2017.09.11
Amaia Zubiria

Amaia Zubiria

  • 1947
  • Zubieta (Gipuzkoa)
  • Folka, Herri kanta
Amona Mantangorri

PARTAIDEAK

  • Amaia Zubiria, ahotsa
  • Pascal Gaigne, gitarrak
  • Javi Area, perkusioa, bateria
  • Aitor Furundarena, soinu handia, soinu diatonikoa
  • Luis Mari Moreno "Pirata", saxofoia, tuba
  • Ritxi Salaberria, baxua, kontrabaxua, gitarra
  • Matixa Otero, ahotsa (1)
  • Shukare Otero, lehen ahotsa (3)
  • Nikolas Murua, korua (7)
  • Jurgi Murua, korua (7)

EROSI
Nabil
play_buttonadd_button

Nabil

2008 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Amaia Zubiria, ahotsa
  • Pascal Gaigne, gitarrak, sintetizadoreak, moldaketak eta ekoizpena
  • Aitor Furundarena, akordeoia
  • Javi Area, perkusioak
  • Ritxi Salaberria, kontrabaxua

EROSI
Haatik
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Amaia Zubiria, ahotsa
  • Luis Camino, kongak, kaxoia, derbuka eta perkusioak
  • Javi Area, bateria, pitxerra, djembea, derbuka eta perkusioak
  • Ritxi Salaberria, baxua
  • Iñaki Garmendia, flauta
  • Mikel Andueza, saxofoia
  • Karlos Gimenez, pianoa
  • Aitor Furundarena, akordeoia
  • Pascal Gaigne, gitarrak, saz-a, teklatuak, mandolina eta zarb-a
  • Oreka TX, txalaparta
  • Gonzalo Tejada, kontrabaxua
  • Angel Unzu, koruak
  • Alaitz eta Maider, koruak
  • Luis Camino, koruak

EROSI
Hou pitxu hou!
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Amaia Zubiria, ahotsa
  • Luis Camino, perkusioa
  • Pello Ramirez, akordeoia eta txeloa
  • Ritxi Salaberria, baxua
  • Iñaki Garmendia, flauta, saxofoia, tin whistle-a
  • Lourdes Alkorta, panderoa
  • Hernani Musika Eskolako korua (zuzendaria, Begoña Orbegozo)
  • Lesakako Ziobi taldea (zuzendaria, Marisol Perez; tenorra, Salbador Arriola)
  • Maximo Aierbe, Ataungo Santa Agedako kopla
  • Angel Unzu, gitarra, mandolina, tinplea

EROSI
Mami xuri

PARTAIDEAK

  • Amaia Zubiria, ahotsa
  • Angel Unzu, gitarrak, mandolinak, cuatro-a, kaxoia eta koruak
  • Luis Camino, perkusioak
  • Pello Ramirez, biolontxeloa eta akordeoia
  • Ritxi Salaberria, baxua

EROSI
Amonaren mengantza

PARTAIDEAK

  • Amaia Zubiria, ahotsa
  • Pascal Gaigne, gitarrak, bandoneoia, berimboa, sintetizadoreak
  • Angel Unzu, gitarrak
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia
  • Luis Camino, perkusioa
  • Txema Garces, baxua eta kontrabaxua
  • Joseba Tapia, trikitixa eta ahotsa

EROSI
Folk-lore-sorta 2
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txomin Artola, moldaketak, ahotsa eta gitarra
  • Amaia Zubiria, ahotsa

EROSI
Folk-lore-sorta 3
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txomin Artola, ahotsa eta gitarrak
  • Amaia Zubiria, ahotsa

EROSI
Folk-lore-sorta 1
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txomin Artola, ahotsa eta gitarra
  • Amaia Zubiria, ahotsa

