2019.05.15
Basaki

Basaki

  • 1996
  • Leioa (Bizkaia)
  • Metala

Atzera

Espiraletik

Atzera

Geroa joan zitzaigun ihesi

Atzera

Lehen distira (zuzenean)

Gezurraren lubakietan ezkutaturik

Mundua odolusten ari da
gure begien aurrean,
baina ez dugu ikusten.
Kexu hotsak azkar hedatzen doaz
kale isiletatik,
baina ez ditugu entzuten.
Denak itsu.
Denak gor.
Gure burbuiletan sartzen utzi ez duguna
existitzen ez delako.

Kaiola isolatuak ditugu eraiki,
iruzur egin diogu egiari.
Jauregi hauskorrak ditugu altxarazi,
maskara jantzi dugu garenetik ihesi.

BETI EGIARI IHESI.
GOXO, TRANKIL, GEZURRAREN LUBAKIETATIK.

Begiak non jarri, han datza zorigaitza,
bihotzez jabeturik,
baina ez dugu ikusten.
Sufrimendu hotsa deika dugu orroka
leku guztietatik,
baina ez dugu entzuten.
Denak itsu.
Denak gor.
Paradisu faltsuek ukatzen dugun hori
estaltzen dutelako.

Kaiola isolatuak ditugu eraiki,
iruzur egin diogu egiari.
Jauregi hauskorrak ditugu altxarazi,
maskara jantzi dugu garenetik ihesi.

BETI...

Denak itsu!
Denak gor!
Gezurraren lubakietan ezkutaturik.