2014.10.31
Antton Valverde

Antton Valverde

  • 1943
  • Donostia
  • Herri kanta
3 L: Lauaxeta, Lizardi, Lete

PARTAIDEAK

  • Anjel Lertxundi, ahotsa
  • Antton Valverde, pianoa

EROSI
Hamabi amodio kanta
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Antton Valverde, ahotsa
  • Et Incarnatus, hari orkestra
  • Luis Fernandez, biolontxeloa
  • Xabier Zeberio, nyckelharpa
  • Josu Salbide, flauta
  • Mixel Etxekopar, xirula, ttun-ttuna
  • Angel Unzu, gitarra, buzuki, mandolina
  • Karlos Gimenez, pianoa

EROSI
Larogeitamazazpi
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Antton Valverde, ahotsa
  • Andrej Bak, biolontxeloa
  • Txema Garces, baxua
  • Pascal Gaigne, gitarra
  • Jabier Muguruza, eskusoinua
  • Elisabeth Collard, harpa
  • Txutxi Solabarrieta, flauta
  • Josetxo Goia-Aribe, saxofoia, klarinetea
  • Karlos Gimenez, pianoa

EROSI
Urte-giroak ene begian

PARTAIDEAK

  • Antton Valverde, ahotsa, pianoa
  • Karlos Gimenez, pianoa
  • George Mihail Nikolesku, lehen biolina
  • Jose Ignacio Aizpiri, bigarren biolina
  • Cristian Ifrin, biola
  • Andrzej Bak, biolontxeloa
  • Aleksander Micolajczyk, kontrabaxua
  • Gonzalo Muga, flauta
  • Iñaki Peña, akordeoia

EROSI
Lauaxeta
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Antton Valverde, eresiak, pianoa
  • Ana Sebastian, biolina

EROSI
Txirritaren bertsoak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Xabier Lete, ahotsa, gitarra
  • Antton Valverde, ahotsa, pianoa

EROSI
Antton Valverde
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Antton Valverde, ahotsa, gitarra, pianoa

 
Bertso zaharrak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Antton Valverde, ahotsa, pianoa
  • Julen Lekuona, ahotsa
  • Xabier Lete, ahotsa, gitarra

EROSI
Antxon Valverde

PARTAIDEAK

  • Antton Valverde, ahotsa, gitarra

 
Xenpelar

PARTAIDEAK

  • Antton Valverde, ahotsa, gitarra

 
Antxon Valverde

PARTAIDEAK

  • Antton Valverde, ahotsa, gitarra

 
Hamabi amodio kanta
play_buttonadd_button

Argizagi ederra

Hamabi amodio kanta

Lauaxeta
play_buttonadd_button

Amayur gaztelu baltza

Lauaxeta

Larogeitamazazpi
play_buttonadd_button

Hegaztientzat pausarri

Larogeitamazazpi

Hamabi amodio kanta
play_buttonadd_button

Chorietan bürüzagi erresiñoula khantari

Hamabi amodio kanta

Antton Valverde
play_buttonadd_button

Euskal kantuen mezua (doinu zahar bat)

Antton Valverde

Hamabi amodio kanta
play_buttonadd_button

Maitiak bilhoa holli

Hamabi amodio kanta

Larogeitamazazpi
play_buttonadd_button

Sir Charles

Larogeitamazazpi

Hamabi amodio kanta
play_buttonadd_button

Chori khantazale eijerra

Hamabi amodio kanta

Txirritaren bertsoak
play_buttonadd_button

Fueruak kendu zituenari

Txirritaren bertsoak

Antton Valverde, perito ikasketak egin, eta arte grafikoetako lantegi bateko zuzendaria izan da luzaroan, Graficas Valverden. Musika ikasketak egin zituen gaztetik: solfeo, harmonia, konposizioa eta piano. Azken musika tresna hori izan da Antton Valverderen lagun fidela, ohiko gitarra erabili beharrean pianoz jantzi baititu musikatu dituen poemak. Aita Antonio Valverde Ayalde margolaria zuen, eta Rosa Valverde du arreba, hura ere margolaria.

