2018.02.27
Balerdi Balerdi

Balerdi Balerdi

Atzera

Hobe behin gorri ezenez beti hori
play_buttonadd_button
EROSI

Hobe behin gorri ezenez beti hori

1997 - Gor


  • Letrak zeruan(Hitzak: Pello Lizarralde-Musika: Toño Muro)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Philosophia(Hitzak: Pello Lizarralde-Musika: Toño Muro)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Kotxe fantastikoa(Hitzak: Sergio Ibarrola 'Zara'-Musika: Patxi Ixiki Legorburu)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ezti-eztiak(Hitzak: Pello Lizarralde-Musika: Toño Muro)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Amodioari buruz(Hitzak eta musika: Toño Muro)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Hamasei urte(Hitzak: Pello Lizarralde-Musika: Toño Muro)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Night club(Hitzak: Pello Lizarralde-Musika: Toño Muro)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Iraila(Hitzak: Pello Lizarralde-Musika: Toño Muro)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Aingeru beltzak(Hitzak eta musika: Toño Muro)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Nork daki(Hitzak eta musika: Andoni Tolosa "Morau")
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Z.Z.Z.(Hitzak eta musika: Toño Muro)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Kantatu nahi nuke(Hitzak eta musika: Toño Muro)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bertso berriak gure buruari jarriak(Hitzak eta musika: Toño Muro)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 48' 08"


Argi kodea: G-546 CD


Azala: Antonio Goñi, Miren Loinaz


PARTAIDEAK

  • Toño Muro, gitarrak, ahotsa
  • Patxi Goñi, gitarrak, koruak, mandolina
  • Sergio Ibarrola 'Zara', bateria, perkusioa, koruak, txirula
  • Blanca Izkue, teklatuak, koruak, akordeoia
  • Marino Goñi, baxua

GRABAZIOA

Sonido XXI estudioa (Espartza, Nafarroa), 1997ko urtarrila


SOINU TEKNIKARIA

Juanan San Martin, Javi San Martin


LAGUNTZAILEAK

  • Morau, ahotsa ("Nork daki")
  • Pantxo Etxebere 'Pottoka', ahotsa ("Philosophia")
  • Jose Alberto Batiz, gitarra ("Ezti eztiak"), ahotsa ("Philosophia")
  • Iñaki 'Rockanrolari', gitarra soloa ("Philosophia")
  • Mikel Usetxi, panderoa ("Philosophia")
  • Jule Goñi, ahotsa ("Iraila")

GENEROA

Pop-rocka

Iruñeko zenbait taldetan ibilitako musikariek sortu zuten Balerdi Balerdi, 1990ean. Hain zuzen, Toño Murok (ahotsa eta gitarra) Tocamás folk-rock bikotea osatu zuen Patxi Osinagarekin 1977an, eta gero Fuletamol (1979-80), Motos (1981-84) eta Fiebre (1985-87) taldeetan aritu zen. Azken hiru horietan Marino Goñi (baxua) izan zuen taldekide. Fiebreren kontzertuetan Sergio Ibarrola Zara (bateria) eta Blanka Izkue (teklatuak) ezagutu zituzten, eta laurok osatu zuten hasierako Balerdi Balerdi “ofiziala”. Hala ere, lehen kontzertuak Toñok, Marinok eta Zarak eman zituzten, Iruñeko eta inguruko herrietako taberna eta gaztetxeetan —lehenengoa Erason izan zen, 1990eko irailaren 29an—, eta hirurek grabatu zuten lehen maketa. Geroago, Patxi Goñi (gitarra), Marinoren anaia, batu zitzaien.

Balerdi Balerdi

Toño Muro, Blanca Izkue, Sergio Ibarrola ‘Zara’ eta Marino Goñi. (Adolfo Lakunza)

Toño Muro zen taldeko konpositorea, musikarena zein hitz gehienena. Erresuma Batutik iritsitako new wave eta mod doinuen eraginak (The Jam, The Kinks, Elvis Costello…) zein AEBetako folk eta rock talde eta kantarienak (Neil Young, REM, Graham Parker, The Smithereens…) uztartu zituen hitz ironiko eta landuz jantzitako kantu biribil, gitarrero eta itsaskorretan. Goñi anaiek sortu berria zen Gor diskoetxeak plazaratu zuen lehen lana, Balerdi Balerdi (1991), baita hurrengoak ere. Mauro Entrialgo marrazkilari gasteiztarrak diseinaturiko hamar hazbeteko biniloa zen eta zortzi kantuetatik bi, “Hautsaren dantza” eta “Ba dago”, maketan agertu ziren, baina guztietatik nabarmendu zenaIruñeko gaztetxearen alde egindako “Lore etxean” izan zen.

