2019.05.15
Basaki

Basaki

  • 1996
  • Leioa (Bizkaia)
  • Metala

Atzera

Espiraletik

Atzera

Geroa joan zitzaigun ihesi

Geroa joan zitzaigun ihesi

Minduta, erasota, orbainak zabalduta.
Erronka dizu bota berriz bizitzak.

Ez utzi denborari zure ametsak higatzen,
ez utzi biharrari bideak estaltzen.

Duintasunetik,
errenditu barik,
berriro irtengo gara infernutik.
Bai, bidea egin gogoari.
Bai, bidea egin kemenari.

BERRIZ AURPEGIA ERAKUTSI ZORIGAITZARI.
HORTZAK ESTUTUZ, ZUTUNIK EUTSI, INOIZ ETSI BARIK.

Ohean etzanik, gogoa bahiturik.
Ahultasunak berriz izarra digu ebatsi.

Duintasunetik,
errenditu barik,
berriro irtengo gara infernutik.
Bai, bidea egin gogoari.
Bai, bidea egin kemenari.

BERRIZ AURPEGIA ERAKUTSI ZORIGAITZARI.
HORTZAK ESTUTUZ, ZUTUNIK EUTSI, INOIZ ETSI BARIK.
GEROA JOAN ZITZAIGUN IHESI.
BIDE HONETARA KONDENATURIK, ZERGATIK JAKIN BARIK.