2017.04.11
Dukkha

Dukkha

  • 2016
  • Andoain (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Desfilea

Hasi da desfilea 
bere pausu astunekin 
gertuko trumoiak 
mendien erorrerak 
Kutxa erdian 
gaur ni, bihar zu, 
baduzu presarik? 
Lasai, 
zure hurrats bakoitzak 
hurbilduko gaitu 
betirako 

Hasi da desfilea 
bere jantzi ilunekin 
laino beltzak hurbildu dira 
desegiten euriz 
Maldan gora 
bibolin tristea 
ateak parez pare 
kirrinka eta erdoi 
Belzebu, 
Karonteren pazientziaz 
bila joan gabe 
etorriko zara 

Hasi da desfilea, 
mina, beldur likatsua, 
miseria, 
zakurrek usaintzen dute ere 
Ihesa! 
Ihesaren ideiak 
labankatzen 
odolusten ditu 
Ba al da? 
Ba al da? 
Ez! Ez! 
Nora jo? 
Gaur zu, bihar ni! 

Ezin denbora geldi 
biziaren bulkada 
autodestruktiboa 
Erabakitzen ez dugun 
afera honetan 
urrunetik ikusten da 
amildegia 

Ez da amesgaiztoa 
erreala da 
ta zurekin egongo/geratuko da 
betirako 
Ez duzu aldenduko 
gaur zu, bihar ni 
Hasi da desfilea 
gaur zu, bihar ni 
ezin denbora geldi