2015.01.20
Fermin Muguruza

Fermin Muguruza

  • 1963
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Rocka, Reggaea, Ska
  • Webgunea
Black is Beltza ASM Sessions
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahotsa
  • Matah, ahotsa
  • Paul Thibodeaux, bateria
  • Albert Carrera, teklatuak
  • Nerea Guerrero, saxofoia
  • Ander Larrea, gitarra
  • Martin Anderson Fernandez, gitarra
  • Sr. Wilson, ahotsa
  • Chrishira Perrier, ahotsa
  • Victor Navarrete, baxua
  • Ashlin Parker, tronpeta
  • La Basu, ahotsa
  • Aneguria, ahotsa
  • Bocadebaba, ahotsa
  • Maysa Daw, ahotsa
  • Willow VSound, dubstep baxua
  • Tekkannon, saxofoia
  • Willi Fuego, gitarra, baxua, teklatuak
  • Amel Zen, ahotsa
  • Yacine Belahcene, ahotsa
  • Madjid Fahem, buzukia, teklatuak
  • Joan Garriga, teklatuak
  • Amparo Sanchez, ahotsa
  • Jonathan Freilich, gitarra
  • Green Valley, ahotsa
  • Skarra Mucci, ahotsa

EROSI
NOLA? Irun meets New Orleans
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahotsa
  • James Singleton, baxua
  • Doug Belote, bateria
  • Rick Trolsen, tronboia
  • Antonio Gambrell, tronpeta
  • Brad Walker, saxofoia
  • Dan Oestreicher, saxofoi baritonoa
  • Jonathan Freilich, gitarra
  • Brian Coogan, teklatuak

 
Black is Beltza
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahots nagusia
  • Boots Riley, ahotsa
  • Stephanie Wallace, ahotsak
  • Koldo Soret, gitarra, baxua
  • Mikel Abrego, bateria
  • Jon Elizalde, tronboia
  • Igor Ruiz, saxofoia
  • Aritz Lonbide, tronpeta
  • Mikel Azpiroz, pianoa, hammond organoa
  • DZ, sanplerrak

 
Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahotsa
  • Xabi Solano, trikitia
  • Zigor Lampre DZ, sanplerrak, oinarriak

EROSI
Asthmatic Lion Sound Systema Remix + beste harribitxi batzuk
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahotsa, programazioak (15, 17), gitarra akustikoa (16), gitarra erritmikoa (17)
  • Kaki Arkarazo, gitarrak (15, 16)
  • Mikel Abrego, bateria (15, 16, 18)
  • Okene Abrego, ahotsa (15)
  • Xabi Solano, trikitixa (16, 18)
  • Daniel Ray, ahots nagusia (17)
  • Xabi Pery, gitarra (17)
  • Unai Toledo, baxua (17)
  • Iratxe Iturriza, teklatuak (17)
  • Igor Ruiz, saxofoia (17, 18)
  • Irune, Naroa eta Bidane, koruak (17)
  • Jon Elizalde, tronboia (18)
  • Aritz Lonbide, tronpeta (18) 
  • Oskar Benas, gitarra (18)
  • Zigor DZ, disko jartzailea (18)
  • Hedoi Etxarte, biolina (18)

 


 
Mirant al cel
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Oskar Benas, gitarrak
  • Dana Leong, biolontxeloa
  • Alfonso Arias, gitarrak, sitar-a
  • Andres Belmonte, baxua
  • Mikel Azpiroz, teklatuak eta piano
  • Eric Herrera, tronboia
  • Victor Navarrete, baxua
  • Hedoi Etxarte, biolina
  • Rob Smith, "Baxua eta lurra" remix
  • Gorka Benitez, saxofoia
  • Jesus Artze, txalaparta
  • Pello de la Cruz, txalaparta
  • Karlos Osinaga, sintetizadoreak, gitarrak
  • Rodleen G, ahotsa
  • Aritz Villoda, efektu bereziak
  • Mike Stuart-Disphoria, soundtrack remix

 
Asthmatic Lion Sound Systema
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahotsa, programazioak
  • Zigor Lampre DZ, dj
  • Stephanie Wallace, ahotsa
  • Oskar Benas, gitarra
  • Franklin "Bubbler" Waul, teklatuak
  • Dave Hillyard, saxofoia (1)
  • Hedoi Etxarte, biolina (1)
  • Victor Navarrete, baxua
  • Andres Belmonte, baxua
  • Dana Leong, tronboia
  • Alfonso Arias "Papuchi", gitarra, armonika
  • Jon Elizalde, tronboia
  • Igor Ruiz "Fino", saxofoia
  • Aritz Lonbide, tronpeta
  • Eva Reina, teklatuak
  • Comandante X, beat box
  • Xabi Solano, trikitixa
  • Xabi Pery, gitarra, baxua
  • Mikel Abrego, bateria
  • Joseba Ponce, gitarra
  • Madjid Fahem, gitarra
  • David Bourguignon, gitarra, baxua
  • Gerard Casajus, perkusioa
  • Chalart 58, tinbalada
  • Arecio Smith, teklatuak

