2017.03.24
Asier L.I.

Asier L.I.

  • 1979
  • Beasain (Gipuzkoa)
  • Esperimentala

Joan baino lehen

Ferekati 
Zu eta zu zeu 
bat egin 
Maitekiro 
Arnasbatu 
gorputz ta adimen. 

Sentitzen duzun oro 
zeuri egiten diozu. 
Garden hauteman, 
hartu ardura, 
onartu eta aldatu 
nahi duzun hura. 

Ta ez inoiz utzi zimeltzen 
zure ingurukoa. 
Eman zure 
argi-izpia, 
emaiozu gauerako 
aterbea 

joan baino lehen.