2014.05.12
Erlak

Erlak

  • 1968 - 1969
Erlak bikotea
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Benantxi Eizagirre, ahotsa
  • Lourdes Agirregomezkorta, ahotsa

 
Erlak bikotea
play_buttonadd_button

Bakardadea

Erlak bikotea

Erlak bikotea
play_buttonadd_button

Hoietakoak

Erlak bikotea

Gipuzkoan eman zituen kontzertu gehienak Erlak bikoteak. Ehun inguru egin zituen lehen urtebetean, horietako lauzpabost Bizkaian, eta bakan batzuk Ipar Euskal Herrian. Musika “modernua eta gaurkoa” egin nahi zuten, “antziƱako musika, garai baterako izan arren, ez genuke nai lengo moldeetan gelditu”, zioten elkarrizketa batean (1).

Atzerriko kanta famatuenak euskaraz abesten hasi ziren, beste kantari garaikide askok egin zuten bezala, baina gero kantu propioak sortzen hasi ziren, Jose Angel Legorbururen laguntzaz. Hain zuzen, Legorburuk sortu zuen Erlak bikotearen kantu ezagunenaren doinua, “Kennedy“. Hitzak, berriz, Imanol Urbieta zarauztarrak idatzi zituen. Kantuak arrakasta handia izan zuen, eta hainbat urte geroago Negu Gorriak taldeak haren zati bat erabili zuen “J.F.K.” abestian, Erlak-en kantuaren berri emanez ezagutzen ez zuten belaunaldi gazteei.

Lau kantuz osaturiko disko txiki bat baino ez zuen argitaratu, Cinsa diskoetxearekin. Aipatutakoaz gain, bikoteak berak sorturiko beste bi kantu (“Oietakoak“, “Amonatxo“) eta Mary Hopkin kantari galestarraren “Those were the days” kantu ezagunaren bertsio bat (“Bakardadea“) jaso zituen single hartan. Imanol Urbietak zuzendutako Naia orkestrak lagundu zien grabazioan, gitarraz, baxuaz, saxofoiaz, pianoaz eta bestelako instrumentu batzuez jantziz abestiak.
Hala ere, Joxe Mari Iriondo kazetariaren ekimenari esker hainbat kantu gehiago grabatu zituen Erlak-ek Loiolako Herri Irratian: “Ur goxoa”, “Lotsatuta”, “Soro batean”, “Aita eta ama”, “Hilen ezkila”, “Elurra”, “Jauna”…
Testua: Jon Eskisabel
  • (1) Argia, 1969ko uztailaren 27a
Erlak bikotea
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Kennedy

Hoietakoak

Amonatxo

Bakardadea