2017.03.24
Asier L.I.

Asier L.I.

  • 1979
  • Beasain (Gipuzkoa)
  • Esperimentala

Joan orduko

Galde eta galde 
dena izaten hasi zen arte. 
Min eta erru, 
zalantzaz ongi egin duzun. 
Nahi zenuke jakin 
zer daitekeen eta ez jakin. 
Izan nahi zenuke 
zoriontsu hil truke. 

Helmuga ez dago zorionean 
Zorte txarra ez dagerzu bidegabea 
joan orduko. 

Buruaz beste eta zorion 
Aintza eta herio 
Sasi xede 

Kanpo helburu eta jomuga 
Bihur ahal dira muga 
Zure ekinean 

Hainbat joera, 
haurtzaro ta guzti oro. 
Behin gardenduta, 
behin grabatu zena pintzel ahal da. 
Interpretatu baino 
bestea jaso ezazu. 
Berdin zurekin, 
zu ta zeu bat egin. 

Galera ez dago heriotzean 
Deus dira gaizki bizitzeko arrazoiak 
joan orduko. 

Buruaz beste eta zorion 
Aintza eta herio 
Sasi xede 

Kanpo helburu eta jomuga 
Bihur ahal dira muga 
Zure ekinean 

Norbaiti hitzegite hutsarekin 
ematen diozu arrazoia 
neurri batean 
bere hitzetan 
dago zure esaldiaren egia. 
Ta ez utzi mendeku, erru edo beldurrek 
zaitzaten gidatu. 
Jasandakoak, 
gaizki eginak, 
deus dira doitzeko ahaleginen aldean 
joan orduko.