2019.05.15
Basaki

Basaki

  • 1996
  • Leioa (Bizkaia)
  • Metala

Atzera

Espiraletik

Atzera

Geroa joan zitzaigun ihesi

Lehen distira

Funanbulua bezala, harian kulunkan mamitu gara
hamaika aldiz jausi, eta hamabitan altxa tontorraren bila.

Eta malko baten indarrak
eusten digu orain orekan.

Heldu berri zara, eta gu izango gaituzu heldulekua.
Lehenengo negar hotsa, gidari itsuaren ezinegona.

BAGOAZ, BASATZAN BIDEA EGINEZ
LOHI HONEK MOTELTZEN DIGU PAUSOA
GU IZANGO GAREN GAILURRERA,
ZERUA MUGA BAKARRA DELA
TAI GABE URRATS ORO GOZATUZ
BATERA GOAZ AURRERA

Aieru eder bat zara, altxor handi baten lehen distira.
Bizigai gosetiarentzat, istorio handi baten aurreneko hitza.

BAGOAZ, BASATZAN BIDEA EGINEZ
LOHI HONEK MOTELTZEN DIGU PAUSOA
GU IZANGO GAREN GAILURRERA,
ZERUA MUGA BAKARRA DELA
TAI GABE URRATS ORO GOZATUZ
BATERA GOAZ AURRERA