Antton Valverde, 2005eko Donostiako Musika Hamabostaldian kantari. Argazkia: Monika del Valle / Argazki Press

Antton Valverde, 2005eko Donostiako Musika Hamabostaldian kantari. (Monika del Valle / Argazki Press)

60ko hamarkadaren amaieran hasi zuen Valverdek musika ibilbidea. 1969 eta 1971 bitartean hiru disko txiki argitaratu ondoren, Oskarbi taldeko partaideetako bat izan zen, eta parte hartu zuen haren Eskutari diskoan (Herri Gogoa, 1972). Horren ostean, Julen Lekuona eta Xabier Leterekin elkarlan emankorra hasi zuen. Haiekin Bertso zaharrak (Herri Gogoa, 1974) kaleratu zuen, garai bateko bertsoak berreskuratu zituen lana. Handik bi urtera, bertsolaritza oinarri zuen beste disko bat argitaratu zuen, berriro ere Xabier Leterekin batera: Txirritaren bertsoak (Herri Gogoa, 1976), arrakasta handia izan zuen lana. Ordurako, bakarkako lehen disko luzea, Antton Valverde (Herri Gogoa, 1975), egina zuen Valverdek. Bertan zeuden, besteak beste, “Maitasunez hil” eta “Asaba zarren baratza” kantuak. Hurrena, bere poeta kutunetako bati eskainitako diskoa eman zuen argitara: Lauaxeta (Herri Gogoa, 1978). Olerkariak beti izan dira Valverderen iturri nagusietako bat. Lauaxetaz gain, Letek, Bitoriano Gandiagak eta JosAnton Artzek idatzitako poesiak erabili ditu maiz abestiak osatzeko.

Urte hartan bertan, kantatzeari uztea erabaki zuen Valverdek. Etapa horretako azken kontzertua Pantxoa eta Peio, Lourdes Iriondo eta Xabier Leterekin eman zuen. Handik aurrera, enpresa munduan gehiago murgildu eta oso tartekatuak izan dira haren agerraldi musikalak.

Antton Valverde 1992an, Lauaxetaren irudiaren ondoan. Argazkia: Berria

Antton Valverde 1992an, Lauaxetaren irudiaren ondoan.

1983an Xabier Lizardi poetari Tolosan eta Zarautzen egin zitzaion omenaldian aritu zen, Leterekin batera. Kantaldi hura Lizardiren poema gehiago musikatzeko akuilua izan zen. Horren ondorioz, oso disko berezia argitaratu zuen, Lizardiren obra bakarra eta osoa eskaini baitzuen Urte giroak ene begian diskoan (Elkar, 1986). Lauaxetarekin batera Lizardi beti izan da musikari donostiarraren poeta kutunetakoa. Harekiko zaletasuna txikitatik datorkio: “Etxean Lizardi betidanik ezagutu izan dut, nire aita zenak euskara ikasten zuen Lizardiren bertsoak irakurriz. Gure aitak bazuen magnetofoi bat eta hantxe grabatzen zuen Lizardiren obra guztia. Grabaketa edo irakurketa horietan gogoan dut beti Brahmsen musika erabiltzen zuela, bigarren sinfonia. Oroimen hori beti grabatua izan dut gogoan, eta horregatik betidanik eduki dut Lizardiganako halako nahikundea edo zerbait berezia. Alde horretatik, disko honen burutzeak asko esan nahi du niretzat” (1).
Lizardiren jaiotzaren mendeurreneko kontzertuan, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Argazkia: Berria

Lizardiren jaiotzaren mendeurreneko kontzertuan, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.

Beste hamaika urte pasatu ziren hurrengo diskoa argitara eman arte. Urte horietan guztietan musikatutako olerkien bilduma moduko bat izan zen, Orixe, Lizardi, Xabier Lete, Gabriel Celaya, Jon Mirande eta William Shakespeareren testuekin. Diskoaren izenburuak ez du zalantzarako tarterik uzten: Larogeitamazazpi (Elkar, 1997). Disko horretan agertzen da Valverdek berak idatzitako kanta bat, “Barberian. “Bitxikeria moduan dago hor, diskoaren amaieran, erdi ezkutuan, baina nahiko txarra da. Horrek bazuen beste letra bat, Xabier Leterena, baina azkenean Leterena jarri beharrean neurea jarri nion. Ez Leterena gaizki iruditzen zitzaidalako, jakina, noizbait nire letraren bat sartzeagatik baizik. Beraz, egina dago, eta ez dut gehiago egingo” (2).

