Esne Beltza

Esne Beltza

Esna 2
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Xabi Solano Maiza, ahotsa, trikitixa, gitarra
  • Marcos Esteban 'Pini', ahotsa
  • Iban Zugarramurdi, bateria
  • Aitor Zabaleta, baxua
  • Jon Mari Beasain, gitarra, panderoa
  • Pello Gorrotxategi, teklatuak
  • Zigor Lampre, dj-a
  • Jon Elizalde, tronboia
  • Javi Perez, tronpeta

EROSI
Esna
play_buttonadd_button

Esna

2015 - 5Gora

PARTAIDEAK

  • Xabier Solano, ahotsa, trikitixa, gitarra
  • Marcos Esteban 'Pini', ahotsa
  • Iban Zugarramurdi, bateria
  • Aitor Zabaleta, baxua
  • Jon Mari Beasain, gitarra, panderoa
  • Pello Gorrotxategi, teklatua
  • Zigor Lampre, DJ
  • Jon Elizalde, tronboia, tronpeta

EROSI
Gora!
play_buttonadd_button

Gora!

2013 - 5Gora

PARTAIDEAK

  • Xabier Solano, ahotsa, eskusoinua, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, ukelelea, oinarri elektronikoak
  • Zigor Lampre DZ, sanplerrak, skratxak
  • Pello Gorrotxategi, akordeoia, teklatuak
  • Jon Mari Beasain, gitarra elektrikoa, gitarra klasikoa, panderoa
  • Aitor Zabaleta, baxua
  • Sergio Ordoñez, ahotsa, guiroa
  • Jon Elizalde, tronboia
  • Aritz Lonbide, tronpeta
  • Oier Zeberio, saxofoi tenorra
  • Iban Zugarramurdi, bateria
  • Jon Garmendia 'Txuria', hitzak

EROSI
Freedom 3 kolpetan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Xabier Solano, ahotsa, eskusoinua
  • Sergio Ordoñez, ahotsa, perkusioa
  • Jon Mari Beasain, gitarra, panderoa, koruak
  • Aitor Zabaleta, baxua, koruak
  • Pello Gorrotxategi, teklatua, koruak
  • Zigor Lampre DZ, dj
  • Iban Zugarramurdi, bateria
  • Aritz Lonbide, tronpeta
  • Jon Elizalde, tronboia

EROSI
Noa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Xabier Solano, ahotsa, trikitixa, oinarri elektronikoak, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa
  • Zigor Lampre 'DZ', skratxak eta ahotsa
  • Sergio Ordoñez 'Patxuko', ahotsa, guiroa
  • Pello Gorrotxategi, teklatuak, ahotsa
  • Aitor Zabaleta, baxua, ahotsa
  • Iban Zugarramurdi, perkusioa, bateria
  • Jon Mari Beasain, gitarra elektrikoa, ahotsa, gitarra klasikoa
  • Aritz Lonbide, tronpeta, tronboia
  • Jon Elizalde, tronboia, tronpeta
  • Jon Garmendia 'Txuria', hitzak

EROSI
Made in Euskal Herria
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Xabier Solano
  • Jon Mari Beasain
  • Sergio Ordoñez 'Patxuko'
  • Iban Zugarramurdi
  • Aitor Zabaleta
  • Zigor Lampre DZ'
  • Aritz Lonbide
  • Jon Elizalde
  • Peio Gorrotxategi
  • Aitor Saizar
  • Juanbau Larburu
  • Jon Garmendia 'Txuria'

EROSI
Mugitu harriak
play_buttonadd_button

Mugitu harriak

Mugitu harriak

Esna
play_buttonadd_button

Sueños de color

Esna

Gora!
play_buttonadd_button

Itxarongelan

Gora!

Gora!
play_buttonadd_button

Welcome

Gora!

Esna 2
play_buttonadd_button

Esna gauden artean

Esna 2

Freedom 3 kolpetan
play_buttonadd_button

No tinc remei

Freedom 3 kolpetan

Esna 2
play_buttonadd_button

Hil zuten

Esna 2

Gora!
play_buttonadd_button

Quién manda (hemen eta hor)

Gora!

Esna
play_buttonadd_button

Sorterritik

Esna

Fermin Muguruzak eta bere taldeak, Afro-Basque Fire Brigadek, 2007. urtean egindako mundu biran mamitu zen Esne Beltzaren proiektua. Xabier Solanok (ahotsa eta eskusoinua), Jon Elizaldek (tronboia), Aritz Lonbidek (tronpeta) eta Zigor Lampre DZ-k (dj) rocka, reggaea, ska, soula, kunbia, trikitixa eta bestelako doinuak bere egingo lituzkeen talde berri bat sortzea erabaki zuten. Muguruzak berak proposatu zien egitasmoari Esne Beltza izena jartzea, musikari zuriek egindako musika beltzaren metafora gisa.

