2018.01.12
Artze anaiak

Artze anaiak

  • Usurbil (Gipuzkoa)
  • Folka, Herri kanta, Esperimentala
Oihana auhenka

PARTAIDEAK

  • JosAnton Artze, ahotsa, txalaparta, obraren sortzailea
  • Beñat Axiari, ahotsa, perkusioa, obraren sortzailea
  • Mixel Etxekopar, flautak, klarinetea, txoriak, obraren sortzailea
  • Ninh Lê Quan, perkusioa
  • Jose Le Piez, eskultura ozenak
  • Jesus Artze, txalaparta
  • Joxe Bikondoa, aizkolaria
  • Alfontso Gorosterazu, aizkolaria
  • Jean-Claude Barboff, argiketa

 
Sakanatik Arbaila ttipira
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jesus Artze, txalaparta
  • Pello de la Cruz, txalaparta
  • Mikel Artola, txalaparta
  • Iker Muguruza, txalaparta
  • Iñaki Salvador, pianoa
  • Mikel Etxekopar, txirula, ttun-ttuna, flauta tenorra, aho-txistua, txori txor-txor hotsa
  • Usurbilgo Zumarte Abesbatza, ahotsa
  • Mikel Laboa, ahotsa

 
Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat

PARTAIDEAK

  • JosAnton Artze, errezitatzailea, txalaparta
  • Jesus Artze, txalaparta, zanbonbajolea
  • Ines Elortza, ehulea

 
Gizon haundia da mundua eta mundu ttikia gizona

PARTAIDEAK

  • JosAnton Artze, egile eta esalea
  • Jose Luis Zabala, laguntzailea

 
Txalaparta
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Andoni Aleman, txalaparta
  • Jesus Artze, txalaparta

 
Amodiozko baratzetan

PARTAIDEAK

  • JosAnton Artze, ahotsa

 
Lizardi

PARTAIDEAK

  • JosAnton Artze, ahotsa

 
Pedro Mari Otaño

PARTAIDEAK

  • JosAnton Artze, ahotsa

 
Txalaparta \'75 iraila

PARTAIDEAK

  • JosAnton Artze, txalaparta
  • Jesus Artze, txalaparta

 
Isturitzetik Tolosan barru

PARTAIDEAK

  • Iñaki Nuñez, konputatzailea, txistua
  • JosAnton Artze, ahotsa
  • Luis Bandres, alboka, txistua
  • Bixente Beltran, txistua
  • Alejandro Tapia, soinu txikia
  • Artze anaiak, txalaparta
  • Pietro Grossi, konputatzaile musika ("Denboraren taupadak gelditu zaizkion bihotzari")

 
Txalaparta

PARTAIDEAK

  • Jesus Artze, txalaparta
  • JosAnton Artze, txalaparta

 

Txikitatik izan zuten bi anaiek harremana musikarekin. Usurbil eta Lasarte-Oriako parrokietako abesbatzetan kantatu zuten txikitan, eta, horri esker, 1956an Parisera bidaiatu zuten, abesbatza horietako beste kide batzuekin batera, Pueri Cantores nazioarteko jaialdian parte hartzeko.

JosAntonek herritik alde egin zuen gaztetan, Jose Luis Zumeta pintorearekin batera, abentura bila. Parisera jo zuten lehenik, eta gero, Londrestik ere pasatuta, Stockholmeraino iritsi ziren. Bidaia haren ondotik, Euskal Herrira itzuli zen JosAnton, eta Euskal Herrian errotutako sorkuntza lanari lotu zitzaion, poesiaren eta ikuskari multidisziplinarioen arloan batez ere. Jose Antonio Sistiaga pintoreak Donostiako bere etxean zuen magnetofoia baliatuz, ahotsarekin grabazio esperimentalak egiten hasi zen JosAnton. Ondoren, Sistiagaren bitartez, Ez Dok Amairu taldearen hasierako bileretan parte hartzen ari ziren kantariekin harremanetan jarri zen: Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Benito Lertxundi, Julen Lekuona, Nemesio Etxaniz, Joxe Mari Iriondo, Jose Antonio Villar, Biurriak taldeko kideak… Haien bileretara joaten hasi zen berehala.

