2017.12.12
EH Sukarra

EH Sukarra

  • 1990
  • Eibar (Gipuzkoa)
  • Rocka
Azken gezia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Gorosabel Garai, ahotsa, gitarrak, teklatuak
  • Axier Garai Kiriketa, baxua
  • Loiola Madera Zangitu, bateria

EROSI
Uhinak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Gorosabel, ahotsa, gitarra
  • Mikel Artieda, baxua
  • Heloy Galan, bateria

EROSI
Zuzenean

PARTAIDEAK

  • Mikel Gorosabel Garai 'Norton', ahots nagusia, gitarra
  • Facundo Amador, bateria
  • Cesar Tejada, baxua eta koruak

EROSI
Galtzailearen egunak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Cesar Tejada, baxua, ahotsa
  • Facundo Amador 'Fakun', bateria, ahotsa
  • Asier Olabarrieta 'Olaba', gitarra, ahotsa
  • Mikel Gorosabel 'Norton', gitarra, ahots nagusia

EROSI
Sua urtzean
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Facundo Amador 'Fakun', bateria, ahotsa
  • Asier Olabarrieta 'Olaba', gitarra, ahotsa
  • Cesar Tejada, baxua, ahotsa
  • Mikel Gorosabel 'Norton', gitarra, teklatua, ahots nagusia

EROSI
Ura sutan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Cesar Tejada, baxua, ahotsak
  • Asier Olabarrieta 'Olaba', gitarra, ahotsak
  • Facundo Amador 'Fakun', bateria
  • Mikel Gorosabel 'Norton', gitarra, teklatuak, ahots nagusia

EROSI
Garaien laberintoan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Facundo Amador 'Fakun', bateria, koruak
  • Cesar Tejada, baxua, ahotsa
  • Mikel Gorosabel 'Norton', gitarra, teklatua, ahotsa
  • Asier Olabarrieta 'Olaba', gitarra, koruak
  • Marc Remmy, gitarra, koruak

EROSI
Irtenbide bakarra
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Facundo Amador 'Fakun', bateria
  • Cesar Tejada, baxua eta ahotsa
  • Marc Remmy, gitarra
  • Mikel Gorosabel 'Norton', gitarra, ahotsa

EROSI
E.H. Sukarra
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Gorosabel 'Norton', gitarra, pianoa, ahotsa nagusia
  • Cesar Tejada, baxua, koruak
  • Marc Remmy, gitarra
  • Facundo Amador 'Fakun', bateria, garrasiak

EROSI
Azken gezia
play_buttonadd_button

Aspaldiko loreak

Azken gezia

E.H. Sukarra
play_buttonadd_button

EH Sukarra

E.H. Sukarra

Garaien laberintoan
play_buttonadd_button

Sentipenen bihotza

Garaien laberintoan

E.H. Sukarra
play_buttonadd_button

Kasko gorriak

E.H. Sukarra

Uhinak
play_buttonadd_button

Azken biztanleak

Uhinak

Galtzailearen egunak
play_buttonadd_button

Orratzaren gaua

Galtzailearen egunak

Azken gezia
play_buttonadd_button

Izarren bila

Azken gezia

Sua urtzean
play_buttonadd_button

Azken gutuna

Sua urtzean

Azken gezia
play_buttonadd_button

Bizitzaren filmoteka

Azken gezia

Uhinak
play_buttonadd_button

Gorde

Uhinak

Mikel Gorosabel Norton (Eibar, Gipuzkoa, 1967; ahotsa eta gitarra), Facundo Amador (bateria) eta Cesar Tejada (baxua) izan ziren EH Sukarrako lehen taldekideak, eta aurreneko kontzertua 1990eko uztailean eman zuten Soraluzeko gaztetxean (Gipuzkoa). Su Ta Gar taldearengandik oso gertu egin zituen lehen urratsak EH Sukarrak, bi taldeak Eibarrekoak eta bi kantariak, Aitor eta Mikel, anaiak izanik.

