2019.05.13
Azala

Azala

  • 1983 - 1989
  • Folka

Atzera

Azala
 

Azala

1983 - IZ


  • Mutil txaleko gorri(Hitzak eta musika: Herrikoiak)
    facebook iconfacebook icon
  • Trokeaus(Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Ala baita(Hitzak eta musika: Herrikoiak)
    facebook iconfacebook icon
  • Bedaioko ingurutxoa(Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Aita eta ama(Hitzak eta musika: Herrikoiak)
    facebook iconfacebook icon
  • Mazurka(Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Dultziñeruak(Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Neure senar(Hitzak eta musika: Herrikoiak)
    facebook iconfacebook icon
  • Kadrile(Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Iurretakoa(Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Horko bideak(Hitzak: Gabriel Aresti-Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon
  • Arantzako neska dantza eta mutil dantza(Musika: Herrikoia)
    facebook iconfacebook icon

Formatua: LP


Iraupena: 39' 19"


Argi kodea: IZ-184 D


Azala: Kask estudioa


PARTAIDEAK

  • Juan Mari Beltran, txistua, alboka, txirula, damburia, dultzaina, klarinetea, ahotsa
  • Marta Cocho, flauta, flautita
  • Asier Carrasco, biolina, panderoa, ahotsa
  • Koro Andonegi, akordeoia
  • Ana Martin Somokurzio, ahotsa, gitarra

GRABAZIOA

IZ estudioa


SOINU TEKNIKARIA

Fernando Unsain


MOLDAKETAK

Azala


EKOIZLEA

Fernando Unsain


GENEROA

Folka

Beste hainbat musika egitasmotan saiatu ondoren, Sustraia izenekoan, esate baterako, Juan Mari Beltranek Marta Cochorekin batera Azalaren sorburua izango zen zortzi laguneko taldea bildu zuen 80ko hamarkadaren hasieran. Hainbat gorabehera eta taldekide aldaketa zirela medio, azkenean bost lagunek osatu zuten taldearen lehen formazio ofiziala: Juan Mari Beltran (txistua, alboka, txirula…), Marta Cocho (flauta), Asier Carrasco (biolina, panderoa eta ahotsa), Koro Andonegi (eskusoinua) eta Ana Martin Somokurzio (gitarra eta ahotsa). Formazio horrek kaleratu zuen taldearen lehen diskoa, Azala (IZ, 1983).

Azala

Azala, 1981. urtean, Donostiako Konstituzio plazan.

Herri kantu eta doinuz osatutako diskoa da, berreskuratze lanetan oinarritua. Hain zuzen ere, berreskuratze lanaren eta herri musikaren ikuspegiaren inguruko iritzi kontrajarriak zirela eta, Beltranek taldea utzi zuen handik gutxira eta Txanbela osatu. Joxe Leon Kazabon (gitarra) sartu zen Azalan, eta handik aurrera taldearen zutabeetako bat bilakatu zen. Harekin batera Iñaki Malbadi (trikitia), Ramon Dorronsoro (perkusioa), Ion Arrizabalaga (atabala) eta Tomas Diaz (dultzaina) sartu ziren. Zortzikote horrek grabatu zuen bigarren diskoa, Marrutxipi (Elkar, 1985). Berrikuntza gisara, disko horretan taldekideen hainbat konposizio grabatu zuten, nahiz eta doinu tradizionalak izan diskoaren zutabe nagusia.

Trikitiak ohikoak ez zituen soinu tresnekin (gitarra, flauta…) uztartzea izan zen taldearen ekarpen nagusia. Diskoz disko partaideetan hainbat gorabehera egon bazen ere, Koro Andonegik, Asier Carrascok eta Joxe Leon Kazabonek osatzen zuten taldearen bihotza. Azalaren bilakaeraren seinale, ukitu zeltak topa daitezke taldearen diskorik arrakastatsuenean: Zaldiko maldiko (Elkar, 1987). Musika instrumentala, hala eta guztiz ere, apustu zaila izan da beti. Zaldiko maldiko grabatzeko, geroago bakarka ere diskoa kaleratu zuen Jon Bergaretxe (gitarrak), Ana Alonso (flautak) eta Pagadi (trikitia) bildu ziren taldera. Herriz herri kantaldiak ematen aritu ondoren, plazak alde batera uztea erabaki zuten 1987. urtearen erdialdean.

Azala

Azala taldea, zuzeneko emanaldi batean.

Egoera horretan kaleratu zuten laugarren eta azken diskoa, Marigaizto (Elkar, 1989). Berrikuntzaz betetako diskoa da. Aurreko bietan ez bezala, Jojo Bordagarai eta Ramuntxo Carrereren ahotsak entzun daitezke hainbat kantutan —gero, ibilbide propioa garatu zuten Jojo eta Ramuntxo izenarekin—. Baita Tapia eta Leturiaren trikiti eta panderoa, eta jazz munduan izen handia zuen Eduardo Salvadorren baxua ere. Gainera, disko horretako kantu gehienak taldekideen konposizioak dira. Dena den, ez ziren garai onak taldearentzat, Kazabonek azaldu zuenez: “Duela urte eta erdi utzi genituen herriz herriko iharduerak, asperturik bait geuden. (…) Folkak etorkizun iluna du; jende gutxi ibiltzen da gure atzetik, eta honen ondorioz etekinak oso urriak dira” (1). Disko horren ondoren, taldea itzali egin zen poliki-poliki, zarata handirik gabe.

Testua: Andoni Tolosa

  • (1) Argia, 1.255. zenbakia, 1989ko uztailaren 30a