Artze anaiak txalaparta jotzen, Ez dok Amairuren garaian.

Artze anaiak txalaparta jotzen, Ez Dok Amairuren garaian.

Jesus Artzek ez zuen parte hartu Ez Dok Amairuren hasierako bileretan, baina JosAntoni lagundu zion txalapartaren inguruko ikerketa lanetan. Lasarteko Sasoeta baserriko Migel eta Pello Zuaznabar anaiengandik ikasi zuten zer zen txalaparta eta nola erabiltzen zuten.

Ez Dok Amairuk –artean izen hori plazaratu gabe– egindako aurreneko bi kantaldietan —1966ko urtarrilaren 9an Hernanin, eta 1966ko urtarrilaren 23an Donostiako Viktoria Eugenia antzokian—, Zuaznabar anaiak aritu ziren txalaparta jotzen. Hirugarrengoan –Irunen, martxoaren 6an–, Artze anaiek hartu zuten lekukoa. Ondorengo emanaldian –Ez Dok Amairu izenarekin egindako aurrenekoan, Zumarragan, martxoaren 19an– janzkiz eta gorbataz jantzita jo zuten Artze anaiek, txalapartaren duintasuna aldarrikatzeko. Emanaldi horien ondoren, Jesus ere Ez Dok Amairuren bileretan parte hartzen hasi zen.

Ez Dok Amairutik kanpo ere, txalapartari lotuta lan handia egin zuten garai hartan Artze anaiek. 1968an, Txalaparta disko txikia grabatu zuten, Herri Gogoa-Edigsa diskoetxearen eskutik, Bartzelonan; huraxe da txalapartarekin grabatutako aurreneko diskoa. Horretaz gain, Romea antzokian zuzeneko emanaldiak egin zituzten astebetez, Pi de la Serra, Raimon eta Pau Riba kataluniar kantariekin batera.

Bixente eta Juan Mari Beltran anaiekin ere aritu ziren Artze anaiak txalaparta jotzen eta esperimentuak egiten: JosAntonek olerkiak errezitatu, Juan Marik txistua jo, eta Jesusek eta Bixentek txalaparta… Emanaldiak egin eta diskoa grabatzeko asmoa ere izan zuten, baina ez ziren halakorik egitera iritsi, Juan Mariren soldaduskak eten zuelako egitasmoa, 1969an.

Ez Dok Amairuren lehen emanaldietan, saioen arteko tarteetan jotzen zuten Artze anaiek, baina Baga, biga, higa sentikarian, txalaparta emanaldiko gainerako elementuekin uztartu zuten, 1970, 1971 eta 1972. urteetan. 1972ko ekainean, Iruñeko Topaketetan parte hartu zuten bi anaiek, eta harrituta eta liluratuta utzi zituzten abangoardiako hainbat musikari: Luis de Pablo, John Cage, Grupo Zaj taldeko kideak, Steve Reich

197

JosAnton eta Jesus Artze, Usurbilen, Sagardo Egun batean. (Jakoba Errekondo)

Ez Dok Amairu desegin eta gero, Ikimilikiliklik bidekidekarian parte hartu zuten Artze anaiek, Mikel Laboa, Jose Luis Zumeta eta Jose Mari Zabalarekin, 1973tik 1978ra bitarte. Euskal Herriko leku askotan ez ezik Venezian (Italia) eta Parisen ere eskaini zuten emanaldia.

Txalapartaz grabatutako lehen disko luzea grabatu zuten, 1975ean, Milango Ricordi estudioan: Txalaparta’75 iraila, Grupo Zaj taldeko kide Walter Marchetti olerkariak ekoitzia eta Cramps zigiluak plazaratua.

Hurrengo urtean, Luis de Pabloren Zurezko olerkia obraren estreinaldian parte hartu zuten, Bonn hirian (Alemania): bi txalapartari, lau perkusionista –zurezko tresnen jotzaileak denak ere– eta zortzi ahotsetarako 60 minutuko kontzertua. Artze anaiek egindako lanaren bidez ezagutua zuen aurretik txalaparta De Pablok, eta obra horretan «ohea» eskaini zion, De Pablok berak esan zuenez.

