2018.12.04
Eneritz Furyak

Eneritz Furyak

  • 1993
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Folka, Bluesa, Rocka
  • Webgunea

Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Kataluinian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak. Mirokutana ekoiztetxearen Bihar dok amairu dokumentalean parte hartu du berriki, Julen Lekuonaren “Itsasoan urak handi dire” kantuaren bertsio batekin.

Atzera

Atrezzo

Atzera

Esnatu nintzen (zuzeneko saioa)

Atzera

So egin (Kafe Antzokia)

Atzera

Sinkropredazioa (Sortu Dira Besteak, 2017)

Egilea: KK Inzona

Atzera

Maskara ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Esnatu nintzen

Amets erneek bahitu zidaten gaua eta 
begirik biltzerik ere ez nuen izan, mendetan. 
Hiena, hezurtsu baten antzera 
iragana saldu nuen gorpu baten truke, gose nintzen eta. 
Ustel usaina zuten nire hitzek orduan 
ez nintzen gehiago inor laztantzeko gai. 
Bizitzea zer zen ere ahaztuta 
izarari eusten nion gogor, lema bailitzan. 
Arraunik ez zenidan hurbildu 
eta oihalak zenizkidan hautsi, 
oharkabeko hilketa izango zen 
erretzaile pasibo ni. 
Hemen, ez da errudunik 
fikzioa errealitate bihurtzen sekula ez nuen jakin. 

Baina, lo hartu nuen inoiz, nekeaz 
harretatik irten berri ziren tximeletekin bazka egiteko. 
Esnatu nintzen hilkor 
zurbil izateari utzi eta bizitzari eusteko. 
Denbora lapurtu diezadakezu 
ez zait hain baliotsu arnasa besteko, 
urregorrizko musuek ez didate jaten inoiz emango. 
Baina, lo hartu nuen inoiz, nekeaz 
ilargi beteak jarraitzen nau etxera, orain, gauero. 
Esnatu nintzen hilkor 
egiak eta gezurrak katilu berean nahasteko. 
Azukrerik ez dut behar. 
Nire kafea blues beltz bat da, orain eta betiko. 
Orain eta betiko, larrua eranzten dudaneraino 
orain eta betiko mundua xahutu nahi dut oinen azpian 
beren hegalen azpian beleek itotzen nauten arte. 

Esnatu nintzen hilkor, hegalen azpian. 
Itotzen, bizitzak, musuek, hiena bat nintzen, 
beleek itotzen nauten arte. 
Baina, lo hartu nuen inoiz.