2019.05.10
Behi Bideko Andere Xuriak

Behi Bideko Andere Xuriak

  • Herri kanta

Hitz zuhurren baltsa

0thoi denak zathozte plazaren erdira, 
Nere erran zuhurren gogoz ikhastera : 
Mendiak baino ere zaharrago dira ; 
Arnoa ontuz doa urthetik urthera. 

Itsasoak, bichtan da, ez du ez adarrik, 
Ez-eta gaztanberak erdiko hechurrik ; 
Nehoiz ez da ikhusi su- gabeko kherik, 
Baina ez daite juja deus itchuretarik. 

Duenak azer bipher emaiten ohi du ; 
Ez da behar ichtupa suari hurbildu ; 
Tripa hutsari ez da emaiten konseilu ; 
Barur egonez norbait noiz zaitzu arraildu ? 

Chakur tcharra gisala da dena kukuso ; 
Haurrak aita-ameri dagotzi bethi so ; 
Bi begi baino hobe dauzkagu bi beso 
Baso bakharra baino ez othe bi baso ? 

Ez ar ziminoari sino erakhusten ; 
Orotan jaunen jaunak dirade kausitzen ; 
Arbola fruitutik dugu ezagutzen ; 
Pozoinek osasuna maiz dute sendatzen. 

Asko kanpoan bildotch, ta otso barnean ; 
Zoin den eder itzala, iduzki denean ; 
Ziminoa gorago igaiten arbolan, 
Ipurdia hobeki ageri orduan. 

Laguna lagunari bethi iduria : 
Nolako aita eta, halako semea ; 
Uriaren ondotik heldu atheria... 
Aita biltzaile batek haur chahutzailea. 

Hala-beharra bethi denen nausi dago. 
Norat doan haizea, harat aiseago. 
« Gero » dionak usu erran nahi « bego » 
Presatzeak dakharke ondore tchar frango. 

Amiltzean harria ez da gorolditzen. 
Gizon ibilkariak zer ez du ikhasten ? 
Busti nahi ez dena urean ez sartzen. 
Irriskatu gaberik nork du deusik biltzen ? 

Indarrari nausi da lausengu eztia ; 
Azkarren arrazoina da bethi hobea ; 
Nola bizi hala hil, askoren leloa. 
Jaunak bakharrik daki zer daiken geroa 

Gauzarik hoberenak finitze bat badu ; 
Behar niz ba sail huntan nolazpait gelditu. 
Aho etsian ez da nehoiz fitsik sartu, 
Bainan ez trompatzeko behar da ichildu.