2016.02.26
Bide Ertzean

Bide Ertzean

  • 1998
  • Tolosa (Gipuzkoa)
  • Pop-rocka
  • Webgunea
Zutaz kantatzeko
play_buttonadd_button
EROSI
Nola belztu behar zuria
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol Ubeda, ahotsa, gitarra, ahosoinua
  • Joni Ubeda, baxua
  • Karlos Aranzegi, bateria, perkusioa
  • Oier Guillan, ahotsa
  • Asier Sarasola, ahotsa

 
77
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Karlos Aranzegi, bateria
  • Joni Ubeda, baxua
  • Imanol Ubeda, ahotsa, gitarra, harmonika

EROSI
Don Inorrez
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol Ubeda, ahotsa, gitarra akustikoa, harmonika
  • Joni Ubeda, baxua, ahotsak
  • Karlos Aranzegi, bateria, perkusioa, xilofonoa
  • Fran Iturbe, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa
  • Joserra Senperena, hammond b3, pianoa, akordeoia, sintetizadorea, hari moldaketak

EROSI
Leidor Sessions
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Imanol Ubeda, ahotsa, gitarra, ahosoinua
  • Joni Ubeda, baxua, ahotsa
  • Fran Iturbe, gitarra, ahotsa
  • Joserra Senperena, pianoa, hammond organoa, akordeoia, ahotsa
  • Karlos Aranzegi, bateria

EROSI
Non dira
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Karlos Aranzegi, bateria, perkusioa
  • Fran Iturbe, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa
  • Joserra Senperena, pianoa, sintetizadorea, hammond b3, wurlitzer, fender rhodes, akordeoia, koruak
  • Imanol Ubeda, gitarra akustikoa, ahotsa
  • Joni Ubeda, gitarra apala, koruak

EROSI
Esan bare
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Karlos Aranzegi, bateria, perkusioa
  • Fran Iturbe, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa
  • Joni Ubeda, baxua, koruak
  • Imanol Ubeda, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, ahotsa
  • Joserra Senperena, piano akustikoa, sintetizadorea, hammond organoa, wurlitzer, fender rhodes

EROSI
Maite out
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Karlos Aranzegi, bateria, perkusioa
  • Fran Iturbe, gitarra elektrikoa
  • Imanol Ubeda, ahotsa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa
  • Joni Ubeda, baxua, koruak

EROSI
Grisa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Karlos Aranzegi, bateria, perkusioa
  • Joni Ubeda, baxua, koruak
  • Imanol Ubeda, gitarra, ahotsa
  • Fran Iturbe, gitarra elektrikoa

EROSI
Zure minari
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Karlos Aranzegi, bateria, perkusioa
  • Joni Ubeda, baxua, ahotsa
  • Imanol Ubeda, gitarra, ahotsa
  • Fran Iturbe, gitarra
  • Labrit Zabala, koruak

EROSI
Bide ertzean
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Karlos Aranzegi, bateria, perkusioa
  • Imanol Ubeda, gitarra, ahotsa
  • Joni Ubeda, baxua