2007an lan berria argitaratu zuen, Hamabi amodio kanta (Elkar). Charles Bordes musikagile frantziarrak XIX. mendearen erdialdean Ipar Euskal Herrian bildu zituen kantuen artean egindako hautaketa da lana. Azken diskoetan bezala, Karlos Gimenez arduratu zen moldaketez eta musika zuzendaritzaz. Gimenezek berak laguntzen du Valverde zuzeneko emanaldietan.

ANTTON_VALVERDE

Xabier Leteren omenezko kontzertuan, Arantzazun, 2011ko abuztuan. (Gari Garaialde / Argazki Press)

2009. urtean Gu gira jaialdian parte hartu zuen beste hainbat kantarirekin batera, eta 2013. urtean 3Lak musika eta literatura emanaldia estreinatu zuen Anjel Lertxundirekin. Lizardi, Lauaxeta eta Leteren poemen inguruan osaturiko ikuskizuna CD-DVD batean jaso zuten.

Testua: Gontzal Agote

  • (1) Argia, 1.125. zenbakia, 1986ko azaroaren 16a
  • (2) Berria, 2007ko abenduaren 26a
3 L: Lauaxeta, Lizardi, Lete

ABESTIAK:

Sarrera

Mendigoxaliarena

Langile eraildu bati

Neguko gabea

Oia

Baso itzal

Asaba zaarren baratza

Herri zahar hontan

Bianditz

Amaitu da bidaia

Autobusetik

Urte-giroak ene begian

ABESTIAK:

I-Bizia lo

II-Sagar-Lore

Baso Itzal-eko gaiari buruz aldaketak: Bat; Bi; Hiru

III-Baso itzal

IV-Ondar gorri

Iparragirre. Zure oroiz (Askoren artean)

ABESTIAK:

Gazte gaztetatikan

Euskal Kanta-Berria

ABESTIAK:

Santa Barbararen martiriyua

Iparraguirre abilla dela

Zezen festa Pasaian

Iya guriak egin du

Hura

Garia saltzen

Abenduaren zazpian

Iruñako ferietan

Utsa

Kontxesiri

Peru gurea

Goizian goizik

Bai Euskarari (Askoren artean)

ABESTIAK:

Euskal kantuen mezua

Lauaxeta
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Azken oyua

Mendigoxaliarena

Itauna

Langille eraildu bati

Zelayan

Amayur gaztelu baltza

Agur Euzkadi

Antton Valverde
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Maitasunez hil

Asaba zarren baratza

Erdi-Europako doinu herrikoi bat

Biotzean min dut

Hura

Erdi-Europako doinu herrikoi bat

Hitzez-hitz

Euskal kantuen mezua (doinu zahar bat)

Itsuak ezin ikusi

Pisako Dorrea

Bukaeran bederatzi puntuko doinu herrikoia

Bertso zaharrak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bizkaiako txerriari jarriak

Andresek bere andregaiari

Amalau eriyotzena

Andre txarraren bentajak

Salbatoreko ermitan

Azken juizioko eguna

Proporziyo bat

Zuk il zenduen artzaia

Oraingo neskatxen jazkera

Nagusiya ta maizterra

Atso gezurti bati

Juana Bixenta Olabe

Suantxaren bertsuak

Nere sentimentua

Brabanteko Jenobeba

Afrikan sufritzen

Oraingo Errenteriari

Kazkazurik bere buruari

Txepetxarenak

Bertsoak jartzen naiz asi

Antxon Valverde

ABESTIAK:

Hura

Garia saltzen

Abenduaren zazpian

Iruñako ferietan

Xenpelar

ABESTIAK:

Santa Barbara'ren martiriyua

Iparraguirre abilla dela

Zezen festa Pasaian

Iya guriak egin du

Antxon Valverde

ABESTIAK:

Utsa

Kontxesi-ri

Peru gurea

Goizian goizik