2019.05.15
Basaki

Basaki

  • 1996
  • Leioa (Bizkaia)
  • Metala

Atzera

Espiraletik

Atzera

Geroa joan zitzaigun ihesi

Hitzik behar ez denean

Eskerrak kasualitateei
eta zu nigana ekarri zintuen bideari,
batu gintuen indarrari
eta gurekin jokatuko duen biharrari.
Irakatsi egin didazu
ametsetan dena gerta egin daitekeela,
antimonarkikook printzesak eduki ditzakegula.
Behinola ezezagun ginenok
ezinbesteko gara orain bata bestearentzako,
eta dena irudipena bada, ez nazatela esna.

IRAKATSI EGIN DIDAZU
AMETSAK GAUZA DAITEZKEELA,
BORROKAK BATZUETAN
GARAIPENA DAKARRELA.
ZU BARREZ IKUSTEA
DA ZORIONA

Hitzik behar ez denean,
elkarri begiratuta dena esanda dagoenean,
begiradak nahikoa dira
hitzik behar ez dugunon aberrian.
Irakatsi egin didazu
porrot partekatuak garaipenak direla,
zu alboan izanda
bizitzari aurpegira begira dakiokeela.
Behinola ezezagun ginenok
ezinbesteko gara orain bata bestearentzako,
eta dena irudipena bada, ez nazatela esna.

IRAKATSI...