Sergio Ordoñezek (ahotsa eta guiroa; Joxe Ripiau, Patxuko Nice), Jon Mari Beasainek (gitarra; Etzakit, Mal de Ojo), Pello Gorrotxategik (teklatuak; Izotz), Iban Zugarramurdik (bateria; Baldin Bada, Su Ta Gar, Fjord) eta Aitor Zabaletak (baxua; Etzakit, Izotz) osatu zuten taldea. Horrez gain, Jon Garmendia “Txuria” da hamargarren taldekidea, kantuen hitzak idazteaz arduratzen baita.

Esne Beltza

Kontxako estropadetan eskainitako kontzertu batean. (Berria)

Kantuak egiteari ekin zioten eta kontzertuak ematen hasi baino lehen argitaratu zuten lehen diskoa, Made in Euskal Herria (Gaztelupeko Hotsak, 2008). Taldearen  ildo nagusiak jasotzen ditu Xabi Pery soinu teknikariarekin (Itoiz) grabatutako disko horrek: musika estiloen aniztasuna, kultura ezberdinetako gonbidatu ugarien presentzia –hortaz, euskaraz gain beste hainbat hizkuntza entzuten dira Esne Beltzaren kantuetan–, eta maitasun eta salaketa hitzak. Hainbat lagunek kolaboratu zuten diskoan: Fermin Muguruza, Sorkun, Fernando Gimeno (Kuraia, El Corazón de Sapo), Moro (Bad Sound System), Stephanie Wallace jamaikarra, Kyou Sakurai japoniarra…

Disko hark ez zuen berebiziko oihartzunik izan, baina geroztik taldearen onarpenak gora egin du diskotik diskora. Noa (Baga-Biga, 2010) hainbat herrialdetan grabatu zuten (Beirut, Jamaika, Japonia, Bartzelona, Euskal Herrian), tokian tokiko kolaboratzaileekin (Cinderella jamaikarra, Ousmane senegaldarra, Flavio eta Rude italiarrak, Yage japoniarra, Johnny el Bola boliviarra, Berri Txarrak-eko Gorka Urbizu, militiabeirut talde libanoarra…). 17 kantuen artean, Kilometroak 2010 jairako egindako “Hona bostekoa” kantua zegoen.

Lehen bi diskoen artean, Esne Zopak proiektu paraleloa sortu zuten Solanok, Lamprek eta Beasainek, trikitilari zaharren memoria gordetzeko. Oraingoz disko bakarra kaleratu dute, Esnesailtzailearena (Gaztelupeko Hotsak, 2009).

ESNE_BELTZA

‘Freedom 3 kolpetan’ CD-DVDaren aurkezpenean. (Jon Urbe / Argazki Press)

Hurrengo lana, Freedom 3 kolpetan (Baga-Biga, 2011), CD eta DVDa izan zen. Diskoak kantu berriak, remixak, riddims-ak eta kantu zaharren bertsio berriak jasotzen ditu —“Nahi dut” izenekoak oihartzun handia izan zuen—, eta ohi bezala, hainbat kolaboratzailek hartu zuten parte. DVDak berriz, Japonian (Fuji Rock jaialdian), Durangon eta Donostian emandako hiru kontzertuen irudiak biltzen ditu.

2013. urteko Korrikaren amaieran eskaini zuen Esne Beltzak Freedom 3 kolpetan aurkezteko azken kontzertua, eta jarraian taldekideetako batzuk –Solano, Lampre, Elizalde, Lonbide eta Iban Zugarramurdi– Fermin Muguruza eta Kontrakantxaren No More Tour biran murgildu ziren. Martxotik abuztura bitartean 55 kontzertu eman zituzten mundu osoan zehar, baina hala ere, denbora hartu zuten kontzertuen arteko tarteetan Esne Beltzaren kantu berriak sortzeko. Horrela, irailean estudioan sartu ziren Gora! diskoa grabatzera.

Disko honetan beste kide bat gehitu zen taldera, Oier Zeberio saxofoi jotzailea, eta berriz ere kolaboratzaile ugari izan zituzten (Mala Rodriguez, Malena d’Alessio, La Canija, Jeff Robredo, Ras Daniel Ray, Adrià Salas, Fermin Muguruza bera…), baina taldeak soinua berritzeko ahalegin berezia egin zuen estudioan. Horrez gain, autoekoizpenaren aldeko urratsa eman zuen, 5Gora zigilua sortuz.