EROSI
Hamar urte zineman

PARTAIDEAK

  • Amaia Zubiria
  • Pascal Gaigne

 
Kolorez eta ametsez

PARTAIDEAK

  • Amaia Zubiria, ahotsa
  • Pascal Gaigne, moldaketak, sintetizadorea, gitarra
  • Michel Montoya, baxua
  • Pablo Cueco, perkusioak, zarb-a, berimbau-a, congak
  • Andrej Olejnickzak, saxofoi sopranoa, saxofoi tenorra
  • Iñaki Salvador, pianoa
  • Naina Betoto, biolontxeloa
  • Bernard Pautrat, bateria
  • Beñat Amorena, bateria
  • Didier Labbe, saxofoi altua
  • Didier Masmalet, saxofoi tenorra, klarinete baxua
  • Jacky Berekoetxea, tronpeta, bugle-a
  • Andre Lassus, tronboia

 
Egun argi hartan

PARTAIDEAK

  • Amaia Zubiria, ahotsa
  • Pascal Gaigne, gitarra, bandoneoia eta sintetizadoreak

EROSI
Nabil
play_buttonadd_button

Itsasoa laino dago

Nabil

Hou pitxu hou!
play_buttonadd_button

Ihauteak hüllantzen

Hou pitxu hou!

Nabil
play_buttonadd_button

Hala ere

Nabil

Nabil
play_buttonadd_button

Goizian argi hastian

Nabil

Nabil
play_buttonadd_button

Maitia nun zira

Nabil

Zubietan (Gipuzkoa) jaio zen, 1947ko irailaren 11n. Aita sekula plazarik egin ez zuen ahots bikaineko bertsolaria eta ama kantuzale iaioa izanik, txikitatik jaso zuen kanturako zaletasuna. Kantatzea etxean eta lagunartean gorde beharreko kontua zelakoan, ezkutuan hasi zen, 16 urterekin, kantari berrientzat garai hartan ohikoak ziren txapelketetan parte hartzen. Halako batean La voz de España egunkariko argazki batean agertu, eta horrela jabetu ziren etxean Amaia gazteak kantaria izan nahi zuela. Sekulako iskanbila sortu zuen deskubrimenduak, gurasoek ez baitzuten nahi alabak plazan kantatzea.

AMAIA_ZUBIRIA

Amaia Zubiria. (Gari Garaialde / Argazki Press)

Oso gazte ezkondu zen, 19 urterekin, eta 25 urterekin hiru seme-alaba zituen. Hala eta guztiz ere, sekula ez zuen alde batera utzi kanturako grina. Txomin Artola ezagutu zuen 70eko hamarkadaren erdialdean; biek maite zuten Walt Whitman poeta estatubatuarra, eta Artolak proposatu zion Haizea taldean kantari gisa jardutea. Haizeak ezagutarazi zuen Amaia Zubiriaren ahots garden eta sentikorra. Ordu arte Hego Euskal Herrian entzun ez zen emakume kantaera zen hura, eta entzuleak txunditu egin zituen. Esan daiteke, zalantzarik gabe, Amaia Zubiriaren ahotsa izan zela Haizearen arrakastaren gakoetako bat.

Haizearekin zuzeneko hamaika emanaldi eta bi disko grabatu ondoren –Haizea (Herri Gogoa, 1976) eta Hontz gaua (Xoxoa, 1979)–, Frantziara eta ondoren Iparraldera jo zuen, eta hainbat jazz musikarirekin hasi zen lanean. Horrela ezagutu zuen Pascal Gaigne (Caen, Frantzia, 1958) gitarrista eta musikagilea. Harekin lanean hasi zen 1983ko udan, eta bikote artistikoa osatu zuten hainbat urtetan. Tartean, Etxahun eta Etxahun diskoan (IZ, 1980) parte hartu zuen, Imanol, Niko Etxart eta Beñat Axiarirekin batera. Disko horretan Pierre Topet Etxahun eta Pierre Bordazarre Etxahun Iruri-ren piezarik esanguratsuenen berrirakurketa egin zuten.

Zubiria-Gaigne bikoteak egindako lanak bi zutabe ditu: alde batetik, herri musikaren inguruan kaleratutako diskoak, eta, bestetik, zinemarako egindako musika. Egun argi hartan (Elkar, 1985) izena hartu zuen bikotearen lehen diskoak. Herri kantak, gitarra jostagarriak eta ahots sakonak: hori izan daiteke diskoaren laburpenik egokiena. Diskoan nabaria da, ordea, Pascal Gaigneren konposizio eta moldaketen itzala. Hurrengo urtean Kolorez eta ametsez (Elkar, 1986) kaleratu zuten. Aurrekoaren akustikotasun biluzi bera jorratzen zuen.

