2017.07.13
Betagarri

Betagarri

  • 1993 - 2017
  • Gasteiz
  • Rocka, Ska
  • Webgunea

Atzera

80/00
play_buttonadd_button
EROSI

80/00

1999 - Esan Ozenki


  • Baldin Bada(Baldin Bada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Atzera begira(Bap!!)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Biktimak(Danba)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • La chica del batzoki(Doctor Deseo)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Cerebros destruídos(Eskorbuto)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Agur(Exkixu)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Eh txo!(Hertzainak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Lo egin(Itoiz)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Kriston burrundaie(Jotakie)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • En mi casa(Korroskada)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • After boltxebike(Kortatu)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Euskeraz eta kitto(Lin Ton Taun)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Hamarkada miresgarria(M-ak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Hiri gerrilaren dantza(Negu Gorriak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Kuiti(Potato)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Nire furgoi beltza(Ruper Ordorika)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Errepide hontan galdurik(Su ta Gar)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Tijuana in blue(Tijuana in Blue)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Dime tú(Virus de Rebelión)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bihotzak sutan(Zarama)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 68' 31"


Argi kodea: EO-160 CD


PARTAIDEAK

  • Iñaki Ortiz de Villalba, ahots nagusia
  • Aitor Ruiz de Arbulo, gitarra
  • David Gabiña, saxofoia
  • Unai Lobo, tronpeta, ahotsak
  • Pablo Rodriguez 'Chacal', baxua
  • Gontzo Zaldibar, gitarra
  • Mikel Sanz, tronboia, ahotsa
  • Iker Uriarte, bateria

GRABAZIOA

Katarain estudioa (Azkarate, Nafarroa), 1999ko iraila eta urria


SOINU TEKNIKARIA

Angel Katarain, Jonan Ordorika


LAGUNTZAILEAK

  • Koldo Uriarte, teklatua
  • Luis Camino, perkusioa

EKOIZLEA

Benjamin Villabella 'Triku'


GENEROA

Ska-rocka

Araban eta Nafarroan, ikatza egiteko aitzinean erabiltzen ziren egur betak dira betagarriak. Eta, taldekideen esanetan, “kaña eman” ere esan nahi du. Horrekin lotuta, taldearen leloetako bat da “dantzan ere iraultza egitea”. Hala, 1993an, Miguel Angel Sanz (bateria), Pablo Rodriguez (baxua), Aitor Ruiz de Arbulo (gitarra), Gonzalo Zaldibar (gitarra), Iñaki Ortiz de Villalba (ahotsa), David Gabiña (saxofoia), Mikel Sanz (tronboia) eta Unai Lobo (tronpeta) Gasteizko La Nave Pirata entsegu lokalean L izeneko maketa prestatzen hasi ziren. Maketa horren 1.500 ale saldu zituzten gaztetxe eta tabernetan. Urte batzuk geroago CD formatuan berrargitaratu zuten.

Betagarri 1

Betagarri taldea 1993. urtean sortu zuten Gasteizen.

Bi urte eman zituzten kontzertuak jotzen, eta 1997an Betagarri kaleratu zuten Soziedad Alkoholika taldeko kideek sortutako Mil A Gritos diskoetxean. Euskaraz, galegoz, ingelesez eta italieraz abestuz mestizajea aldarrikatu eta ska, rocka, rapa, reggaea, patxanga eta rantxerak nahastu zituzten. Korroskada eta Bizkar Hezurra taldeetan ibilitako Benjamin Villabella Triku izan zuten ekoizle, eta ordutik bederatzigarren taldekide bilakatu zen. Lan horri jarraitu zion Arren erro zaharra-k (Mil A Gritos, 1998), Eddy Rodriguez Quilley marrazkilariaren manga komiki batek ilustraturiko diskoa. Euskarazko kantuez gain, frantsesezko eta gaztelaniazko bina abesti grabatu zituzten. Horietako bat, Marcos komandanteorde zapatistaren hitzetan oinarritutako “El periodiquerito” da. Ohiko rock-ska aberatsari hip hopa eta ahots distortsionatuak erantsi zizkioten, eta Maixa Lizarribar, Ixiar Oreja eta Luis Caminoren kolaborazioak izan zituzten, besteak beste. Disko horretako bateriak Hasier Oleagak grabatu zituen, eta urtebetez aritu zen taldearekin.

Betagarri 2

Mestizajea aldarrikatu eta ska, rocka, rapa, reggaea eta patxanga nahasten zituen taldeak.

