…). Hasieran, bakoitzaren –batez ere Goikoetxearen eta Artolaren– egitasmo propioen talde paralelo gisa sortu zen. Asmoa, hauxe: dantza musika modu instrumental eta akustikoan ematea. Horrelaxe ondu zuten lehen lana, urte hartan bertan: Alboka (Lagin Records, 1994). Lanak dezenteko oihartzuna izan zuen Euskal Herrian. Baina, horretaz gain, poliki-poliki taldea ezagun egiten hasi zen Europako folk zirkuituetan.

Txomin Artolak alde egin zuen taldetik 1996an, eta Juan Arriola (biolina) etorri zen haren ordez, bigarren diskoa bukatzen laguntzera. Jauzi kualitatiboa eman zuten Bi beso lur diskoan (Aztarna, 1997). Ordurako Alboka ez zen egitasmo paralelo bat, baizik eta adin nagusitasunera iritsitako talde bat. Aurreko diskoaren joera gainditu eta tradizioan oinarritutako kantu berriak sortzeari ekin zioten, eta horietako hainbatetan ahotsa sartu zuten. Horretarako, Xabi San Sebastianen laguntza eduki zuten; handik aurrera, hark jarriko zuen ahotsa taldearen disko guztietan. Gainera, beste hainbat aukera dituen CD interaktibo batekin osatu zuten diskoa.

Alboka: Joxan Goikoetxea, Juan Arriola eta Alan Griffin (1998). Argazkia: Berria

Joxan Goikoetxea, Juan Arriola eta Alan Griffin (1998). (Berria)

Zuzenekoak ematen jarraitu zuen Albokak, eta nahiko arrunta zen taldearen izena Europako folk jaialdi nagusietan topatzea: Dranouter (Belgika), Folkest (Italia), Euromusika (Hungaria), Forde (Norvegia), Musika Interzeltaren Jaialdia (Italia), Folk Segovia (Espainia), Musicas Vivas (Herrialde Katalanak), Folk Getxo, Manifesta-Amarante (Portugal), Musicas Del Mon (Herrialde Katalanak), World Music Getafe (Espainia), Transhumances Musicales (Frantzia)… Jaialdi horietan egindako harremanak baliatu zituzten hirugarren lana egiteko.

Josean Martin Zarkok utzita, taldea hirukote bilakatu zen Lorius diskoan (Resistencia, 2001). Ohikoez gain, itzal handiko laguntzaileak bildu zituzten lan horretarako; urtebete aritu ziren diskoa osatzeko lanetan. Aipagarriena Marta Sebestyen (Muzsikas) kantari hungariar handia bost kantu euskaraz kantatzen entzutea izan zen, bere ospearen gailurrean zegoela. Harekin batera aritu ziren Eliseo Parra kantari espainiarra eta Tino Di Geraldo baxu jotzailea, flamenko musikaren oinarrietako bat. Nabaria da, disko horretan, Alan Griffinek eta Joxan Goikoetxeak konposizioei dagokienez hartu zuten pisua. Herri musikan oinarritutako egile musika da taldearena. Honela agertu zuen, urte batzuk lehenago, herri musikekiko harremana Joxan Goikoetxeak: “Erantzunkizunagatik jo izan da herri musikara, galtzen ari den gauza hil ez zedin. Dena dela, funtzio hori gaindituta dago eta ateak zabalik… Musika herrikoia izan daiteke pinturan surrealismoa dena” (1). Bira luze bati ekin zioten Lorius aurkezteko, eta aipagarria da haietako askotan Marta Sebestyanek berak parte hartu zuela.
44

‘Lorius’ (2001) diskoa grabatu zuten musikarietako batzuk: Joxan Goikoetxea, Juanjo Otxandorena, Xabi San Sebastian, Juan Arriola, Garbiñe Sagastibeltza, Alan Griffin eta Marta Sebestyen.

Hurrengo diskorako, Juan Arriolak taldea utzi eta bikote bihurtu zen Alboka. Lau anaiak diskoan (Elkar, 2004), aurrekoaren bidetik jo zuen. Suso Saiz musikari eta ekoizle galiziar iaioak ekoitzitako disko horretan, ohiko laguntzaileez gain, Benito Lertxundik ahotsak jarri zituen, Mikel Artiedak baxua jo, eta Juanjo Otxandorenak bouzoukia. Azken hori Griffin eta Goikoetxearen laguntzaile finko gertatu zen urte haietan zuzeneko emanaldietan, Xabi San Sebastianekin batera.

Albokaren berririk ez da izan azken aldian. Griffinek beste talde bat du une honetan, Aintzina, Arkaitz Miner, Juanjo Otxandorena eta Zigor Sagarnarekin osatua. Joxan Goikoetxeak berriz, hainbat disko argitaratu ditu bere izenarekin –Lehenengo geltokian (Elkar, 1988), Goazen lagun (Aztarna, 1996), Supernova (Canton, 2000), Innervisions (Aztarna, 2007), Angel Unzurekin –Kollage, (Elkar, 1991)– edo Juan Mari Beltranekin —Beti ttun-ttun (No-CD Rekords, 1999)—, eta zenbait ikuskizunetan hartu du parte: Neguan izan zen (Xabier Leterekin), Sortuko dira besteak, Egunsentiaren kantak… Halaber, hainbat kantariren diskoetan grabatu du pianoa edota akordeoia.

Testua: Andoni Tolosa

  • (1) Argia, 1.604. zenbakia, 1996