Zinemari dagokionez, Pascal Gaigne ezagutu baino lehenagokoa da Amaia Zubiriak egindako lehen lana, La fuga de Segovia (Angel Amigo, 1981) filmerako musika Xabier Lasa Haizeako gitarristarekin egin baitzuen. Gero, “Tango” kantuarekin parte hartu zuen La muerte de Mikel (Imanol Uribe, 1983) filmaren musikan. Dena dela, Gaignerekin batera egin ditu bere lanik esanguratsuenak: Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ander eta Yul (Ana Diez, 1988), Santa Kruz apaiz gudaria (Jose Maria Tuduri, 1990), Loraldia (Oscar Aizpeolea, 1990) eta Como tú quieras (Joseba Salegi, 1992). Ondoren, Gaignek ibilbide esanguratsua egin du zinemarako musikaren alorrean (El sol del membrillo, Mensaka, Lucio, Amaren eskuak, Loreak, Lasa eta Zabala…).

Amaia Zubiria ARGAZKI:  ANDER GILLENEA.

‘Haatik’ diskoaren promoziorako argazkia. (Ander Gillenea)

Bikoteak zinemarako egindako lan horren guztiaren emaitza da Hamar urte zineman bilduma diskoa (Angel Amigo, 1990), Amaia Zubiriak eta Pascal Gaignek bikote gisara kaleratutako azkena. Geroztik elkarren arteko harreman artistikoa ez da hautsi, eta Pascal Gaignek Amaia Zubiriaren diskoetako kolaboratzaile ia finkoa izaten jarraitu du.

Bere disko eta kantaldiez gain, ez da zaila Amaia Zubiriaren ahotsa 80ko hamarkadako disko askotan topatzea, Imanol Larzabalenak eta Txomin Artolarenak lekuko. Modu naturalean egin zuten berriro topo Artolak eta Zubiriak, gero eta elkarlan mamitsuagoa osatuz. Horren emaitza da hiru diskok osatutako Folk-lore sorta bilduma. Lehenak, Folk-lore-sorta 1 (Elkar, 1991), oihartzun handia lortu zuen komunikabide eta zaleen artean. Herri kantuen bertsio fidelak dira, bi kantarien ahotsak nabarmentzen dituen laguntza musikal akustiko dotoreez jantziak. Joxan Goikoetxea (soinua, teklatuak) eta Alan Griffin (whistlea, flauta, txirula…) Alboka taldeko kideak dira laguntzaileak. Ez dago esperimentaziorik, nahiz eta une batzuetan Haizearen garaiak gogora ekarri. Hamaika emanaldi egin zituzten Euskal Herri osoan, eta 1993an desegin zuten bikotea beste bi disko kaleratu ondoren: Folk-lore-sorta 2 (Elkar, 1992) eta Folk-lore-sorta 3 (Elkar, 1993).

Gero, bakarkako ibilbideari heldu zion berriro Amaia Zubiriak, eta sei disko kaleratu ditu geroztik. Amonaren mengantza (IZ, 1995) kantariaren azken urteetako ildoaren adierazle da. Kantu tradizionalak eta jazz musikatik datorren esperimentazioa uztartuta, batez ere kantatzeko moduan eta ahots jokoetan adierazten dena. Gainera, izenburuak ongi adierazten du diskoaren intentzio “feminista”, Zubiriaren jardunaren beste ezaugarrietako bat.