 
Euskal Herria Jamaika Clash
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahots nagusia
  • Wayne "C#" Clarke, bateria
  • Daniel "Axe Man" Thompson, baxua
  • Wayne Armond, gitarra
  • Xabi Pery, gitarra
  • Franklin "Bubbler" Waul, teklatuak
  • Uzziah "Sticky" Thompson, perkusioak
  • Jon Elizalde, tronboia
  • Dean Fraser, saxofoia
  • David Madden, tronpeta
  • Keisha Patterson, ahotsak
  • Leba Hibberts, ahotsak
  • Pam Hall, ahotsak
  • Xabi Solano, trikitixa
  • Zigor Lampre "DZ", dj

 
Komunikazioa Tour
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahots nagusia
  • Begoña Bang Matu, ahotsak
  • Sorkun Rubio, ahotsak
  • Eva Reina, ahotsak eta teklatuak
  • Jon Elizalde, tronboia
  • Aritz Lonbide, tronpeta
  • Igor Ruiz, saxofoia
  • Zigor Lampre "DZ", dj eta scratch-ak
  • Xabi Solano, trikitixa
  • Andres Belmonte, baxua
  • Alfonso Arias, gitarra
  • Mikel Abrego, bateria

 
Xomorroak (Bizitza lorontzian)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, programazioak, ahots nagusia ("Roberto alaia", "Eltxo tronpetaria", "La guardia insectil", "Xomorroak")
  • Sorkun Rubio, koruak eta ahots nagusia ("Tximeleta Liu")
  • Oscar Benas, gitarrak eta baxua
  • Xabi Solano, trikitixa
  • Libe Garcia de Cortazar, ahotsak ("La guardia insectil", "Xomorroak")
  • Fernando Apoa, ahots nagusia ("Charlie legalada")
  • Xabi Strubell, gitarra ("Charlie legala da")
  • Matxinsalto pottoloa, tronpeta
  • Ehunzango Mehea, saxofoiak
  • Marisorgin Tsunamia, tronboia
  • Sakana Badu, koruak ("La guardia insectil")
  • Rebecca Kampala, koruak ("La guardia insectil")
  • Brice Bamako, koruak ("La guardia insectil")
  • Irune Gray, koruak
  • Erikha Toledo, koruak
  • Djalo Dakar, koruak ("Manttangorri Queen")
  • Anartz Zuazua, koruak, ahots nagusia ("Hegal egiten ikasten")
  • Aitor Gabilondo, koruak, ahots nagusia ("Roberto Alaia, portuko galaia")
  • Itziar Urretabizkaia, koruak, ahots nagusia ("Euliak eta armiarmak", "Mantangorri Queen", "Xomorroak")
  • Asier Sota, koruak, ahots nagusia ("Euliak eta armiarmak")
  • Aitziber Garmendia, koruak, ahots nagusia ("Amarik ez dut")
  • Carlos Salaberri, koruak ("Charlie legala da")

 
In-komunikazioa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahots nagusia
  • Mikel Abrego, bateria
  • Alfonso Arias "Papuchi", gitarrak, sitar-a
  • Andres Belmonte, baxua
  • Eric Herrera, tronboia
  • Raynald Colom, tronpeta, flabel-a
  • Gorka Benitez, saxo tenorea, flauta
  • Begoña Bang-Matu, ahotsak
  • Eva Reina, ahotsak
  • Mikel Azpiroz, teklatuak
  • Joseba Tapia, trikitia
  • DZ, skratxak

 
Gaztetxeak martxan!! (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahotsa, programazioak
  • Sakana Badu, koruak
  • Nahia Mendoza, tronpeta
  • Lucia Mitxelena, kontrabaxua
  • Erikha Toledo, gitarra
  • Irune Gray, bateria

 
FM 99.00 Dub Manifest
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahots nagusia
  • Sorkun Rubio, ahotsak
  • Mikel Abrego, bateria
  • Oskar Benas, gitarrak
  • Hugues Schecroun, teklatuak, ahotsak
  • Brice Toutoukpo, baxua, ahotsak
  • Stefano Cecchi, tronpeta
  • Francesco Antonozzi "Sandokan", tronboia

 
Brigadistak Sound System
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahots nagusia
  • Radici Nel Cemento
  • Desorden Público
  • Afrika Bibang
  • Angelo Moore
  • Tijuana No
  • Hechos Contra el Decoro
  • Spartak Dub International
  • Manu Chao
  • Amparo Sanchez
  • Todos Tus Muertos
  • Aztlan Underground

 
Ireki ateak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fermin Muguruza, ahots nagusia
  • Xabi Strubell, gitarrak, turutabia, ahotsak
  • Joseba Ponce, baxua, ahotsak
  • Galder Izagirre, bateria, ahotsak, txalaparta, adarra

 

1983. urtean sortu zuen Fermin Muguruzak bere lehen musika taldea, 20 urte besterik ez zuela: Kortatu. Iñigo Muguruza anaia txikia eta Javier Armendariz Treku izan zituen bidaide lau urte iraun zuen abentura hartan. Talde mitiko harekin punk, rock eta ska giroak jorratu zituen, nerabezaroaren sukarraz dibertsioa eta aldarrikapena uztartuz.

