2018.12.04
Eneritz Furyak

Eneritz Furyak

  • 1993
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Folka, Bluesa, Rocka
  • Webgunea

Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Kataluinian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak. Mirokutana ekoiztetxearen Bihar dok amairu dokumentalean parte hartu du berriki, Julen Lekuonaren “Itsasoan urak handi dire” kantuaren bertsio batekin.

Atzera

Atrezzo

Atzera

Esnatu nintzen (zuzeneko saioa)

Atzera

So egin (Kafe Antzokia)

Atzera

Sinkropredazioa (Sortu Dira Besteak, 2017)

Egilea: KK Inzona

Atzera

Maskara ('Arraten' bilduma)

Egilea: Arriguri

Munstroa

Hamaika gezur hezi ditut, 
iragan hilotan, urteotan. 

Ahoskatu dut apala naizela, 
lotsatia, inuzentea. 
Eta ez dudala sortu kanturik inoiz 
gogoko dudanik ahots kordetan jartzea. 
Eta ez dudala zu baizik inor dastatu 
azken aldi honetan. 
‘Ez naiz ero galdu bat!’ oihuka esaten diot nebari 
alaba bakarra naizen heinean. 
Damutzeko hainbeste dudala esana dizut… 
Ja! Aukeratzen baneki, 
damutuko ez naizen guzti horretatik. 
Eta ez da ohiko ni ikustea hain hordi, 
besteek dute perspektiba eta mihia lodi. 
Ni zuzen noa espaloi okerrotatik 
goizeko bostetan, erlojuak lau ardatz. 

Barkatu, barkatu, 
neurekoia naizela badakit 
baina gezurrek badute egiaz jakintzarik. 
Aldatu naiz hobe beharrez, 
ez dut gau gehiago emango negarrez. 
Baina, zuretzat, zeuretzat, 
zuretzat, gezurti bat baizik ez naiz. 

Bi puskatan apurtu ustetan 
erraiak jabe ditut, oinak esklabo. 
Gezur eta egiarik ez da 
bideak hamaika ditugu. 

Emadazu eskua eta 
ihes egin baizik aurre egin diezaiogun. 
Haragi gosez hilko bagara, 
munstroa biluztuko dugu. 

Haragi gosez hilko bagara, 
munstroa biluztuko dugu!