2015.02.25
Asgarth

Asgarth

...Garrasia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Asier Enbil, ahotsa
  • Ander Cañas, gitarra
  • Unai Zabala, gitarra
  • Joxi Perurena, baxua
  • Unai Corral, bateria

 
III
play_buttonadd_button

III

2002 - Gor

PARTAIDEAK

  • Iban Fernandez, bateria
  • Unai Zabala, gitarra
  • Joxi Perurena, baxua
  • Ander Cañas, gitarra
  • Asier Enbil, ahots nagusia

 
Etorkizunaren sustraia

PARTAIDEAK

  • Iban Fernandez, bateria
  • Unai Zabala, gitara, koruak
  • Joxi Perurena, baxua
  • Ander Cañas, gitarra
  • Asier Enbil, ahots nagusia

 
Jainkoen egoitza

PARTAIDEAK

  • Iban Fernandez, bateria
  • Joxi Perurena, baxua
  • Ander Cañas, gitarra
  • Unai Zabala, gitarra, koruak
  • Asier Enbil, ahots nagusia, koruak

 
...Garrasia
play_buttonadd_button

Garrasia...

...Garrasia

III
play_buttonadd_button

Goian bego

III

...Garrasia
play_buttonadd_button

Azken nahia

...Garrasia

...Garrasia
play_buttonadd_button

Ahaztezina izango dela

...Garrasia

III
play_buttonadd_button

Ito arte

III

...Garrasia
play_buttonadd_button

Zeren beldur

...Garrasia

III
play_buttonadd_button

Gauean ihesi

III

...Garrasia
play_buttonadd_button

Esnatu gara

...Garrasia

III
play_buttonadd_button

Hitz gabe

III

...Garrasia
play_buttonadd_button

Hitzak hitz direlako

...Garrasia

Asgarth 1997. urtean sortu zen, Donostiako Añorga auzoan. Dena dela, taldea urtebete geroago finkatu zen, bost kiderekin: Ander Cañas (gitarra), Unai Zabala (gitarra), Joxi Perurena (baxua), Iban Fernandez (bateria) eta Asier Enbil (ahotsa). Garai hartan, gazte horien batez besteko adina 20 urtekoa zen. 1999an, nahiko abesti propio osatu ondoren, gipuzkoarrek lehen maketa ekoiztea erabaki zuten. Hala, ekainetik uztailera bitartean, zazpi kantu grabatu zituzten, Bilboko Rock Studios grabazio estudioan, Carlos Creator ekoizle eta teknikariaren gidaritzapean. Jainkoen egoitza izeneko lehen grabazio horri esker, taldeak erantzun ona izan zuen zenbait musika lehiaketatan. Voces A Escena izenekoan, finalera iritsi zen, eta Euskadi Gaztea irratiko IX. Maketa Lehiaketan, entzuleen saria eskuratu zuen. Azken lorpen horri esker Añorgakoek sekulako arrakasta izan zuten gazteen artean. Asgarth orduko talde bilakatu zen, euskarazko heavy metalaren susperraldiarekin batera. Hori dela eta, grabazio hura zenbait diskoetxeetara bidali zuten, kontratu bat topatzeko. Azkenik, IZ diskoetxearekin sinatu zuten, eta Jainkoen egoitza (1999) Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztu zuten.

Asgarth

Joxi Perurena, Unai Zabala, Iban Fernandez, Ander Cañas eta Asier Enbil.

Lehen diskoaren emaitzak ezin hobeak izan ziren. 2000. urtea zinez oparoa izan zen Asgarth-entzat. Euskal Herriko txoko askotan jotzeko aukera izan zuen, eta haren musika etengabe entzuten zen irratian. Zuzenekoekin lanpetuta ibili arren, Añorgakoak bigarren diskoa prestatzen hasi ziren. Taldekideek argi zuten lehenengo grabazioa maketa bat baino ez zela. Horregatik, lehen lan mardula osatzea erabaki zuten. Hala, urrian Amasako (Gipuzkoa) IZ estudioetan sartu, eta hiru astean lan berria grabatu zuten. Beste behin ere, Carlos Creator izan zuten ekoizle eta teknikari. Etorkizunaren sustraia bigarren diskoan (IZ, 2001), Alemaniako heavy metal eskolako abestiak bildu zituzten, eta Aitor Uriarte abeslariak (Latzen, Sen, Une) lagundu zuen ahotsetan. Bigarren lan horrekin, Asgarth-ek arrakastari eutsi ez ezik areagotu egin zuen. Hala, 2000 eta 2001 bitartean 60 kontzertutik gora eman zituzten.

