2019.05.10
Behi Bideko Andere Xuriak

Behi Bideko Andere Xuriak

  • Herri kanta

Lore bat, zauri bat

Hire bihotza, xori zauritu, 
iheska joan zain atseden bila. 
Hari mehe bat hunan bizitza 
urratua dun keinu bortitzez. 

Oroitzapen labe gorian 
gorputz-gogoak tormentu luzez 
Kiskalirikan, deseginikan 
bizi bahintzenean deserri hortan. 

Nahiko hunan, Beatriz 
Chile libre batean 
adiskide artean 
maitasuna dastatu. 
Nahiko hunan zentzuak, 
lore goiztarren gisan, 
zorrik ordaindu gabe 
desiotan askatu. 

Hire aitaren heriotz hura 
bilakatu zain orain heriotz, 
oihu lehertu bat utzi digunan 
zauri guztien seinaletako. 

Ez dun nahi izan iraganaren 
faktura latza besteri itzul, 
hainbeste beldur, hainbeste odol 
isil-isilik pagatu ditun. 

Nahiko hunan, Beatriz 
poeta baten bertsoz 
hire gaztetasuna 
ispiluan mirestu. 
Nahiko hunan gaur ere 
bizitzaren kaliza 
ardo gorriz beterik 
gozamenetan hustu. 

Errugabea hintzenan baina 
pizti zordunak ez ditun urrun, 
hire eskuen dardar hautsiak 
haien ogena oihukatzen din. 

Har zan atseden betiko loan, 
gu gaitun orain mendekatzaile, 
heriotz horren mezu gogorrik 
ez baitinagu inoiz ahaztuko.