2017.03.24
Asier L.I.

Asier L.I.

  • 1979
  • Beasain (Gipuzkoa)
  • Esperimentala

Jonbar

Agerkunde modukoan 
Gogamena bere horretan 
Mundua dagerzu, unean 
Zentzumen erabatekoan 
Edonon 

Erabakiz oroaroan 
Edonoizko unean 
Iragan desiotan 
Oroituz etrokizunean 
Jazo 

Eginean 
ase-burutu. 
Jonbar 

Elkar isladatzean 
Aroen eginean 
Topatzen duzu zure asmoa 
Ene aurpegian 
Somatu dut 

Zentzua 
bizitik 
kanpo da. 
Jonbar. 
Zentzurik eza 
bezala. 
Jonbar. 

Zera da, soilik, 
bizirik gaudela, 
bizia, 
jaio ginela. 
Biziak bizitu gintuen, 
biziko gara eta bizutuko dugu. 

Heda-bizi zaitez 
Etengabeko jonbar.