Diskoetxez aldaturik, 80/00 (Esan Ozenki, 1999) lanarekin arrakasta itzela lortu zuten. 80ko hamarkadako hogei euskal talderen kantuen bertsioez osatutako lanetik 15.000 aletik gora saldu zituzten. Ordurako, Euskal Herritik kanpo, Katalunian ere oso harrera beroa jasotzen zuten. Hasier Oleagak taldea utzi eta Iker Uriartek hartu zituen makilak. Jarraian, Freaky festa (Esan Ozenki, 2000) kaleratu zuten. Bertsioak egitearekin asko ikasi zutela aitortu, eta oinarri erritmikoa sendotu egin zuten, eta rockari protagonismo handiagoa eman zioten. Horren ostean, aurreko diskoko bost kantu aukeratu eta ska, dance, funk eta dub ukitua eman zieten Remix (Metak, 2001) lanean, eta artean argitaratu gabe zeuden bi kantu jaso zituzten disko berean: “Herriak du hitza” eta “Iraultzeko prest 01″ —azken hori Ikasle Abertzaleak gazte erakundearen 10. urteurrena ospatzeko kantua zen—. Esportatzeko modukoak ziren taldearen mezua, jarrera eta musika. Horregatik, atzerrian egiten zituzten kontzertuak biderkatzen joan ziren: Alemania eta Suitzara urtero joaten hasi ziren, esaterako.
Betagarria Japonia

2003. urtean Japonian bira egin zuen Betagarrik.

Horren premian zeudelako, hurrengo lana Arnasa hartu (Metak, 2002) izan zen. Gitarrek eta aldarrikapen testuek pisu handiagoa hartu zuten, eta emaitza indartsuagoa eta rockeroagoa bilakatuz, ska eta reggaetik apur bat aldendu ziren. Luis Llachen L’estaca” grabatu zuten, jatorrizko hizkuntzan. Katalunian zuten eta duten harrera itzelaren erakusle, Gironako Salt herriko La Mirona aretoan grabatu zuten Zuzenena (Metak, 2004). Zuzeneko diskoarekin batera taldearen gaineko dokumental bat kaleratu zuten DVD formatuan. Horren aurretik, Gonzalo Zaldibarrek taldea utzi eta Aitor Agirrek hartu zuen gitarra. Europa ia alderik alde zeharkatzeaz gain, AEBetara eta Japoniara ere jo zuten, eta 2005ean Alemaniako Jaro diskoetxeak Basque Fire bilduma argitaratu zuen Alemania, Austria eta Herbehereetan, gasteiztarren ibilbidearen laburpena.
Metak desagertzearen ondorioz, Oihuka diskoetxearekin kaleratu zuten hurrengo diskoa, Hamaika gara (2006). Disko hori egin aurretik, Josu Izagirrek Pablo Rodriguez ordezkatu zuen baxuan. Ska doinuez gain, rocka, funka, punka eta popa batu zituzten. Eta euskaraz gain, katalanez bi kantu eta gaztelaniazko bat grabatu zituzten. 2007ko erdialdean, Aitor Ruiz de Arbulok taldea utzi zuen, eta gainontzekoek erabaki zuten gitarra bakarrekin jarraitzea, ordezkorik gabe. Urte horretan Hego Amerikan bira egin zuten.
Betagarri 4 hamaika gara

‘Hamaika gara’ diskoaren aurkezpen egunean ateratako argazkia. (Raul Bogajo / Argazki Press)

2009an Korrika 16 lasterketaren kantua egin zuen Betagarrik, “Ongi etorri lagun!”, Jon Maia bertsolariak sortutako hitzak musikatuz, eta urte berean Bizitzari txistuka (Elkar) argitaratu zuen. Dantza egiteko baino gehiago, kantatzeko diskoa dela azaldu zuen taldeak.

Zorion argiak diskoan (Elkar, 2012) hainbat musikari lagun gonbidatu zituzten abestera: Iñigo Muguruza (Negu Gorriak, Kortatu, Joxe Ripiau, Sagarroi, Lurra…), Tonino Carotone, Kutxi (Marea), Gari, El Drogas, Francis Diez (Doctor Deseo), Mikel Urdangarin

2013an 20 urte bete zituen Betagarrik eszenatokietan eta zuzeneko CD-DVD batekin ospatu zuen urtemuga. Donostian, Bilbon eta Gasteizen 2013ko udan eskainitako kontzertuetan grabatutako diskoa argitaratzeko Euskal Herritik kanpoko diskoetxe batengana jo zuen talde gasteiztarrak lehen aldiz. Maldito Recordsek kaleratu zuen 20 urte zuzenean. Hala ere, taldearen emanaldi kopurua nabarmen murriztu zen azken urteetan eta 2017ko uztailean agurra iragarri zuen. Hatortxu Rock jaialdiaren 20. ekitaldian eskaini zuen Betagarrik azken kontzertua, 2017ko uztailaren 28an.

Testua: Iker Barandiaran

Atzera

Milaka izar berri

Atzera

Jaio nintzen