"Zurezko olerkia" obraren emanaldia, Madrilen.

Luis de Pabloren ‘Zurezko olerkia’ obraren emanaldia, Madrilen.

Ikimilikiliklik bidekidekariaren emanaldien ondoren, 1978an, JosAnton Hitzez eta hotsez… olerki saioa prestatzen hasi zen, baina bakarka eta txalapartaren parte-hartzerik gabe. Hainbat ekitalditan elkarrekin txalaparta jotzen jarraitu bazuten ere, bien sormen bideak banatu egin ziren hurrengo urteetan: JosAntonek poesiara eta poesian oinarritutako ikuskarietara bideratu zuen bereziki bere lana; Jesusek txalapartari lotuta jarraitu zuen.

1977tik 1984ra bitarte, jendaurreko agerpen gutxi egin arren, Andoni Alemanekin batera landu zuen txalaparta Jesus Artzek. «Txalaparta ikerketa» egin zuten urte horietan biek, Usurbilgo Aginaga auzoko elizan. Diskoa ere grabatu zuten elkarrekin: Txalaparta (Elkar, 1986). Juan Mari Beltranekin ere aritu zen txalapartarekin esperimentatzen, 1986an eta 1987an.

Mikel Laboa, bost urtetik gorako etenaldi baten ondoren, zuzeneko emanaldiak egiten hasi zen berriro 1984an, eta ordutik 2001era bitarteko emanaldi gehienetan Jesus Artze izan zuen txalapartari. Aurreneko emanaldietan, JosAntonekin; gero, 1987ra arte, Andoni Alemanekin; 1987tik aurrera, Joseba Urzelairekin emanaldi gehienetan, baina baita Kirikoketa taldearekin ere –Pello de la Cruz, Mikel Artola eta Iker Muguruza–, eta inoiz edo behin Aitor Aizpuruarekin.

Mikel Laboaren emanaldietan egindako lanaren bidez ezagutu zuten elkar Jesus Artzek eta Iñaki Salvadorrek; bien arteko harremanak oso emankorrak izan ziren. Lehenik, 1997an, Iñaki Salvador & Zilbor Hestea proiektuko parte-hartzaile izan zen Kirikoketa taldea –Jesus barruan zela–, Iñaki Salvador, Josetxo Silguero, Gonzalo Tejada, Victor Celada, Luis Camino, Angel Unzu eta Amaia Zubiriarekin batera; jazza txalapartaren oinarriekin jotzea izan zen taldearen berezitasunetako bat. Ondoren, Iñaki Salvadorrek eta Kirikoketak piano eta txalapartako hainbat emanaldi egin zituzten.

Iñaki Salvador izan zen Jesus Artzek Kirikoketa taldeko kideekin batera grabatutako Sakanatik Arbaila ttipira diskoan (Elkar, 1999) parte hartu zuten kolaboratzaileetako bat. Jesus Artzek urteetan egindako ikerketaren emaitza landu eta berritzailea jasotzen du diskoak.

Jesus Artze eta Kirikoketa taldeko beste hiru txalapartariak: Pello de la Cruz, Iker Muguruza eta Mikel Artola.

Jesus Artze eta Kirikoketa taldeko beste hiru txalapartariak: Pello de la Cruz, Iker Muguruza eta Mikel Artola.

