2016.06.07
Anestesia

Anestesia

  • 1988
  • Zarautz (Gipuzkoa)
  • Hardcorea, Thrasha
Zirkulutik espiralera
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Kazalis, gitarra
  • Imanol Beloki, bateria
  • Ibon Esteibar, ahotsa
  • Dani Aizpurua, baxua

EROSI
Terapia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Kazalis, gitarra, baxua
  • Imanol Beloki, bateria
  • Ibon Esteibar, ahotsa

EROSI
Ultra-komunikatzen
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Ibon Esteibar, ahotsa
  • Mikel Kazalis, gitarra, ahotsa
  • Alberto Suris 'Nil', baxua, ahotsa
  • Imanol Beloki, bateria

 
Gu
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Alberto Suris 'Nil', ahotsa
  • Mikel Kazalis, gitarra, ahotsa
  • Txarly Diaz, baxua
  • Imanol Beloki, bateria

 
Erantzun
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Kazalis, gitarra, ahotsak
  • Imanol Beloki, bateria
  • Txarly Diaz, baxua
  • Alberto Suris 'Nil', ahotsa

 
Gorrotoaren ahotsa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Kazalis, gitarra, ahotsak
  • Imanol Beloki, bateria
  • Dani Aizpurua, baxua
  • Alberto Suris 'Nil', ahotsa

 
Toki berean
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Alberto Suris 'Nil', ahotsa
  • Dani Aizpurua, baxua
  • Imanol Beloki, bateria
  • Mikel Kazalis, gitarra, ahotsa

 
Erantzun
play_buttonadd_button

Kontraesanak

Erantzun

Ultra-komunikatzen
play_buttonadd_button

Ultra-komunikatzen

Ultra-komunikatzen

Gorrotoaren ahotsa
play_buttonadd_button

Droga eta biolentzia

Gorrotoaren ahotsa

1988an, Mikel Kazalis Estigia thrash taldeko baxu jotzaile eta abeslariak talde hura utzi eta Anestesia sortu zuen bi musikari hasiberrirekin batera, Dani Aizpurua (baxua) eta Imanol Belokirekin (bateria). Talde horretan, abesteaz gain, gitarra hartu zuen Kazalisek. Musika azkarragoa eta gordinagoa egitea zen helburua, baita lortu ere. Entseatzen hasi eta handik urte erdira, gaztetxeetan kontzertuak egiten hasi ziren. Are gehiago: 1989an Anestesia cerebral izenburuko maketa gordina kaleratu zuten, euskaraz eta gaztelaniaz abestuta, eta beren lokalean lau pistako aparatu batean grabatuta. Geroago, Thrashing Till Death disko kolektiboan azaldu zen kantu hori. Halaber, 1990ean, Inmoralidad kaleratu zuten, non RIP taldearen “Brigada criminal kantuaren bertsioa grabatu zuten.

Entsegu lokalean, 1993. urtean. Argazkia: Berria

Anestesia entsegu lokalean, 1993. urtean.

1991n, Mikel Kazalis Negu Gorriak taldean baxua jotzen hasi zen, baina Anestesia ez zen gelditu horregatik. Toki berean binilozko EPa kaleratu zuen, Esan Ozenki eta Hardcrossekin elkarlanean. IZ estudioan grabatu zuten, Kaki Arkarazo eta Jesutxo Suinagaren laguntzarekin. Kazalisek eztarrian noduluak izan zituen, eta, horren ondorioz, Escombro taldeko Alberto Suris Nil-ek hartu zuen mikrofonoa lan horretako zenbait abestitan. Euskarazko bost kantu, aurrekoak baino pixka bat lasaiagoak, eta The Ventures surf instrumentaleko taldearen “Pipeline” kantuaren moldaketa grabatu zituzten.

Negu Gorriaken ibilbide geldiezinak baldintzatuta, kontzertu gutxi egin zituzten lan hura aurkezteko, baina 1993ko sanferminetako bost egunetan Gorrotoaren ahotsa grabatu zuten (Esan Ozenki, 1993), berriz ere IZ estudioan Kaki Arkarazorekin. 14 thrash, metal eta hardcore kantu batu zituzten, guztiak euskaraz eta Nilek abestuta. Negu Gorriakeko bi kideren laguntza izan zuten: Fermin Muguruzak Basurdearen irrintzia” kantuko hitzak idatzi zituen, eta Kaki Arkarazok gitarra soloa sartu zuen Biktimak kantuan.

Euskal Herrian zein Espainian kontzertu xume baina zirraragarri ugari egin ondoren, 1995ean Danik taldea utzi eta Brigada Slam sortu zuen. Haren ordez, Censura eta Gutural taldeetan aritutako Carlos Diaz Txarly sartu zen. Txarlyk konposatzeari ere ekin zion, eta bost hilabeteren buruan prest zuten Erantzun (Esan Ozenki, 1995). Lehen maketatik berreskuratutakoB.U.F. kantuak ixten zuen diskoa, eta lehen aldiz sanplerrak sartu zituzten lan horretan, musika industrialari keinua eginez. Binilozko argitalpenak bi kantu gehiago jaso zituen konpaktuak baino: Los Crudos taldearen Zipaios, traidores y vencidos-en bertsioa eta Bizitza dastatu nuen.

