2017.05.19
Enbor

Enbor

  • 1978 - 1981
  • Bilbo
  • Folk-rocka
Katebegiak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Joxe Portela, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Ramon Gardeazabal, gitarra
  • Manu Urretxaga, saxofoia, flauta, klarinetea, dultzaina
  • Josean Torrontegi, bateria

 
Enbor
play_buttonadd_button

Enbor

1979 - Xoxoa

PARTAIDEAK

  • Joxe Portela, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Ramon Gardeazabal, gitarra elektrikoa
  • Manu Urretxaga, saxofoia, flauta, klarinetea, dultzaina, ahotsa
  • Javi Robador, bateria
  • Amaia Kareaga, ahotsa
  • Iñaki Arnal, baxua
  • Iñaki Gutierrez, ahotsa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa

 
Katebegiak
play_buttonadd_button

Katebegiak

Katebegiak

Enbor
play_buttonadd_button

Ekaitzak

Enbor

Katebegiak
play_buttonadd_button

Kutsadura

Katebegiak

Enbor
play_buttonadd_button

Ene olatu odolduak

Enbor

Katebegiak
play_buttonadd_button

Behin une batetan

Katebegiak

Katebegiak
play_buttonadd_button

Neska adiskidea

Katebegiak

Katebegiak
play_buttonadd_button

Agurra II

Katebegiak

Enbor
play_buttonadd_button

Zu maitatzea

Enbor

Enbor
play_buttonadd_button

Ondoan ez dut inor

Enbor

Enbor
play_buttonadd_button

Chorinoac kaiolan

Enbor

Francisco Franco diktadorearen heriotzaren ondoren Hego Euskal Herrian loratu zen euskal folk progresiboaren ordezkari garrantzitsuenetakoa izan zen Enbor, nahiz eta gaur egun taldeak grabatu zituen bi diskoak nahiko ezezagunak izan.

Taldea Amaia Kareagak (ahotsa), Joxe Portelak (ahotsa eta gitarra akustikoa), Ramon Gardeazabalek (gitarra), Iñaki Arnalek (baxua), Manu Urretxagak (saxofoia, flauta, klarinetea, dultzaina), Javi Robadorrek (bateria) eta Iñaki Gutierrezek (ahotsa eta gitarra) sortu zuten 1978an Bilbon. Portela eta Gardeazabal Bilbo inguruko hainbat rock taldetan aritutakoak ziren. Atzerriko taldeen bertsioak egiten zituzten hasieran, ingelesez, baina Amaia Kareaga batu zitzaienean euskaraz abesten hasi ziren. Bestalde, Urretxaga eta Gutierrez Gernika taldean ibilitakoak ziren. Azken hauen taldea desegin zenean, batu ziren denak Enbor sortzeko.

3561

Enbor taldea.

Musika ulertzeko bi modu ezberdin elkartu ziren Enborren. Alde batetik, Gernika taldetik zetozenak eta Amaia Kareaga zeuden, folkari eta musika koralari lotutakoak, eta bestetik Gardeazabal, Portela, Arnal eta Robador, rock munduari, eta batik bat rock progresibo eta sinfonikoari, atxikitutakoak. Nolanahi ere, 70eko hamarkadaren amaieran folka eta rock progresiboa hasiak ziren elkarri lotzeko hariak eraikitzen, eta Euskal Herrian baziren, bakoitza bere ñabardurekin, bi eremuen artean mugitzen ziren taldeak: Itoiz, Haizea, Itziar, Izukaitz…

