2014.11.18
Azala

Azala

  • 1983 - 1989
  • Folka
Marigaizto
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Koro Andonegi, akordeoia
  • Joxe Leon Kazabon, gitarra
  • Ana Alonso, zeharkako flauta
  • Begoña Bergaretxe, pianoa
  • Ion Arriola, biolina
  • Eduardo Salvador, baxua
  • Tomas Diaz, lehen dultzaina
  • Peio Setoain, bigarren dultzaina
  • Asier Carrasco, txirula

 
Zaldiko Maldiko

PARTAIDEAK

  • Koro Andonegi, akordeoia
  • Ana Alonso, zeharkako flauta, kriskitinak
  • Joxe Leon Kazabon, gitarra
  • Jon Bergaretxe, gitarra akustikoa
  • Asier Carrasco, txistu, sapo txistu, ahotsa
  • Tomas Diaz, dultzaina, adarra, perkusioa
  • Iñaki Malbadi, trikitixa

 
Marrutxipi
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Marta Cocho, zeharkako flauta, alboka
  • Koro Andonegi, akordeoia
  • Joxe Leon Kazabon, gitarra
  • Asier Carrasco, txistua, zapo txistua, ahotsa
  • Tomas Diaz, dultzaina
  • Iñaki Malbadi, trikitixa
  • Ramon Dorronsoro, perkusioa
  • Ion Arrizabalaga, atabala

 
Azala

Azala

1983 - IZ

PARTAIDEAK

  • Juan Mari Beltran, txistua, alboka, txirula, damburia, dultzaina, klarinetea, ahotsa
  • Marta Cocho, flauta, flautita
  • Asier Carrasco, biolina, panderoa, ahotsa
  • Koro Andonegi, akordeoia
  • Ana Martin Somokurzio, ahotsa, gitarra

 
Marigaizto
play_buttonadd_button

Marigaizto

Marigaizto

Marrutxipi
play_buttonadd_button

Kalejira

Marrutxipi

Marigaizto
play_buttonadd_button

Ederrak

Marigaizto

Marigaizto
play_buttonadd_button

Jo pilota: fandangoa

Marigaizto

Marrutxipi
play_buttonadd_button

Alaba zuk zer nahi duzu

Marrutxipi

Marigaizto
play_buttonadd_button

Urre erraztun bat

Marigaizto

Marigaizto
play_buttonadd_button

Gaupean dagoen Euskadiri

Marigaizto

Marigaizto
play_buttonadd_button

Jota vieja

Marigaizto

Marrutxipi
play_buttonadd_button

Arin, arin

Marrutxipi

Beste hainbat musika egitasmotan saiatu ondoren, Sustraia izenekoan, esate baterako, Juan Mari Beltranek Marta Cochorekin batera Azalaren sorburua izango zen zortzi laguneko taldea bildu zuen 80ko hamarkadaren hasieran. Hainbat gorabehera eta taldekide aldaketa zirela medio, azkenean bost lagunek osatu zuten taldearen lehen formazio ofiziala: Juan Mari Beltran (txistua, alboka, txirula…), Marta Cocho (flauta), Asier Carrasco (biolina, panderoa eta ahotsa), Koro Andonegi (eskusoinua) eta Ana Martin Somokurzio (gitarra eta ahotsa). Formazio horrek kaleratu zuen taldearen lehen diskoa, Azala (IZ, 1983).

Azala

Azala, 1981. urtean, Donostiako Konstituzio plazan.

Herri kantu eta doinuz osatutako diskoa da, berreskuratze lanetan oinarritua. Hain zuzen ere, berreskuratze lanaren eta herri musikaren ikuspegiaren inguruko iritzi kontrajarriak zirela eta, Beltranek taldea utzi zuen handik gutxira eta Txanbela osatu. Joxe Leon Kazabon (gitarra) sartu zen Azalan, eta handik aurrera taldearen zutabeetako bat bilakatu zen. Harekin batera Iñaki Malbadi (trikitia), Ramon Dorronsoro (perkusioa), Ion Arrizabalaga (atabala) eta Tomas Diaz (dultzaina) sartu ziren. Zortzikote horrek grabatu zuen bigarren diskoa, Marrutxipi (Elkar, 1985). Berrikuntza gisara, disko horretan taldekideen hainbat konposizio grabatu zuten, nahiz eta doinu tradizionalak izan diskoaren zutabe nagusia.

Trikitiak ohikoak ez zituen soinu tresnekin (gitarra, flauta…) uztartzea izan zen taldearen ekarpen nagusia. Diskoz disko partaideetan hainbat gorabehera egon bazen ere, Koro Andonegik, Asier Carrascok eta Joxe Leon Kazabonek osatzen zuten taldearen bihotza. Azalaren bilakaeraren seinale, ukitu zeltak topa daitezke taldearen diskorik arrakastatsuenean: Zaldiko maldiko (Elkar, 1987). Musika instrumentala, hala eta guztiz ere, apustu zaila izan da beti. Zaldiko maldiko grabatzeko, geroago bakarka ere diskoa kaleratu zuen Jon Bergaretxe (gitarrak), Ana Alonso (flautak) eta Pagadi (trikitia) bildu ziren taldera. Herriz herri kantaldiak ematen aritu ondoren, plazak alde batera uztea erabaki zuten 1987. urtearen erdialdean.

Azala

Azala taldea, zuzeneko emanaldi batean.

Egoera horretan kaleratu zuten laugarren eta azken diskoa, Marigaizto (Elkar, 1989). Berrikuntzaz betetako diskoa da. Aurreko bietan ez bezala, Jojo Bordagarai eta Ramuntxo Carrereren ahotsak entzun daitezke hainbat kantutan —gero, ibilbide propioa garatu zuten Jojo eta Ramuntxo izenarekin—. Baita Tapia eta Leturiaren trikiti eta panderoa, eta jazz munduan izen handia zuen Eduardo Salvadorren baxua ere. Gainera, disko horretako kantu gehienak taldekideen konposizioak dira. Dena den, ez ziren garai onak taldearentzat, Kazabonek azaldu zuenez: “Duela urte eta erdi utzi genituen herriz herriko iharduerak, asperturik bait geuden. (…) Folkak etorkizun iluna du; jende gutxi ibiltzen da gure atzetik, eta honen ondorioz etekinak oso urriak dira” (1). Disko horren ondoren, taldea itzali egin zen poliki-poliki, zarata handirik gabe.

Testua: Andoni Tolosa

  • (1) Argia, 1.255. zenbakia, 1989ko uztailaren 30a
Marigaizto
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Marigaizto

Ederrak

Jo pilota: fandangoa

Gaupean dagoen Euskadiri

Urre erraztun bat

Eguntto batez

Jota vieja

Maitiak bilhoa holli

Aldakor Maldakor: arin-arina

Zaldiko Maldiko

ABESTIAK:

Bolerak

Orbela

Zaldiko Maldiko

Atertuko balu

Txalaparta

Otxagi

Keltar

Albiztur

Pizuzaita

Izaro

Marrutxipi
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Kalejira

Polka

Arin, arin

Fandango

Habanera

Iduzki denean

Polka

Alaba zuk zer nahi duzu

Bentara noa

Arin, arin

Bizi naiz

Albokaren kalejira

Azala

Azala

1983

ABESTIAK:

Mutil txaleko gorri

Trokeaus

Ala baita

Bedaioko ingurutxoa

Aita eta ama

Mazurka

Dultziñeruak

Neure senar

Kadrile

Iurretakoa

Horko bideak

Arantzako neska dantza eta mutil dantza