Korrika Kulturalaren barruan antolaturiko "Hamalau baietz" ekitaldian kantari, 2003ko otsailean. Argazkia: Jon Urbe / Argazki Press

Korrika Kulturalaren barruan antolaturiko “Hamalau baietz” ekitaldian kantari, 2003ko otsailean. (Jon Urbe / Argazki Press)

1998an bi disko kaleratu zituen: Inauterietako kantuekin osatutako Hou pitxu hou! (Elkar) eta Mami xuri (IZ, 1998). Bietan Angel Unzu gitarrista (GanbaraKepa Junkera, Benito LertxundiJabier Muguruza, Txuma Murugarren…) aritu zen ekoizle lanetan. Handik lau urtera, berriz, Haatik (Elkar, 2002) ondu zuen. Bertan hainbat kantu zahar berreskuratu eta zazpi kantu berri eskaini zizkigun Pascal Gaignek ekoitzi eta moldatutako diskoan. Geldialdi bat etorri zen ondoren, harik eta hainbat kantu herrikoi ezagunen bilduma apailatu zuen arte: Nabil (Elkar, 2008). Bertan, besteak beste, “Maitia nun zira“, “Prima eijerra“, “Itsasoa laino dago” eta hainbat abesti entzun ditzakegu Zubiriaren ahotan.

Amaia Zubiriak argitaratutako azken diskoa Amona Mantangorri da (Brian’s Records, 2010). Haurrentzako lan horretan Zubiriak berak sortu zituen kantu guztiak, eta Ritxi Salaberria (Sorotan Bele, Zaldibobo, Bidaia) arduratu zen ekoizpenaz.

Zuzenekoak ematen jarraitzen du Amaia Zubiriak, eta horietako askotan Edorta Kortadi semea izaten du laguntzaile gitarrarekin.

Testua: Andoni Tolosa

Atzera

Prima eijerra

Amona Mantangorri

ABESTIAK:

Amona Mantangorri

Euriak

Kriskika kroskaka

Gora behera

Zuhaitzak

Lau aro

Hauxe lanak

Eskuin eskua

Punpetan

Tapatan tapatan

Lanpetua zaudeña

Goizeko

Dakienaren antzera

Bonbolontena

Hou pitxu hou!
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Xorrotxak

Kazkarotek badakite

Neure kristauak badakizue

Azeri dantza

Ihauteak hüllantzen

Santa Ageda

Antzarrak

Señores todos tomamos

Kandelario

Habanera

Eguen zuri

Heldu gira urrundik

Carnaval

Alabatua, bedeinkatua

Aratuste

Xorrotxak eta hou pitxu hou!

Mami xuri

ABESTIAK:

Tanka eta tanka

Mami xuri

Hi bezala

Altzo bero

Hordago

Estigma beltza

Goiz haietan

Mielero

Hirea zen

Mingaina erabili

Maria

Harri bera

Hamahiru (t)alde (Askoren artean)

ABESTIAK:

Arrapaladan

Amonaren mengantza

ABESTIAK:

Amonaren mengantza

Bertsuak jarri dizkat

Txepetxa

Trikitri

Izazu nitzaz kupira

Lua lua

Biyotz erituaren rumba

Biyotzeko asto gaxua

Zaldi bat daukat

Ametsetik ametsera

Adizan Grabiela

Argizagi ederra

Hamar urte zineman

ABESTIAK:

Loraldia

Inmigrantes (1)

Juan y Alicia (1)

Juan y Alicia (2)

Juan y Alicia (3)

Inmigrantes (2)

Girasoles (1)

Lua lua

Girasoles (2)

Ander eta Yul

Ander eta Yul

Maitasunera (1)

Erdialdia (1)

Hi eta ni

Erdialdia (2)

Maitasunera (2)

Zergatik Panpox 

Zergatik Panpox (1)

Behin batean

Zergatik Panpox (2)

Aita esnatugaberik

Egun sentian

La muerte de Mikel

Tango

La fuga de Segovia

Jota segoviana

Ia guriak egun du

KM 0: La partida

Kolorez eta ametsez

ABESTIAK:

Usakumea

Antoniyo

Amorosa

Nik badut maiteño bat

Ilargia jaio da

Agurtzen zaitugu ama

Alferretan haiz sortzen

Egun argi hartan

ABESTIAK:

Egun argi hartan

Bizi naiz munduan

Xoxo beltz bat

Ura ixuririk

Ikara da

Xoriñoa kaloyan

Hondarribia

Itxasoan laino dago

Lo kanta