 
77
play_buttonadd_button

Nire aberriaz

77

Zutaz kantatzeko
play_buttonadd_button

Joan zinetenetik

Zutaz kantatzeko

Zure minari
play_buttonadd_button

Badator eguna

Zure minari

Nola belztu behar zuria
play_buttonadd_button

Mundua mundu denetik

Nola belztu behar zuria

77
play_buttonadd_button

Bilatuko zaitut

77

77
play_buttonadd_button

Egunen batean

77

77
play_buttonadd_button

Zenbat aldiz

77

77
play_buttonadd_button

Harriak hegan

77

Bide ertzean
play_buttonadd_button

Bakarrik bahago neguan

Bide ertzean

“Aupa, Karlos! Kafe bat hartuko dugu? Imak eta nik proposamen bat egin nahi dizugu”. Hala egin zion Joni Ubedak Karlos Aranzegiri proposamena, eta hortik sortu zen, 1998ko udan, Bide Ertzean. Ubedatarrak Deabruak Teilatuetan taldetik zetozen. Taldea sortu aurretik, hilabete batzuk lehenago, Dana lanbrotute ikustot muntaketan parte hartu zuten, Jose Luis Otamendi, Koldo Izagirre etaIñigo Aranbarri poetekin, eta Deabruak Teilatuetan taldearen alternatiba akustiko moduan eta poesiaren eta kantuaren arteko zubi moduan asmatu zuten Bide Ertzean. Aranzegi berriz, besteak beste, Egan Berria taldean aritua zen 1995. urteaz geroztik.

Eta hala grabatu zituzten bost abesti, 1998ko udazkenean, Imanol Ubedak (ahotsa eta gitarra), Joni Ubedak (baxua eta koruak) eta Karlos Aranzegik (bateria), Fran Iturbe gitarristarekin (Jotakie) eta Labrit kantariarekin, Azkarateko Katarain estudioan (Nafarroa). Horietako bik Otamendiren hitzak zituzten, eta beste hirurak Ubeda anaiek sortutakoak ziren. Poesiaren eta kantuaren arteko zubi horretan, Zure minari diskoa (Gaztelupeko Hotsak, 1999) esanguratsua izan zen. Izan ere, Otamendiren poemak bildu zituzten osoki diskoan. Ordurako, taldea boskote bilakatua zen. Disko hark, halaber, Senideak elkartearen eskariz egindako “Badator eguna” kantua zekarren, Gorka Urbizuk (Berri Txarrak), Igor Elortza bertsolariak eta Ruper Ordorikak kantatzen zutena.

438

Labrit, Joni Ubeda, Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi eta Fran Iturbe (1998).

Baina Bide Ertzean ez zen sortu besteren poemak kantatzeko, eta Grisa diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2000) eurek sorturiko hamahiru abesti bildu zituzten, Iñigo Aranbarriren testu batekin batera. Grisa-ren musikari dagokionez, kolaborazioz beterik iritsi zen diskoa, musika harremanak egiteko bide dela erakutsiz. Hala, Gorka Urbizu, Xabier Solano (Etzakit), Betagarri taldeko metal hirukotea, Alos hari laukotea eta Mikel Erentxun entzun litezke Kaki Arkarazok ekoitziriko disko horretan. Dana lanbrotute ikustot eta Zure minari pop akustiko eta gozotik gertu zeuden, eta Grisa rocketik gertuago dago. Joserra Senperena pianista eta teklatu jotzailea taldera gerturatu zen kolaboratzaile gisa, eta Labritek utzi egin zuen, bakarkako ibilbideari ekiteko.

439

‘Grisa’ diskoa grabatu zuen laukotea.

“Gutasuna” zegoen Grisa diskoan, eta “nitasuna”, berriz, hurrengoan: Maite out diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2002). Hamabi pop kantuetan aire barrukoagoa lortu nahi zuen Tolosako taldeak, eta horretarako, beste behin Otamendiren eta Aranbarriren letretara eta lehen aldiz Kirmen Uribe idazlearenetara (“Atsegin ditut“) jo zuen; iragana eta geroa, itomena eta irtenbidea, itzala eta argia, kolorea eta grisa dikotomien erdian dauden gainontzeko letrak Ubedatarrenak dira. Hirugarren disko luze horrek berezitasun bat ere badu: grabazio sistema aldatu egin zuten. Disko osoa ohi bezala jarraian grabatu beharrean, 2002ko apirilean hasi ziren grabatzen, eta uztailean jarraitu zuten.