Enborrek 1979ko udaberrian eman zuen aurreneko kontzertua, Basaurin, eta berehala iritsi zitzaion disko bat grabatzeko aukera Xoxoa diskoetxearen eskutik. Robert Suhas Errobi taldeko teklatu jotzaileak Donibane Lohizunen zuen estudiora (Bacchanales) irailean sartu ziren Enbor (Xoxoa, 1979) grabatzera, eta hilabetea han pasatu zuten. Ziburuko hotel batean lo egiten zuten eta arrats-gauetan diskoa grabatzera joaten ziren Jean Phocas teknikariarekin. Diskoa, azkenik, abenduan kaleratu zuen Xoxoak. Rock progresiboaren eta folkaren eraginak uztartu zituen taldeak bertan, ahots harmoniei garrantzia handia emanez –hiru kantari ziren-. Musika gehienak Portelak eta Gardeazabalek idatzi zituzten, eta hitzak, aldiz, Koldo Izagirrek (“Zu maitatzeaZuek ez dakizue“), Mikel Arregik (“Ene olatu odolduak,Ondoan ez dut inor“) eta Gabriel Arestik (“Ekaitzak“) idatzitakoak ziren, besteak beste.

3562

Lehen diskoa grabatu zuen taldea.

1980ko neguan kontzertu batzuk eman zituen taldeak, baina taldekide aldaketak ere jasan zituen. Amaia Kareagak eta Javi Robadorrek taldea utzi zuten, Iñaki Gutierrez zuzeneko tenikari lanetara pasatu zen, eta haien ordez Josean Torrontegi (bateria;Gernika) besterik ez zen sartu. Horren ondorioz, musikalki ere garapena izan zuen Enborrek, eta kantari bakarrarekin (Portela) desagertu egin ziren taldearen lehenengo kantuetan hain ohikoak ziren ahots harmoniak. Horrek folketik pixka bat aldendu eta rock sinfonikoaren bidean jarri zuen taldea.

Urte hartan bigarren diskoa, Katebegiak (Xoxoa, 1980), grabatu zuen taldeak Galdakaoko Xoxoa estudioan, berriro ere Jean Phocasen laguntzarekin. Taldea boskote formaziora egokitua bazegoen ere, diskoan hainbat kolaboratzaile izan zituzten: Karlos Gimenez (pianoa), Pako Diaz (bateria), Aitor Amezaga (teklatuak) eta Amaia Kareaga bera (ahotsa). Portelak adierazi duenez, Xoxoa estudio ona zen, baina presaka eta modu “ez oso erosoan” grabatu behar izan zuten diskoa. Grabatzen ari zirenean, estudioa desmuntatu behar izan zuten, Korrika euskararen aldeko ekimenaren alde Bilboko Erakustazokan zuzeneko disko bat grabatzeko. Enborrek”Kutsadura” kantuarekin hartu zuen parte diskoan, eta horretaz aparte Xixupika,AkelarreTxomin ArtolaOskorri, Xut eta Niko Etxart ere azaldu ziren bertan.

Katebegiak-ek rock progresiborako joera are agerikoagoa erakusten zuen, eta horren erakusle zen A aldea oso-osorik betetzen zuen izen bereko pieza luzea. Aurreko diskoan ez bezala, kantu guztietako hitzak idazle bakarrak idatzi zituen, Luis Rodriguezek.

Diskoa kalean zegoela, kontzertu batzuk eman zituen taldeak, baina kanpoko eragile batzuk zirela eta (soldadutza, lana, ikasketak), gelditu egin zuen jarduna Enborrek. Urtebete ingurura, Portelak eta Gardeazabalek berpiztu egin zuten taldea beste musikari batzuekin (Joseba Gotxi, Fabian Akarregi, Javi Urrejola eta Manolo Gallardo), eta maketa bat grabatzeaz gain, kontzertu gutxi batzuk ere eman zituzten. Baina lan beharrek berriro eraman zuten taldea desagertzera. Ezin zituzten lana eta taldea uztartu, eta garaiko beste talde batzuek ez bezala, nahiago izan zuten erromerien eremuan ez sartu.

Lost Vinyl diskoetxeak Enborren bi diskoak berrargitaratu zituen 1994an CD formatuan.

Testua: Mikel Lizarralde

Katebegiak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Katebegiak

Kutsadura

Behin une batetan

Neska adiskidea

Agurra II

Enbor
play_buttonadd_button

Enbor

1979

ABESTIAK:

Ekaitzak

Ene olatu odolduak

Zu maitatzea

Chorinoac kaiolan

Ondoan ez dut inor

Zuek ez dakizue

Agurra