Baina sormen bideetan nork bere bidetik jo arren, elkarrekin ere txalaparta emanaldi asko egin zituzten Jesus eta JosAnton Artze anaiek 1978 eta 2001. urteen artean: JosAntonen Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona ikuskariak izan zituen 40 inguru emanaldietan aritu zen Jesus txalapartari; Beñat Axiariren kantaldi ugaritan parte hartu zuten bi anaiek Frantzian; Beñat Axiari kantariak eta Jean Schwarz musikariak Goñi’ko Zalduna elezaharraren eszenifikazioa estreinatu zutenean –Ezpeletan, 1994ko azaroan–, bi anaiak zeuden parte-hartzaileen artean; urte bereko abenduan, Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat estreinatu zen Donostian, Viktoria Eugenia antzokian, JosAntonek sortu eta zuzendutako poemaldia, eta han ere aritu zen zen Jesus –txalaparta eta zanbonba jotzen–, Ines Elortza ehulearekin eta Zumarraga-Urretxuko Hits & Fits Bandarekin batera; 1998an, Mixel Etxekopar, Maddi Oihenart eta Mixel Arotzeren Lurralde zilarra diskoaren grabazioan parte hartu zuten bi anaiek, txalaparta jotzen; 1999ko azaroaren 12an Donostiako Kursaalean Plaza jaialdia zabaltzeko egin zen Oihana auhenka ikuskarian ere aritu ziren JosAnton eta Jesus, Beñat Axiari kantariarekin, Mixel Etxekopar txirulari eta ttunttun jotzailearekin, Ninh Le Quan perkusionistarekin, Jose Le Piez basozain eta eskultorearekin, Jean Claude Barboff margolariarekin eta Joxe Bikondoa eta Alfontso Gorosterazu aizkolariekin batera.

Jesus eta JosAnton Artze, Mikel Laboa eta Benito Lertxundi, EHUren urrezko dominak jaso zituzten egunean, 2000an. Argazkia: Berria

Jesus eta JosAnton Artze, Mikel Laboa eta Benito Lertxundi, EHUren urrezko dominak jaso zituzten egunean, 2000. urtean.

JosAntonek gutxitan jotzen du txalaparta jendaurrean, baina txalapartari buruzko disko-liburua prestatzen ari da, anaiarekin egindako grabazio ugarietan oinarrituta. Ibilbide luze, oparo, berritzaile eta eraginkorra du poeta gisa. Isturitzetik Tolosan barru (1969), Laino guztien azpitik (1973), Eta sasi guztien gainetik (1973), Bide bazterrean hi ta ni kantari (1979), Ortzia lorez, lurra izarrez (1987) eta Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona (1998) liburuen egilea da, besteak beste. «Poesia plazara, eszenariora eraman duen lehen poeta izan da, eta bizitza literariotik eta eztabaidetatik urrundua egon da beti», dio Koldo Izagirre idazleak, XX. mendeko poesia kaierak bilduman JosAnton Artzeri eskainitako liburukian.

JosAnton Artzeren azken poema liburuak Bizitzaren atea dukegu heriotza eta Heriotzaren atea dugu bizitza dira, biak Elkar argitaletxeak 2013. urtean argitaratutakoak. Bi poema liburu horietan oinarriturik, Nola belztu behar zuria? ikuskizuna osatu dute Bide Ertzean taldeak eta Oier Guillan eta Asier Sarasola antzezleek. 2014ko maiatzaren 3an estreinatu zuten Usurbilen, JosAnton Artze bertan zela.

Jesus Artze 2002ko maiatzaren 3an hil zen, odoleko minbiziaren ondorioz.

Testua: Juan Luis Zabala

Oihana auhenka

ABESTIAK:

Beheko lurrari begira

Lurraren gainean belarra

Lurrean erroturik Ogi piskabat

Kanpotik argiturik denak

Nondikakoak garen

Aitak oihanetik

Aspaldi gabe

Zuhaitza duzu

Ipar haize hotz zuria

Hamaikatan ikusitako lizarra

Goiztirian

Bai, zuhaitzen antzera

Ez herrestarien antzo

Luzeak dira zuhaitzak - Edozein txorik

Sakanatik Arbaila ttipira
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Arruazu 1

Ezpatadantza

Txuritxo berri

Txori erresiñula-Abiatze

Errondo

Loha-loa

Eperra

Maskulaitz

Arruazu 2

Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat

ABESTIAK:

Lehenengo hegaldia:

Izan, ez da den inor

Bakarrik sartzen gara mundura

Mundua gizonarentzat egina da

Bidari, bai, ba dago biderik

Bakarrik gaude, bakarrik gabiltza

Maite dugun arte

Negar egiten zioagu

Txoriak kanpoan

Ez da den inor

Eta zergatik, baina zergatik

Ez ote zekien gure amak

Ez gaituzte ezagutzen

Dagoenean dagoenak daki

Bigarren hegaldia:

Ezerezkoiak

Ba daukak, ba dauzkak

Nik ezer ez dakit, baina

Orain ulertzen dut, orain

Hemen ez da inor zoritxarrekoa

Zer nahi, eta hura eman

Ez naiz txisterik bizi

Kali Yuga 2

Eutsi goiari, goiari eutsi

Hirugarren hegaldia:

Ipar haize hotz zuriak

Bat gara guztiok bihotzez

Ez da den inor

Denek ikusiko

Maite dugu

Oi, Maitasun!