Estatu Batuetako eta Ingalaterrako poparen eraginpean landutako diskoa argitaratu zuten segidan, Esan bare (Gaztelupeko Hotsak, 2004). “Pop britainiarraren edota estatubatuarraren unibertsoan sar daitekeen taldea da Bide Ertzean, eta jotzen edota kantuak sortzen ari garen heinean, baten edo bestearen eragina azaleratzen dugu”, zioen Joni Ubedak Esan bare-ren aurkezpenean. Hala aurkeztu zuen, berriz, diskoa Gotzon Uribe kazetariak: “Euskaraz egindako pop musikan bere bidea egiten ari den banda baten diskoa da Esan bare. Eta popaz hitz egiten dugunean, Londres edo Kalifornia edo Baltimore edo Minnesota edo New Yorkez ari naiz, besteak beste, Bide Ertzean taldearen konposizio berrietan musika eraginak aurkitzeko. Denbora erdiak, melodia argitsuak eta errepikak elkartzen zaizkio pop-rock klasikotik edaten duen errepertorioari. Klasizismoa, melodia argiak, kristalinoak eta ahots liluragarriak darizkio Bide Ertzean bandari. Beatles, Brian Wilson, Big Star, Elliot Smith, Cars, Neil Young, JJ Cale, Costelo bezalako artistak edo Jayhawks berak ere, aurki daitezke testu zainduak dituzten abeste hauetan”. Testuei dagokienez, Esan bare-n ere poetei hartu zizkieten hitzak: “Iritsi dira notiziak”, “Zerotik hasi” eta “Zuhaitzaren denbora” Kirmen Uriberenak dira, “Konplotean dihardut” Jose Luis Otamendirena da, eta Mikel Ibargurenena “Hotel Bel-Air”.

240

Joserra Senperena, Imanol Ubeda, Fran iturbe, Karlos Aranzegi eta Joni Ubeda.

Zortzi urteko ibilbidean bestelako geldialdi bat ekarri zuen Non dira diskoak (Gaztelupeko Hotsak, 2006). Espainiako 36ko gerra dute kantagai disko horretan, etxeko gertakizun batek bultzatuta. Izan ere, ubedatarren aitak behiala hauxe esan zien semeei: “Nik jakin nahiko nuke gure aita non dagoen”; ez baitaki non duen aita, eta aitona, berriz, fusilatu egin zioten. Etxean ordura arte tabu izan zen gai horri heldu, eta 13 abesti idatzi zituen Imanol Ubedak, baina disko biografikoa ez eta etxeko gerraz baino gehiago 36ko gerraz diharduen disko bat egin zuten. “13 rosas rojas” kantua (izenburua gaztelaniaz izan arren euskaraz abesten dute) gerraostean hil zituzten Juventudes Socialistaseko 13 emakumeen omenez egin zuten, Manuel Goenagak Usurbilgo gudari baten inguruan kontaturikoa ere jaso zuten (“Manuel Goenagak kontatutakoa”), eta “Les dones del 36” Kataluniako izen bereko elkartearen oroimenez sortu zuten.
Hitzek eraginda, dramatikotasun puntu bat du oraingoz Bide Ertzeanen azkena den disko horrek, eta musikari dagokionez ere apaindura gutxiko kantuak dira, ahotsa eta gitarra oinarri dutenak eta Joserra Senperenaren pianoak minimalismora eramaten dituenak. Beste behin, Gorka Urbizuk kolaboratu zuen diskoan, eta lehenengo aldiz Quique Gonzalez madrildarrak.

Bestalde, Bide Ertzeanen hamargarren urtemuga zela eta, jatorrizko hiru taldekideak -Ubeda anaiak eta Karlos Aranzegi- bildu egin ziren eta lehen diskoko kantuak eman zituzten kontzertu batean.

