2018.01.03
Elurretan

Elurretan

  • 2003 - 2009
  • Ordizia (Gipuzkoa)
  • Popa
Momo eta beste izaki batzuk
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Aizpurua
  • Ritxar Gomez

EROSI
Maitaleak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Aizpurua
  • Ritxar Gomez

EROSI
Elurretan canta a Kirmen Uribe
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Aizpurua
  • Ritxar Gomez

 
Mara-mara
play_buttonadd_button
EROSI
Bi
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Aizpurua
  • Ritxar Gomez

 
Maitaleak
play_buttonadd_button

Galizian oporretan

Maitaleak

Olatu baten zai
play_buttonadd_button

Olatu baten zai

Olatu baten zai

Olatu baten zai
play_buttonadd_button

Ez dira berdin

Olatu baten zai

Gipuzkoako Goierri eskualdeak zenbait pop talde eman ditu azken hamarkadetan: Ancha es Castilla, Saz le Bolo, Anímese Martinez… Azken talde horretan aritu ziren Mikel Aizpurua (ahotsa eta gitarra) eta Ritxar Gomez (baxua eta ahotsa) 90eko hamarkadan, baina milurte berriarekin batera Elurretan jarri zuten martxan, helburu argi batekin: kantuak patxadaz sortzea eta grabatzea etxean, eta etxean entzuteko kantuak izatea, intimidadean. Ondorioz, hasieratik uko egin zion zuzenekoak eskaintzeari. “Esan edo transmititu nahi duguna CDan dago; eszenatoki batean jotzea ez da filosofia horretan sartzen” (1).

Ordizian sortu zen Elurretan eta Beasaingo zigilu batekin (Moonpalace Records) grabatu zituen bere disko gehienak. Hiru kantuz osaturiko maketa bat izan zen bikotearen estreinako grabazioa, eta haren ostean Bi kaleratu zuen (Moonpalace, 2004), bost kantuz osaturiko mini-CDa. Pop melodia argitsuak, leunak eta malenkoniatsuak, eta maitasuna, adiskidetasuna edota egunerokotasunari buruzko hitz samurrak, ironikoak, surrealistak eta umoretsuak izan ziren, hasieratik, Elurretan-en kantuen ezaugarri nagusiak. Bi taldekideek Vainica Doble, Jonathan Richtman, Le Mans, Sisa, Family, La Dama se Esconde, JC Perez, La Buena Vida edota Burt Bacharach aipatzen zituzten eraginen artean. Hala ere, lehen diskoetan pop elektronikora jo zuen bikoteak.

???????????????????????????????????????????????????????????????????

Mikel Aizpurua eta Ritxar Gomez, estudioan. (Jon Urbe / Argazki Press)

Bi diskoko “Sei segundu” kantua Gaztea irratiko zerrendaren lehen tokian izan zen hainbat astez. Diskoarekin batera kantu horren bideoklipa zabaldu zuten, Arkaitz Basterra zinema zuzendariak egindakoa. Bi musikarien eta Basterraren arteko kolaborazioak beste proiektu batean segida izan zuen urte batzuk geroago. Nahiadance sortu zuten Jon Vidaurrekin (Manoukian, Ama, Giorgio Bassmatti…), eta euskarazko dance kantuak eta bideoklipak sortu zituzten.

Bi kaleratu zutenerako prest zeuzkaten kantu gehiago, eta ondorioz berehala heldu zen Olatu baten zai (Moonpalace, 2004). Hau ere mini-CD bat zen, bost kantu zituen, horien artean “Geltokiko garbiltzailea“. Euskaraz abestu arren, disko guztietan gaztelaniazko kanturen bat sartu zuten eta lan honetan “Oración” izan zen.

