2015.11.10
Dut

Dut

Irungo AEK-ko beteranoak (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Galder Izagirre, bateria
  • Joseba Ponce, baxua, ahotsa
  • Xabi Strubell, gitarrak

 
Askatu korapiloa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Joseba Ponce, baxua, ahotsa
  • Xabi Strubell, gitarra, ahotsa
  • Galder Izagirre, bateria, ahotsa

EROSI
Ireki ateak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahots nagusia
  • Xabi Strubell, gitarrak, turutabia, ahotsak
  • Joseba Ponce, baxua, ahotsak
  • Galder Izagirre, bateria, ahotsak, txalaparta, adarrak

EROSI
At
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Joseba Ponce, baxua, ahotsa, bateria
  • Xabi Strubell, gitarra, ahotsa, baxua
  • Galder Izagirre, bateria, perkusioak, ahotsa

EROSI
Dut
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Xabi Strubell, gitarra, koruak
  • Eneko Garaialde, gitarra, koruak
  • Manex Martinez, ahotsa, scratch-a
  • Joseba Ponce, baxua, ahotsa, koruak
  • Galder Izagirre, bateria

EROSI
Underribi
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Eneko Garaialde, gitarra
  • Manex Martinez, ahotsa
  • Galder Izagirre, bateria
  • Joseba Ponce, baxua
  • Xabi Strubell, gitarra

EROSI
At
play_buttonadd_button

Sortu eta haztea

At

Askatu korapiloa
play_buttonadd_button

Inkisidoreen dantza iluna

Askatu korapiloa

At
play_buttonadd_button

Haize eza

At

Dut
play_buttonadd_button

Ni al naiz zure ni?

Dut

At
play_buttonadd_button

Bidaia

At

Askatu korapiloa
play_buttonadd_button

Petrolioa ere

Askatu korapiloa

Askatu korapiloa
play_buttonadd_button

Eromena abian

Askatu korapiloa

At
play_buttonadd_button

Eskuzuri

At

At
play_buttonadd_button

Sokaren itzala

At

1993an, Hondarribiko lau gazte -Manex Martinez (ahotsa eta scratch-ak), Eneko Garaialde (gitarra), Xabi Strubell(gitarra) eta Joseba Ponce (baxua)- eta Irungo Galder Izagirre (bateria) batu ziren talde bat egiteko. Izagirrek Big Crunch taldean jotzen zuela baliatuta, haren lokalean entseatzen hasi ziren. Sasoi horretan, maketa bat grabatu zuten Irunen, baina ez zuten inoiz kaleratu. Handik gutxira, lokalik gabe gelditu ziren; orduantxe, disko bat egitea proposatu zien Basati Diskak diskoetxeak Hondarribiko lau talderi, urte haietan hasi baitzen Hondarribia Gipuzkoako talde harrobirik emankorrenetakoa bihurtzen. Beti Mugan, Illusions, Orgasmic Toothpicks eta Dut ziren lau taldeok. Dutek maketan agertutako lau kantu berreskuratu zituen Underribi diskorako (Basati Diskak, 1994): “Esnatu nahi dut”, “Errealitate krudelaren gidoia”, “Matxurak” eta “Truth machine”.

288

Joseba Ponce, Xabi Strubell, Manex Martinez, Eneko Garaialde eta Galder Izagirre.

Manex Martinezek ederto betetzen zuen frontman rola, indar handiz, eta taldeak gaztetasuna, sasoia eta zerbait berria eskaintzen zuen: abesti indartsuak, lelo eta erritmo astunekin. Hala, Esan Ozenkidiskoetxearen arreta erakarri zuen, eta, Beran (Nafarroa), Nafarroa Oinez-en harira, gonbita jaso zuenNegu Gorriak taldearekin jotzeko. Hamalau egunez grabatu zuten Dut lehen diskoa (Esan Ozenki, 1995) Kaki Arkarazosoinu teknikariarekin. Lan horretan, hamar kantu batu zituzten, guztiak propioak, Mikel Laboaren Urtsua da uda izan ezik. Beti Mugan taldeko Nagore Santamariak Zurrunbilo kantuan abestu zuen; Bap!! taldeko Eneko Abregok, “Hitz hutsak” eta “Ezjakintasunaren kateak suntsitu” kantuetan; eta Illusions taldeko Beñardok biolina sartu zuen “Zurrunbilo”-n. Giro iluna, oinarri erritmiko indartsu eta aberatsak, gitarra riff bereziak eta ahotsa beste instrumentu bat bailitzan erabilia. Hitzek kritika eta hausnarketa uztartzen dituzte.

Diskoa grabatu eta gutxira, taldeak etenaldia izan zuen Xabi Strubelli ebakuntza egin ziotelako. Hortaz, hurrengo emanaldi batzuk eserita egin zituen. Oso harrera ona jaso zuen disko hark zerbait ausarta bilatzen zutenen artean, eta jende gehiago batu zitzaien kontzertuetan, baina Manexek eta Enekok taldea uztea erabaki zuten. Bat-batean, Dut hirukote bihurtu zen, baina uda osoa entseatzen igaro eta gero, At (Esan Ozenki, 1996) grabatu zuen Angel Katarainekin. Musika guztia hirukoteak idatzi zuen, eta, hitzei dagokienez, Martxel Mariskalen laguntza izan zuen (“Haize eza”,taldearen kanturik esanguratsuenetako bat), baita Edurne Rodriguezena ere (“The Big Lie of Love”). Disko horren emaitza trinkoagoa da, landuagoa, ilunagoa eta astunagoa. Lan hori kaleratzearekin bat, hainbat emanaldi egin zituen Suitzako Wemean neska taldearekin batera Barcelona Accio Musical (BAM) jaialdi ospetsuan, Zaragozan (Espainia) eta Euskal Herrian. Erantzuna itzela izan zen: taldeak heldutasunean eta sendotasunean izugarri irabazi zuen, eta gero eta jende gehiagok ulertu zuen.