Balerdi Balerdi

Balerdi Balerdiren ‘Ez gara galdu’ diskoko promozio argazkia. (Adolfo Lakunza)

Pottoka abeslariari La revoluzione de la tradizione diskoa (Gor, 1993) grabatzen lagundu ondoren, bigarren diskoa argitaratu zuen, Ez gara galdu (Gor, 1994) izenburu esanguratsukoa. Lan horrek Balerdi Balerdiren ibilbidea laburbiltzen zuen, taldearen hastapenetan ondutako kantuak eta azkenaldian sortutakoak biltzen baitzituen, The Smithereens taldearen “Time and time again” kantuaren bertsioaz gain (“Behin eta berriz”). Balerditarren iritziz “Euskal Herriko rock talderik onena” (1) izan den Jotakie taldeko Elortxa abeslariak kolaboratu zuen “Arima sobera” kantuan. Aurreko diskoak bezala, Ez gara galdu-k kritika onak jaso zituen, eta emanaldi ugari ekarri zizkion taldeari. Beharbada, haren lanik osoena da. Urte batzuk geroago, Ruper Ordorikak disko horretako “Non duzu zauria?” kantuaren bertsioa egin zuen Azukre koxkorrak diskoan (2013).

Balerdi Balerdi

Balerdi Balerdi boskotea. (Adolfo Lakunza)

Hobe behin gorri ezen ez beti hori hirugarren diskoan (Gor, 1997), Patxi Goñi gitarrista berriaren eraginez soinua gogortu egin zuen taldeak, eta Pello Lizarralde idazleak pisu handiagoa izan zuen hitzetan. Diskoaren izenburua Mariano Izeta idazlearen atsotitzen liburutik hartu zuten, eta kantuen artean, “Amodioari buruz” eta “Iraila” ale ederren ondoan, Morau kantariaren “Nork daki” ezagunaren moldaketa dago.

Balerdi Balerdin aurreko beste edozein taldetan baino gehiago disfrutatzen ari zirela nabarmentzen zuten Toño Murok eta Marino Goñik elkarrizketetetan. Zuzenean alaitasuna eta ondo pasatzeko gogoa transmititzen zuen boskoteak. 2000. urtean, “Bapatean” kantua grabatu zuten IKA euskaltegiaren ekimenez kaleratutako IKAratu beldurrik gabe askoren arteko diskorako (Gor). Ondoren, isiltasuna. Taldea inoiz desegin ez bazen ere, zuzenean jotzeari utzi zion hainbat urtez. Harik eta 2009ko urtarrilean jatorrizko hiru taldekideak (Muro, Goñi eta Zara) berriz elkartu ziren arte, kontzertu batzuk emateko Balerdi Erdi izenarekin. Tarte horretan, Toño Murok Tocamásen kantuak berriz grabatu eta disko batean argitaratu zituen 2004an. Marino Goñi Peiremans + taldean aritu bazen ere, editore lanari atxikita jarraitu zuen Gor diskoetxean 2011. urtera arte.

Balerdi Erdi, Tolosako Bonberenean, 2009ko apirilean. Argazkia: Xabier Eskisabel/Gure Gipuzkoa, Creative Commons By SA

Balerdi Erdi, Tolosako Bonberenean, 2009ko apirilean. (Xabier Eskisabel / Gure Gipuzkoa, Creative Commons By SA)

80ko hamarkadan Kontuz Hi! talde iruindarrean aritutako Felix Ruperez baxu jotzaileak hartu zuen Marino Goñiren lekua Balerdi Erdin. Urte eta erdi eman zuen taldean Felixek hura utzi baino lehen, eta haren tokia talde ezberdinetan (Kerobia-n besteak beste) aritutako Karlos Ortizek hartu zuen. Balerdi Balerdi izena berreskuratu ondoren, kantu zaharrek eta berriek osatzen dute garai honetako errepertorioa. Halaber, 2012ko uztailean disko berria grabatzen hasi zen taldea eta urrian kaleratu zuen, Hegoko lautadaren ertzetik izenburua jarrita.

Balerdi Balerdi

‘Hegoko lautadaren ertzetik’ grabatu zuen hirukotea: Sergio Ibarrola, Toño Muro eta Karlos Ortiz. (Adolfo Lakunza)

2013an hirukoteak gitarra berri bat fitxatzeko bere nahian, Petti beratarrarekin egin zuten topo bidean, eta harrezkeroztik laukote izatera pasa da. Pettiren rock-blues ukituak eta ahotsaren indarrak sekulako kolorea ematen diote taldeari.

2014ko udaberrian Carlos Ortizek taldea utzi eta haren lekua Anxel Iraola baxu jotzaile eskarmentatuak hartu zuen, hau ere Berakoa.

balerdi

Toño Muro, Petti, Anxel Iraola eta Zara. (Txarli G.)

Gaur egun Toñok, Zarak, Anxelek eta Pettik osatzen dute Balerdi Balerdi, beteranoak izanik ere, hasiberriek erakusten duten ilusio berberarekin.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) El Tubo, 60. zenbakia, 1994
Lore Etxean

Lore Etxean

Zuzenean - Iruñean, 2012ko ekainaren 7an

Atzera

Lore Etxean

Zuzenean - Iruñean, 2012ko ekainaren 7an

Atzera

Elkarrizketa