2014ko otsailean hasi zuten Gora! zuzenean aurkezteko bira. Taldean bi aldaketa gertatu ziren: Sergio Ordoñezek eta Aritz Lonbidek taldea utzi zuten —Ordoñezek Patxuko Nice taldea gidatzen du— eta haien ordez, hurrenez hurren, Gorka Suaia (Kodigo Norte, Suaia eta Lahaine) eta Arkaitz Sistiaga sartu ziren. Haatik, bira amaitu ostean taldea uztea erabaki zuten biek, eta 2015ko apirilean, GoraGo Tour birarako beste bi taldekide berrik osatu zuten Esne Beltza: Pini abeslaria (Bad Sound System) eta Aitor Valcarlos tronpeta jotzailea (Skakeitan, Hesian).

4576906

Bilboko Aste Nagusian jotzen, 2012. urtean. (Luis Jauregialtzo / Argazki Press)

Azken bost urteotan ehunka kontzertu eskaini ditu Esne Beltzak, horietako batzuk Galizian, Katalunian, Japonian eta Alemanian, eta Euskal Herriko jaialdi jendetsuetan jo du, Euskal Herrian Zuzenean eta BECatu kasu.

Bestalde, Gazta zati bat (Jon Maia, 2012) filmeko soinu banda egin zuten Xabier Solanok eta Zigor Lamprek.

Testua: Jon Eskisabel

Atzera

Nahi dut (Ibilaldia 2014)

Atzera

Lucharemos (ft. La Canija)

Atzera

Quien manda (Hemen eta hor)

Zuz: Edu Glez, Gaizka Peñafiel

Atzera

Eskuekin (Santurtzi, 2014-07-17)

Zuz: Gaizka Peñafiel

Atzera

Gogoak (La Flamenka, 2014-08-15)

Zuz: Gaizka Peñafiel

Atzera

GoraGo 15 biraren laburpena

Atzera

Making of Esna

Egilea: Gaizka Peñafiel

Atzera

Esna (Plateruena, 2015/12/07)

Egilea: Gaizka Peñafiel

Atzera

Mugitu harriak

Atzera

Sueños de color

Atzera

Jalgi (Herri Urrats 2016)

Atzera

Ez da ezetz

Atzera

Amets bat (Alaitz eta Maiderrekin)

Egileak: Gaizka Peñafiel, Asier Olazar

Esna 2
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Esna gauden artean

Hil zuten

Askeak

Jalgi

Zaunkaka

Mugitu harriak

Agurrik ez

Esna
play_buttonadd_button

Esna

2015

ABESTIAK:

Sorterritik

Begirada bakoitzean

Esna

Oraindik

Ardiherria

Ez da ezetz

Juntu

Sueños de color

Mugitu harriak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Mugitu harriak

Gora!
play_buttonadd_button

Gora!

2013

ABESTIAK:

Welcome

Gora

Itxarongelan

Harresiko kunbia

Malko bakoitzeko

Bakardadean

Lokarriak

Sometimes

Zauriak

Ahantzi

Zapato azule

Quién manda (hemen eta hor)

Bonba hotsez

Lucharemos

Sutzen

Hegaz doaz

Bagoaz!

Freedom 3 kolpetan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

The Class

No tinc remei

Free Palestine

Ibilian

Bozgora2 remix

Udalbiltza

Atzean utzitakoa

Distantzia

Nahi dut

Arrain-saltzailearena

Gotti!

X

Estoy aquí remix

Pasodoble remix

Oroitzen zaitudanean, ama

Noa
play_buttonadd_button

Noa

2010

ABESTIAK:

Hommes et femmes de couleur

Lurraren

Hona bostekoa

Hankatxuak

Eskuekin

Hogei

Hiru kolpetan!

Gogoak

Sonidero

Freedom

Sortzen

Rocokokofader

Revolutions piratak

Break-rut

Noa

Love my land mix

Nafar Erreinua

Esnesaltzailearena
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Infernuko

Lehen

Pasodoble

Baltxekua

Ezkondu nahi nuke

Kostituzio plazan

Berriatuan

Urruzolako neskatxa

Bals bat

Posta zaharra

Sueltoagarratuan

Vespa

Iturbiden panderoa

Etorri zaitez

Made in Euskal Herria
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Astindu

Gogoratzen

Estoiaki

Txikita

Sherezada

Bozgoragailuetatik!

Cautivo

My Guey

Hiru ta lau

Mohamed vs. Esne Beltza

Time for Love

Hipokresia naiz

Ilargigorria

Ez!

Esnesaltzailearena

Irun Lion Zion in Dub Vol. 1 (Askoren artean)

ABESTIAK:

Hipokrisia naiz Dub