Alberto Suris "Nil", Txarli Garcia, Imanol Beloki eta Mikel Kazalis. Argazkia: Berria

Alberto Suris ‘Nil’, Txarly Diaz, Imanol Beloki eta Mikel Kazalis. (Berria)

1997an, Mikel Kazalisek berriro erakutsi zuen gai dela burua eta sormena hainbat lekutan jartzeko aldi berean, eta, Negu Gorriaken agurreko diskoarekin batera, 2 Kate musika industrialeko taldea abiarazi zuen Izaskun Forkada neska-lagunarekin batera, Anestesiaren laugarren diskoa, Gu (Esan Ozenki, 1997), argitaratzeaz gain. Hurrengo urteetan, bi taldeak batera gidatu zituen Kazalisek. Horrela, 2 Kateren bigarren diskoa argitara eman zuen, Birziklatu (Esan Ozenki, 1999), eta Anestesiaren Ultra-komunikatzen (Esan Ozenki, 2000). Ordurako, Atxantatu taldeko Ibon Esteibarrek hartu zuen mikrofonoaren ardura, eta Nilek Txarly ordezkatu zuen baxuan. Lan hori ere Kaki Arkarazorekin grabatu zuten, Andoaingo Garate estudioan. Komunikabide eta teknologia berrian garaian, pentsaera bakarra dute hizpide lan horretan.

Dani Aizpurua, Ibon Esteibar, Imanol Beloki eta Mikel Kazalis.

Dani Aizpurua, Ibon Esteibar, Imanol Beloki eta Mikel Kazalis.

2002. urtera arte ekin zioten amorru handiko kontzertuak emateari, baina urte hartan Kazalis Kuraia taldean murgildu zen, Dut taldeko Joseba Ponce eta Galder Izagirre eta El Corazón del Sapo-ko Fernando Gimeno abeslariarekin, eta epe luze batez Anestesia geldirik izan zuten. 2005ean, berriz, hastapeneko hirukote formatura itzulirik, Mikel, Ibon eta Beloki taldearen seigarren lana izango zena prestatzen hasi ziren, Kazalisek Zarautzen daukan Fidelenean estudioan. 2005 eta 2006 bitartean 13 abesti grabatu zituzten, Kazalisek gidariturik, Tolosako Bonberenea estudioan. Terapia-k (Bonberenea Ekintzak, 2006) abiadura ertaineko kantu batzuk ditu, baina thrasha eta hardcorea batzen maisuak izaten jarraitzen dute. Zuzenekoetarako Dani Aizpurua taldera itzuli zen, eta formazio horrekin kontzertuak emateari ekin zion berriro.
Euskal Herria Zuzenean jaialdian, 2007. urtean. Argazkia: EHZ

Euskal Herria Zuzenean jaialdian, 2007. urtean. (EHZ)

Txarly Diazek eta Mikel Kazalisek Matxura sortu zuten 2011n, Aitor Abio (PI.L.T., Revolta Permanent) eta Fernando Gimeno (El Corazon del Sapo, Kuraia, Estricalla) abeslariarekin.

Testua: Iker Barandiaran

Atzera

Amets fabrika

Zirkulutik espiralera
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zaborra gara

Inoiz baino gehiago

Noraino versus nondik

Korapiloak

Maite zaitut, hil nazazu

Hildakoen bisita

Droneak, gerra makurra

Arrain abisalak

Epaia

Erre

Amets fabrika

Abdikazio

Espirala

Terapia
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Parasitoak

Ez gara ezer

Oihartzuna

Itsu

Ixiltasun hitzarmena

Terapia

Odola beti gorri

Pozoi gozoa

Mina

Inertzia

Tantaka

2000 urte

Ertzean

Ultra-komunikatzen
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Iritzia

Gaitzespen eguna

Mila modu

Bidea

Zenbaki anonimo bizidunak

Ultra-komunikatzen

Harresia

Hollywood

Gatibutasunean

Dimentsio galdua

Negarra erabiliz

Ez naiz existitzen

RIP Versiones (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Policía no

Gu
play_buttonadd_button

Gu

1997

ABESTIAK:

Justifika zaitez

Zure txanda

Bestea

Pentsatu

Gu

Eutanafrika

Ludobusiness

Ilunaldean

Instrumisioa

Denak hil

E.E.B.B.

Errugabearen zigorra

Sistemak

Irabazi?

Erantzun
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Kontraesanak

Joku demokratikoa

Heriotza bizia truk

TV Shop

Bi aukera

Hilobia lantzen

Zaindu nazazu

Ukiezinak

Erantzun

Jainko zakildunak

Abiadura handiko burmuina

Ispiluaren beldur

Alde iluna

Lur azpiko ahotsak

B.U.F.

Zipaios, traidores y vendidos *

Bizitza dastatu nuen *

Gorrotoaren ahotsa
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

S.T.

Egiaren barkamena

Begi bat

Ez dut nahi

Etsai ikustezinak

Droga eta biolentzia

Basurdearen irrintzia

Biktimak

Gorrotoaren ahotsa

Bizitzera zigortuta

Sentimendu bakar bat

Gorpu kiratsa

Agur

Eromena?

Toki berean
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

B.I.

Toki berean

Lerroa segi dezaket

Ni soilik bait naiz

Hitz pozoinduak

Pipeline

Thrashing till death (Askoren artean)

ABESTIAK:

Anestesia cerebral