Mara-mara (Moonpalace, 2005) izan zen Elurretanen lehen disko luzea. Aurrekoak bezala, etxean grabatu zituzten diskoko hamar kantuak, baina ondoren estudio profesional batean masterizatu zituzten. Estilo berrietara zabaldu zen bikotea lan honetan (indie pop, country aireak, power-pop…) eta soinua gogortu egin zuten zenbait kantutan (“Liburua“).

Elurretan-en hurrengo lana berezia izan zen, Kirmen Uribe idazlearen Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001) poema liburuko hainbat olerkiren gaztelaniazko bertsioak musikatu baitzituzten Elurretan canta a Kirmen Uribe (Moonpalace, 2006) diskoan. Taldekideen lan erritmo azkarrak ez zuen etenik, eta hurrengo urtean Maitaleak (Oiangu Diskak, 2007) kaleratu zuten. Euskaraz eta galegoz -Gomez Galizian jaioa da- abestu zuten maitasunari buruzko lan horretan, zeinean pop melodia itsaskorrak, bossanova eta Beach Boysen eragina duten lelo txistukariak entzun daitezkeen. Halaber, disko honetatik aurrera haurren begirada xaloak gero eta leku handiagoa hartzen du Elurretanen kantuetan (“Ni Gaintzakoa naiz“), eta jarraipena izango du Momo eta beste izaki batzu (Oiangu Diskak, 2008) azken diskoan. Taldearen diskorik oparoena da, 21 kantu -horietako batzuk zati instrumentalak dira-, eta nolabait hainbat urte lehenago hasitako bidearen helmuga. Taldearen diskorik goraipatuena da berau. Hala ere, taldea desegitea erabaki zuten Aizpuruak eta Gomezek, baina aurretik pare bat kontzertu eskaini zituzten, horietako bat Gernikan (Bizkaia), Kafea eta Galletak ekimenaren barruan.

3794

Elurretan 2009an banandu zen.

Mikel Aizpuruak eta Ritxar Gomezek Punk Bacharach izeneko talde bat ere sortu zuten, Burt Bacharach konpositorearen bertsioak egiteko. Hala ere, azken urteetan Aizpuruak Kau Kori Kura proiektuari eman dio lehentasuna, eta Gomezek Ciclos Iturgaiz izenekoari.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) El Diario Vasco, 2004ko uztailaren 16a
Bihar ere

Bihar ere

Zuz: Arkaitz Basterra

Atzera

Bihar ere

Zuz: Arkaitz Basterra

Momo eta beste izaki batzuk
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Erdian nahiago

Momo ohera doa

Goizeko seiretan

Momo tostadak jaten

Gora asperdura

IKEAko albondigak

Abandónate

Momo alper bat da

Abesti bat sortu nahi nuke

Momo lanera doa

Ikusi makusi

Ez, ez, ez, konpromezurik ez

Armario gizona

Momo hagintxoa zorrozten

Momo ametsetan

Kafe makina gizona

Me gustas tú

Momoren irribarrearen jaiotza

Berriz modan

Momo

Ixildu

Maitaleak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Galizian oporretan

Ni Gaintzakoa naiz

Telefonoaren bestaldean

Urteurrena

Desarmatu egiten nauzu

Maitaleak zirenekoak

Eu non quero

O noso pequeno mundo

Gaur ez zaitut maite

Elurretan canta a Kirmen Uribe
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

El cuco

Mayo

El cerezo

Tecnología

Riesgo

Te quiero, no

Pesadilla

Fin

Mara-mara
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bizipoza

Ze polita den

Jakin gabe zergatik

Maskara gorrien dantza

Liburua

Opari bat

Zerekin amets

Bihar ere

Maiteminduaren antiojoak

Saharako jaimatik

Bi
play_buttonadd_button

Bi

2004

ABESTIAK:

Paulo

El adulto fantástico

Beste eskutitz bat

Idazlea

Sei segundu

Olatu baten zai
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ez dira berdin

Geltokiko garbitzailea

Mundu txiki bat

Oración

Olatu baten zai