Garai batean, Imanol Goikoetxea gitarristak (Gozategi) Fran Iturbe ordezkatu zuen kontzertuetan, Los Angelesen (AEB) bizi baita gaur egun gitarrista. Hala ere, 2009ko urtarrilaren 16an zuzeneko diskoa eta DVDa grabatu zuen boskoteak Tolosako Leidor antzokian, eta bertan Iturbek hartu zuen parte. 2009ko udazkenean argitaratutako lan horretan bere ibilbide osoaren errepasoa egiten du Bide Ertzeanek, eta kantu berri bat aurkeztu: “Grafitti“.

2478

‘Leidor Sessions’ zuzeneko diskoaren grabazioa.

Hurrengo urtean, 2010ean, Don Inorrez argitaratu zuen boskoteak. Disko hura aurkezteko bira Donostiako Viktoria Eugenia antzokian ireki zuen taldeak, eta hiri bereko Kursaal auditorioan itxi zuen.

2012ko urrian, Jon Benito idazlearekin batera, Ez zaitut abandonatuko poesia eta musika ikuskizuna estreinatu zuten Joni eta Imanol Ubedak, eta hurrengo urtean 77 kaleratu zuten (Gaztelupeko Hotsak, 2013). Hirukote formatuan taldeak grabatutako lehen lana da, eta Suzo Saiz espainiarrak ekoitzi zuen. Gertaera familiar batetik abiatuta, 70eko hamarkadaren amaierako memoria historikoa berreskuratzeko ahalegina egin zuen Bide Ertzeanek disko horretan.

Bide_Ertzean

Hirukote formatuan grabatu zuten ’77′ diskoa. (Conny Beyreuther)

Bisde Ertzeanek estreinaturiko azken lanak ere poesiarekin du zerikusia. Joxean Artzeren Bizitzaren atea dukegu heriotza eta Heriotzaren ataria dugu bizitza poema liburuetan oinarritutako ikuskizuna landu du Oier Guillan eta Asier Sarasola aktoreekin: Nola belztu zuria. 2014ko maiatzaren 3an estreinatu zuten Usurbilen.
Testua: Ainara Gorostitzu

Atzera

Harriak Hegan

Atzera

Teaser Bide Ertzean 77

Atzera

Paperezko Kontzertuak

Atzera

Graffitti (Leidor Sessions)

Atzera

Zuk esan (Leidor Sessions)

Atzera

Bide ertzean (Leidor Sessions)

Atzera

Zure irria (zuzenean)

Atzera

Atsegin ditut (zuzenean)

Atzera

Berriz berpiztu naiz (zuzenean)

Atzera

Zerotik hasi (zuzenean)

Atzera

Nola belztu behar zuria (trailerra)

Atzera

Plaza Berrian (zuzenean)

Atzera

Zure irria (zuzenean)

Atzera

Erreportaia ETBn

Atzera

Baforea (akustikoan)

Atzera

San Josera bidean (akustikoan)

Atzera

Bakarrik bahago neguan (zuzenean Sopelan 2011n)

Atzera

Zuk esan (Bonberenea, 2006-02-03)

Zutaz kantatzeko
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Joan zinetenetik

Zurekin dantzatu nahi nuke (rock session)

Adarrartean

13 rosas rojas (band session)

Esan bare

Hiri emanen dizkinat (radio session)

Gerra baino lehen (radio session)

Iritsi dira notiziak (demo)

Bihar helduko natzaizu (live)

Ia dena (live)

Sinetsi nahi dut (live)

Zatoz (string session)

Aberriaz

Bakarrik bahago neguan (remixa)

Nola belztu behar zuria
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Errezitaldia I

Mundua mundu denetik

Errezitaldia II

Hain luzaz mututzat

Errezitaldia III

Horra lilia

Errezitaldia IV

Elkar maite dutenek

Errezitaldia V

Hain hurbil dugulako

Errezitaldia VI

Itzali, lilia

Errezitaldia VII

Zeruak lurra bezainbat

Errezitaldia VIII

La Jungla Sonora Conciertos (Askoren artean)

ABESTIAK:

Hiri emanen dizkinat (zuzeneko bertsioa)