Maite ez duena

O, adiskideok, entzun

Gizon haundia da mundua eta mundu ttikia gizona

ABESTIAK:

Dakienak ba daki

Barrutik kanpora, kanpotik barrura

Ene maitea zabaltzen denean

Androginoa 1. amaren bero-gose, aitaren argi-egarri

Iturri zaharretik 2

Ahoz aho eta eskuz esku, euskara

Gaur ez da katez esklaburik lotzen

Inoiz izan ote aldi bihurriagorik?

Gernika 1987

Galipotakumeak 1

Antzina, basabereek

Itzarririk, ametsetan, lo sakonean, areago

Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona

Lau hostoko arrosa gorria bidegurutzean

Jaiotz-heriotzen arteko bizian

Txalaparta
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zuaznabar anaien omenez

Itsas-arkaitza

Makalarin

Uhinak

Ehiza (ixiluneak)

Zazpi minutu

Amodiozko baratzetan

ABESTIAK:

Lurraren pean

Santa sekulan

Arrainak eder

Primaderako florian

Diferentziak izaten dira

Ai hau dolorea

Jende danairi

Izarrak itzaltzeraino

Ene izar maitea

Inguratu eta esan ziraden

Xori erresiñula

Xoriñoak kaiolan

Hala baita doluegingarri

Minduri eresia

Zeruko izarren bidea

Otea lili denian

Udaberria dator

Aspaldiko denboretan

Urkiola gaiñeko

Esan bezala

Altzolako neska motza

Dozena bat zortziko

Bi ahoak

Iñork eskatzen ez ta

O Jauna

Maite zaitut

Lizardi

ABESTIAK:

Asaba zarren baratza

Beiñola

Mendi gaiña

Mendiak

Otartxo utsa

Dana dala

Etxeko kea

Karraxika nentzun bide

Oia

Zertan jarrai?

Biotzean min dut

Erditu bear estua

Bultzi leiotik

Orrelako estualdietan

Azaro leena

Ta etsitu berrik

Arrats gorri

Neke oien berri ondo baitakit

Zuaitz etzana

Pedro Mari Otaño

ABESTIAK:

Aita semeak

Ameriketatik osabari

Zazpiak bat

Ai! Zer ote da

Limosnatxo bat

Nola aparte bizitu giñan

Guk ere

Noizbait

Bakarrik ez dan señalia

Amatxo laztana

Zizurkildikan madrilla aiña

Txit artakotzat

Auntza larrera

Txepetxa

Nasketak

Beron gaiñian

Miguel de Unamuno "Maisubari"

Amerikako panpetan

Euskal lurreko

Urte berri

Urruti zaude eta

Amerikatatik etorrita

Txalaparta '75 iraila

ABESTIAK:

Txalaparta Tamalommmb

Txalaparta Prosecco

Txalaparta Tricina

Isturitzetik Tolosan barru

ABESTIAK:

No ta To

ZZZeta-ren maitasun kantua

Denboraren taupadak gelditu zaizkion bihotzari

Nere amari

Gure herriko neskatoa

Leloak

Kea ta kedarra

Zerua zikinduaz herrien gain

Nere ama hil zait

Txalaparta

ABESTIAK:

Loreak ederrago dira norbaitek usaintzean; txorien kantua ere norbaitek entzutean

Txorien kantua ere norbaitek entzutean

Oi! kapulu bizigarriak zabaldu gabetan ximel zornetan ttantto ixurtzen zeratenak

Zatoz maitea, ostape xamur hontara goxo goxo igaro dezagun unetxo bat

Vade retro Satana!

Gaur ezpainak ori begiak zuri eta ezetz ziozun nik eskeinitako su ta zeruari