2019.05.10
Behi Bideko Andere Xuriak

Behi Bideko Andere Xuriak

  • Herri kanta

Gure etxen badira

Gure etxen badira bi etxek’andere, 
Bata zaharxiago, bestia aldiz gazte. 
Igaran merkha-goizan gaixki jin dirade 
Biak nahi beitziren juran merkhatzale 

Etxek’andere gaztia lehen mintzatia : 
“Egün goixtiar zinen amatto maitia, 
Eztüzü bürütüren ideia hartia 
Egün segür behar’zü galdü merkhatia. 

Hik düna behar arren juran merkhatzale ? 
Oren bakhotxa gabe hi ordi hizate, 
Büria nahasirik, zaria galdürik, 
Gizatzar zunbaiteki pilaz gainkatürik. 

Ene ideia eztün hiria üdüri, 
Ehülia diñagü bilbe galtho bethi, 
Ehülia diñagü bilbe galtho bethi, 
Hartako jeiki nün eta lothü mürküilari. 

Pertsuna bat denian lotzen mürküilari, 
Phüntü hetan daudetzü gathiak segreki, 
Bena zü lothü zira urde azpiari, 
Gathü gaixoek naie iratzarrerazi. 

Nahi dioñat erran hire senharrari, 
Hobeki erraitera ene semiari, 
Igaran merkha goizan, zer deikuña jauki 
Oilo bat jan düñala jaun errejentareki. 

Emazte gaztea da hola mintzatua 
Etxe huntan dena da muga, debekua 
Ukatzen dautadazue nihauren lekua 
Ez da hemen bakarrik jokoan merkatua 

Zuen bekaizkeriak debruak har bitza 
Ez dauzuet utziko berriz azken hitza 
Jaun errendetarekin edo ene gisa, 
Atea hetsi ondoan, hasten zait bizitza.