Asgarth

Entsegu lokalean. (Jon Urbe / Argazki Press)

Bizi zuten une gozoaz jabetuta, taldearen etorkizunaren alde apustu egitea erabaki zuten. Batetik, diskoetxez aldatu, eta Gor zigiluarekin sinatu zuten. Bestetik, Matxitxa management bulegoarekin bat egin zuten, zuzenekoen kontratazioa hobetze aldera. Helburu berriak zehaztuta, 2002ko irailean III (Gor, 2002) grabatu zuten, ordura arteko euren diskorik helduena, Juanan eta Javi San Martin anaien gidaritzapean. Beste behin ere, harrera nahiko ona izan zuen diskoak. Hobea salmenta aldetik, kontzertu aldetik baino. Ordurako euskarazko heavy metalaren eta Asgarth izenaren sua itzaltzen hasia zen. Egoera horren ondorioz, taldeak atseden hartzea erabaki zuen, aurrera begira zer egingo zuten erabakitzeko. Askok uste izan zuten taldea banandu egin zela.

Asgarth

Unai Zabala, Iban Fernandez, Asier Enbil, Joxi Perurena eta Ander Cañas, 2002. urtean. (Jon Urbe)

2004. urteko udan, Iban Fernandezek taldea utzi, eta Unai Corralek (Utikan, U.K. Bill) hartu zuen haren lekua. Aldaketa horrek beste ekarpen bat egin zion taldeari: beste ideia eta erritmo batzuk. Ilusioa berreskuratu nahian, 2005eko abuztutik irailera bitartean, berriz sartu ziren estudiora, eta, San Martin anaien laguntzarekin, rock estilo handiagoko lan bat osatu zuten. Nolanahi ere, makina bat traba izan zuten diskoa argitaratzeko. Gor zigiluarekin ez ziren ados jarri, eta, azkenik, EDG Music diskoetxearekin elkarlanean kaleratu zuten …Garrasia (2005). Aurreko lanekin gertatu ez bezala, salmentak ez ziren horren onak izan, eta kontzertu aldetik ere ez zuten aukera nabaririk izan.

Asgarth

Unai Corral, Ander Cañas, Unai Zabala, Asier Enbil eta Joxi Perurena.

2007ko irailaren 1ean, gorabeheraz betetako hamar urteko ibilbidea amaitu zuen Asgarthek, Añorgako gaztetxean.

Testua: Inaxio Esnaola

Asgarth - akustikoa

Asgarth - akustikoa

GOR Gauan Asgarth taldeak egin zuen kontzertu akustikoa. 2006-04-08.

Atzera

Asgarth - akustikoa

GOR Gauan Asgarth taldeak egin zuen kontzertu akustikoa. 2006-04-08.

...Garrasia
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Garrasia...

Azken nahia

Zeren beldur

Esnatu gara

Ahaztezina izango dela

Gezurrak

Hitzak hitz direlako

Urtetan

Eman pausoa

Zatoz bila

Edurnezuri

Zu zeu etsai

Zuzenean

III
play_buttonadd_button

III

2002

ABESTIAK:

Goian bego

Ito arte

Gauean ihesi

Begi bi

Lur jota

Pekatua

Mugak

Denboraren hautsa

Uren artean

Hitz gabe

Etorkizunaren sustraia

ABESTIAK:

Etorkizunaren sustraia

Mehategi beltza

Asgarth

Heriotzaren aurpegia

Arraza

Itzala

Arbasoen guda

Ipar haizea

Eutsi lagun

Geldiezina

Zure zai

Mendekua

Jainkoen egoitza

ABESTIAK:

Jainkoen egoitza

Ekaitza

Ideia antolatuak

Magia

Zu gabe

Amaigabeko lurraldea

Atxeri