1991n grabatu zuten lehen maketa. Ordurako Marc Remmy March alemaniarra (gitarra) laugarren taldekidea zen. March estudio kooperatiba bateko kidea zen Berlinen, eta haren bidez, Jelly Recordsen egin zuen EH Sukarrak lehen grabaketa, Su Ta Garreko kideak koruetan kolaboratzaile izan zituztelarik. Alemanian grabaturiko lan hark Euskadi Gazteko lehen maketa lehiaketa irabazi zuen, eta horrek ate asko ireki zizkion taldeari. Tartean, Esan Ozenki diskoetxe sortu berriarekin lehen diskoa ateratzeko aukera: 1992an atera zuten taldearen izen bera daraman lana. “Kasko gorriak”, “Argi ibili”, “E.H. Sukarra” eta beste hainbat kantu indartsu sartu ziren irratietan, eta taberna eta txosnetara zabaldu ziren berehala. Halaber, Itoiz taldearen “Lau teilatu” kantu ezagunaren moldaketa rockeroa nabarmendu zen diskoan.

295

Mikel Gorosabel, Marc Remmy eta Cesar Tejada (1993).

Hurrengo urtean, Irtenbide bakarra (Esan Ozenki, 1993) argitaratu zuten. Kantu gogorragoak, biribilagoak eta landuagoak ekarri zituen disko honek, eta oroz gain, taldeak bizitzarekiko zuen jarrera agertu zuen: “Martxa, dibertsioa, salaketa eta musika azkarra dira guk egiten duguna”, zioen Nortonek (3). Rebel rock etiketarekin deskribatzen zuten beraiek egiten zutena: “Rock and rolla eta borroka da. Jotzea, dibertitzea, salatzea… bizi filosofia bat ere izan daiteke” (3).

Irtenbide bakarra grabatzeaz amaitu eta berehala Europan barrena bira egin zuten Su Ta Garrekin batera, More Volumen Tour izenekoa. Italian, Austrian eta Alemanian izan ziren.

Hirugarren diskoa egiteko lan ildoa apur bat aldatu zuten. Aurrekoetan hitzak azkenerako uzten zituzten, baina hirugarrenetik aurrera hitzei bestelako garrantzia ematen hasi ziren. Hala, aurrerantzean ia taldeko beste bat bihurtuko zen Asier Serrano idazlea, hitzen egilea. Garaien laberintoan diskoan (Esan Ozenki, 1994), Asier Olabarrieta Olaba-k jo zuen gitarra; aurrez, hainbat kontzertutan, Marchen lekua hartua zuen, eta disko honetatik aurrera taldeko kide bihurtu zen. Ostera ere, Europan barrena aurkeztu zuten diskoa.
1996an lehen disko kontzeptuala egin zuen EH Sukarrak, Ura sutan (iraganaren ispilua urratuz) (Esan Ozenki), Asier Serranoren hitzetatik abiaturik. Hurrengoa,  Sua urtzean izango zen (Esan Ozenki, 1999). “Gutun baten formatoa dauka diskoak. Egoerari errepasoa egin, eta gauzak zergatik gertatu diren ikusi dugu aurrera egiteko. Poztasunez azaldu ditugu sentimenduak, negar egin gabe”, aurkeztu zuen Serranok diskoa (4). Rock and roll inguruko doinu melodikoez gain, rock gogorreko ukituak eta haize tresnez jantzitako ska doinuak ekarri zituen diskoak. Betagarri taldekoen laguntza izan zuten haize instrumentuen atalean.
296

Galtzailearen egunak (Metak, 2002) diskoak bezala, Sua urtzean-ek CD-ROM interaktibo bat zuen, taldeari buruzko informazio, argazki eta animazioko bideoekin. Disko horrekin abiapuntura itzuli zen EH Sukarra, estilo aldetik, bederen. “Ustezko garaileengandik baino gehiago” galtzaileengandik ikas zitekeela aldarrikatzen zuen EH Sukarrak disko horretan.

Hainbat urte geroago, EH Sukarra zuzenean (Barne Records, 2008) diskoa argitaratu zuen hirukoteak. Taldearen ibilbide osoa laburbiltzen duten 21 abestiz osaturiko diskoa 2007ko maiatzaren 11n grabatu zuten Durangoko Plateruena kafe antzokian. Disko honen aurkezpen lanak egiteko, ostera ere, eta aspaldiko partez, Berlindik barrena bira bat egin zuen taldeak 2008ko udaberrian.