534

‘At’ bigarren diskoa grabatu zuen hirukotea.

1997an, “Txapela buruan eta ibili munduan” hip hop kantua grabatu zutenIkastola berria eraik dezagun Zuberoan bildumarako (Esan Ozenki, 1997), eta RIP taldearen omenezko diskorako, RIP Versiones (Où, 1997), “Terrorismo policial” kantua moldatu zuten. Urte bereko abenduan, Egin egunkariko Gaztegin gehigarrian, Pablo Cabeza kazetariak jakinarazi zuen Fermin Muguruzaketa Dutek proiektu bat zutela elkarrekin. Victor Jararen omenaldi baten harira, Muguruzak laguntza eskatu zien Dutekoei, eta hortik Ireki ateakdiskoa (Esan Ozenki, 1997) atera zen: drum&bass, musika industriala, trip-hop, reggae, hardcore eta beste doinu batzuk batu zituzten, eta Victor Jararen “El derecho a vivir en paz” grabatu zuten. 1998an, nazioarteko bira egin zuten Gaitzerdi antzerki taldearekin batera sortutako ikuskizun erraldoiarekin. Esperientzia ikaragarria izan zen hondarribiarrendako, eta ezagunago egin zituenez, jende askoren arreta bereganatu zuten.

291

Fermin Muguruza eta Dut.

Atsedenaldi baten ostean, Askatu korapiloa (Esan Ozenki, 2000) egin zuten. Hondarribiko musikariak batzen dituen Psilocybe elkartearen lokalean grabatu zuten Lisabö taldeko Karlos Osinaga Txap-ekin, eta Angel Katarainek nahastu zuen. Ordura arteko disko ilunena egin zuten: batetik, hardcore muturreko piezak daude, eta, bestetik, kanta ilun eta astunak. Diskoa aurkezteko, Lisabö eta Anari-rekin batera jo zuten Bergaran, Donostian, Bartzelonan eta Madrilen, baina 2001ean kontzertuak emateari utzi zioten. Taldekideak bestelako proiektuetan murgildu ziren: Strubellek Zura taldea jarri zuen martxan, eta Galderrek eta Josebak Kuraia sortu zuten Mikel Kazalis (Anestesia, 2 Kate) eta Fernando Gimenorekin (El Corazón del Sapo, Estricalla).

2003ko abuztuaren 23an, Psilocybe musika elkartearen 10. urteurrena ospatzeko jaialdian agertokira igo zen taldea, baina ondoren berriz ere hainbat urte igaro ziren Duten berririk izan gabe, harik eta 2008an taldeak agiri baten bidez amaiera ofiziala iragarri zuen arte. Azken kantua 2004an argitaratu zuen, “Hondarra” izenekoa, Irungo AEK-ko beteranoak bilduman.

Galder Izagirre Berri Txarrak taldeko kidea da 2010. urteaz geroztik, eta Xabi Strubellek Lur gorrian barrena disko-liburua (Maramara) argitaratu zuen 2011n. Joseba Ponce Lisabö-n jotzen hasi zen 2012an.

Testua: Iker Barandiaran

Askatu korapiloa
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Inkisidoreen dantza iluna

Eromena abian

Unean uneko

Gure ke beltzak

Petrolioa ere

Hor nonbait

Jauzia

Oker

Izurrite zuria

Hotzikara

Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Txapela buruan, ibili munduan

RIP Versiones (Askoren artean)

ABESTIAK:

Terrorismo policial

Ireki ateak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ibili

Bidasoa fundamentalista

Nik baditut sei

Gazteluak

Lepo moztua

Aizkorak zorroztu

Ezti potoa

Pentsamendu bakarra

Lucrezia

Esnatu lurra, esnatu

El derecho de vivir en paz

At
play_buttonadd_button

At

1996

ABESTIAK:

Sokaren itzala

Fumut

Haize eza

Sortu eta haztea

Ahuntzaren gauerdiko eztula

Eskuzuri

Ilha das flores

Bidaia

Xumeki ulertuz

The big lie of love

Korrontean

Hondarribi hills

ZinemAgile etsiTUaren ameTXa

Irribarrearen birus askatzailea

S.E.S.amo

Insumisioa (Askoren artean)

ABESTIAK:

Black zombi

Dut
play_buttonadd_button

Dut

1995

ABESTIAK:

Ni al naiz zure ni?

Itxura faltsuak

Hitz hutsak

Zurrunbilo

Sexu mugarik ez

Ezjakintasunaren kateak suntsitu

Ertzarik gabeko laukiak

Epilogoa

Legea hil

Urtsua uda

Underribi
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Esnatu nahi dut

Errealitate krudelaren gidoia

Matxurak

Truth machine