2019.05.10
Behi Bideko Andere Xuriak

Behi Bideko Andere Xuriak

  • Herri kanta

Liber Tangorria

Bertso hauek Eskualduna kasetan aurkitu zituen Xabier Itzainak. 1893eko otsailaren 24an agertu ziren. Egileaz ez dugu 
beste xehetasunik ; erraiten den gauza bakarra igande ihautiriz kantatu zutela Hazparnen "asko airetan". Hemendik goiti, 
Mirentxuri esker, bere airea badu… 

BATTITTA 
Juan gogo naiz, segurki, 
Ni Ameriketarat; 
Enekilan laburzki 
Nor dago phartitzerat? 
Ez noha sekulako, 
Laster naiz itzuliko, 
Onthasun handiekin, 
Zilhar eta urhekin. 
PIARRECH 
Pharti hadi bakharrik, 
Pharti, lagun choroa; 
Ez duk nihor gutarik 
Han duenik gogoa. 
Ez Montebideora, 
Ez Kaliforniara, 
Segur ez gaituk yoanen 
Zerbait duguno hemen. 
BATTITTA 
Itzultzen naizenean, 
Han fortuna eginik 
Peru edo Mexikan 
Urhe frango bildurik, 
Ah! zer urustasuna 
Nik izanen dudana! 
Trankil ene bizia 
Iganen da guzia. 
PIARRECH 
Galtzen bahiz ondikotz, 
Itsasoa phasatzean, 
Adios sekulakotz 
Urhe soinuak orduan. 
Bertzalde onthasunak 
Zertako tu gizonak 
Ez badu, ez federik. 
Ez errelisionerik? 
BATTITTA 
Ez duzue prezatzen 
Beraz zer den fortuna; 
Nola ikhusia den 
Diru ainhitz duena. 
Harrek du, hark fagore, 
Laudorio, ohore; 
Bai, aberatsa dena 
Bethi izanen da yauna. 
PIARRECH 
Lana maite duenak, 
Segida on batekin, 
Egiazko tresorak 
Ekhartzen tik berekin. 
Yainkoaz maithatua, 
Oroz estimatua, 
Duk ere, mundu huntan, 
Kontentago miletan. 
BATTITTA 
Hartuz geroz chedea 
Behin harat yuaiteko, 
Nihork ene idea, 
Ez du khambiatuko 
Bai yuan behar naiz segur, 
Deuseren ez naiz beldur. 
Adios beraz, adios, 
Zaudete bethi uros. 
PIARRECH 
Izpiritu arina, 
Deus entzun nahi ez duk; 
Dutenak zentzu ona, 
Hirekin yoanen ez tuk. 
Habil beraz bakharrik. 
Urrun hadi gutarik; 
Nahi baduk ohala, 
Chori buru ergela.