2017.03.24
Asier L.I.

Asier L.I.

  • 1979
  • Beasain (Gipuzkoa)
  • Esperimentala

Zera

Patuaren zoria 
erabakitzeke 
gunearen ahuena 
izan liteke. 

Bitarteko egunen 
hitz-jario tanta, 
izateko grinaren 
huts zalaparta. 

Ni naiz etsipena 
egunen joana 
maite zintuena 
lortu ez zenuena 
Izenda ez daitekeen 
hitz hori bera. 

Indar-bete egunak 
dena gure esku 
borondate bultzada 
eta mugimendu. 

Iragana berdoitu 
etorkizunean 
norabait joatearen 
aterpetxean. 

Ni naiz bizi-poza 
pisu-zamen eza 
argiaren gurtza 
non ezer arrotza 
Ni izendatu orduko 
izenik ez da.