2019.07.23
Bidelapurrak

Bidelapurrak

  • Gasteiz
  • Folk-rocka

Atzera

Behartsu jaio hintzen

Egin behar duzuna

Egi bakar bat bada munduan 
lehen aizkorada bizkarrean 
zer borrokatu zertan sinistu 
nik akabatu ditut guztiak. 

Ezer egiteko barik 
guztia egin da jada. 
Iragan barik, egin behar duzuna. 

Nahi baino lehenago usteldua 
inork ahaztua bide bazterrean 
ardo berotan itoko ditut 
merezi ditudan ostikadak. 

Ezer egiteko barik 
guztia egin da jada. 
Iragan barik, egin behar duzuna. 

Erosotasunak jan ditu 
korrika egiteko nahiak. 
Hil bitartean, egin behar duzuna. 

Ezer egiteko barik 
guztia egin da jada. 
Iragan barik, egin behar duzuna.