Ondoren, berriz, geldialdia etorri zen, eta aldaketak taldean. Facundo Amadorrek eta Cesar Tejadak taldea utzi zuten, baina Mikel Gorosabelek eutsi egin zion taldeari, eta Mikel Artieda baxu jotzailearekin (M-ak, Tapia eta Leturia Band, Joseba Irazoki & Belardian…) eta Heloy Galan bateria jotzailearekin (Ekon, Brutal Melody, Fly Shit, Governors) Uhinak (Oihuka, 2013) grabatu zuen, EH Sukarraren estudioko zazpigarren diskoa. Ohi bezala, Asier Serranok sortu zituen disko horretako kantu guztien hitzak. Zuzenekoetan, Loiola Maderak ordezkatu zuen Heloy Galan.

Mikel Gorosabelek beste bi taldetan hartu du parte: Lorelei eta Norton Klub.

Testua: Ainara Gorostitzu

  • (1) Euskaldunon Egunkaria, 1991ko abenduaren 18a
  • (2) Euskaldunon Egunkaria, 2002ko maiatzaren 31
  • (3) Euskaldunon Egunkaria, 1993ko uztailaren 22a
  • (4) Euskaldunon Egunkaria, 1999ko maiatzaren 8a

Atzera

Azken biztanleak

Atzera

Uhin urdinak

Atzera

Aspaldiko loreak

Atzera

Izarren bila

Zuz: Aitor Oñederra

Azken gezia
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Aspaldiko loreak

Atsedenleku perfektuenak

Bizitzaren filmoteka

Erorien urkamendia

Herio

Hor zaude laguna

Izarren bila

Mutu dira libreak

San Juan suen bezperan

Uhinak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Azken biztanleak

Elkarri

Gorde

Uhin urdinak

Hemen gaude

Zure etxeko leihoak

Loturak

Gure lorategian

Kondenatuak

Oraindik bizi naiz

Zuzenean

ABESTIAK:

Goazen

Legeztatutako baimenak

Argi ibili

Sentipenen bihotza

Senaren zama

Colonen arraultzak

Hamar urte gartzelan

Egi eriaren maldan

Nor da hiltzailea?

Orratzaren gaua

Evil

Lau teilatu

Nerbixuak 12 p.m.

Galtzailearen egunak

Fraka laburren unibertsoan

Hitza mutu duen herria

Kasko gorriak

Azken gutuna

To izorratu

Bluesa

EH Sukarra

Tributan a Parabellum (Askoren artean)

ABESTIAK:

Eres sombra

Galtzailearen egunak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Galtzailearen egunak

Ama-galdua

Orratzaren gaua

Zakilpausis

Senaren zama

Metroko mamua II

Nor da hiltzailea?

Bihotz galdua

To izorratu

Utero Rock IV

Sua urtzean
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Azken gutuna

Biok motz genuen esperantza

Kuantamadera

Fraka laburren unibertsoa

Urtero Rock III

Furgonetarena (Kuantamadera II)

Egi eriaren maldan

Hitza mutu duen herria

Niña (Erreken erregina)

Postdata

Ura sutan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Birziklapen industriala

Legeztatutako baimenak

Urteko pasarteak

Asmakizuna

Ura sutan

Espaloi galduak (Irristasiran)

Barbituriko bariko barbak

Zentzupeko ur epela

Utero Rock II

Piztiaren azken dantza

Garaien laberintoan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Garaien laberintoan

Inozentzi faltsua

Sentipenen bihotza

Utero rock

Berdin izanen da

Aska insumisoak

Ipuinak kontatzen

Bost katu

Gauak ez du nora

Bala galduaren kronika

Hamar urte gartzelan

Irtenbide bakarra
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ez duzu ikusten

Irtenbide bakarra I

Mende honetako misteriua

Bakoitzak berea

Zu gabe

Zatoz

Travel-a historiaurrea (Irtenbide bakarra II)

E.H. Sukarra
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Kasko gorriak

Argi ibili

EH Sukarra

Blues

Goazen

Fuck them

Nerbixuak 12 p.m.

Egun tristea

Colonen arraultzak

Salpikoia

Tripi-trixa

Lau teilatu