Kortatu desegin eta gero, 1989. urtean, Negu Gorriak sortu zuen, berriz ere Iñigorekin, baita Kaki Arkarazo (M-ak) gitarrista eta soinu hartzailearekin ere. Geroago, Mikel Kazalis (Anestesia) eta Mikel Abrego (Bap!!) batu zitzaizkion hirukoari. Sekulako astindua ekarri zion taldeak euskal rockari, eta eragin handia izango zuen geroago sorturiko hainbat talderen artean. Negu Gorriak aitzindaria izan zen mestizajearen bidetik musika era ezberdinak nahasten eta teknologia berriak erabiltzen.
355
Taldea maila gorenean zela, 1996. urtean, Negu Gorriak desegiteko erabakia hartu zuen bostekoak, eta bakarkako bideari ekin zion Muguruzak. Lehen saioa Dut hiruko taldearen alboan egin zuen. Negu Gorriak-en hainbat kontzertutan aritutakoa zen Dut, eta bi disko zituen kalean, Esan Ozenki diskoetxearen eskutik. Isiltasunean eta sekretupean landuriko proposamen hori Muguruzak gustukoak dituen efektu kolpe horietako bat izan zen. Musikalki, Negu Gorriak-en gogortasunaren jarraipen gisa har daitekeen arren, ñabardurak eta berezitasunak zituen elkarlan berriak. Nagusiki rock indartsu eta hardcore giroetan murgildu zen Muguruza, Joseba Ponce (baxua), Galder Izagirre (bateria) eta Xabi Strubell (gitarra) musikariekin batera. 1997. urtean, Xabi Pery (Itoiz) soinu teknikariaren estudioanIreki ateak (Esan Ozenki) grabatu zuten, eta nazioarteko kontzertu bira abiatu zuten diskoa aurkezteko: Kuban, Argentinan, Uruguain, Kolonbian, Venezuelan, Espainian (Madrilgo Festimad jaialdian, besteak beste) eta, noski, Euskal Herrian aritu ziren, baita New Yorkeko CBGB areto mitikoan ere. Gaitzerdi antzerki taldeak landutako eszenografia ikusgarria erabili zuten Euskal Herriko emanaldietan.
357
Fermin Muguruza eta Dut-en arteko elkarlanak iraungitze data zeukan, eta kontzertuekin amaitu eta gero, bakarkako bideari ekin zion Muguruzak. Ordutik aurrera, bide horretan bidelagun asko izan dituen arren, horien artean baten bat nabarmentzekotan, Jamaikako sustraiko musika nabarmendu behar da. Izan ere, reggaea eta haren aldaerak (ragga, roots, dub, rock-steady, dance-hall…) jorratu ditu Muguruzak azken hamarkadako lan guztietan. Reggaea presente egon da Muguruzaren ibilbidean Kortaturen lehen garaietatik (“Sarri, Sarri” kantua, Toots & The Maytalsen moldaketa bat da), eta Negu Gorriak-en “B.S.O.” kantuan aldarrikatzen zuenez, bere sustraiak “rock, rap, reggae” ziren.

Brigadistak Sound System diskoak (Esan Ozenki, 1999) ederki islatzen du Muguruzaren filosofia. Nazioarteko hainbat lekutan grabatu zuen (Los Angeles, Erroma, Montreal, Habana, Paris, Bartzelona…), hainbat urtetako biretan harreman estua izandako tokian tokiko musikariekin: Todos Tus Muertos, Hechos contra el Decoro, Angelo Moore (Fishbone), Amparanoia, Manu Chao… Hizkuntza eta kulturen bat-egitea ekarri zuen lan horrek, eta geroztik kaleratu dituen disko guztiek brigadistaren espiritua eraman dute modu batera edo bestera barneraturik.

egb_jpgakikusi2-1.pl.jpeg

‘Brigadistak Sound System’ diskoa aurkezteko Parisen emandako kontzertuan. (Sonia Deysieux)

Hurrengo lanak, FM 99.00 Dub Manifest izenekoak (Esan Ozenki, 2000), sendotu egin zuen Muguruzaren bide berria, eta horren karira nazioarteko bira handietara itzuli zen irundarra. Mundu zabaleko musikariz osatutako taldea eratu zuen, Dub Manifest izenekoa, non haize atalak hartzen zuen garrantzia eta teklatu jotzailearen presentzia nabarmendu zitezkeen. Diskoari izena ematen dion kantu ezagunean islatu zuen Muguruzak taldearen izaera eta norabidea: “Emangailu FM-a, uhinetan barrena duintasuna musikatuz irratia, hitzen Internazionala, Sound System Mundiala, zeharkatzen isiltasun itsasoak…”.

In-komunikazioa diskoan (Metak-Kontrakalea, 2002) trikitiaren sonoritatea erantsi zion Muguruzak bere musikari. Diskoa Euskal Herrian grabatu zen, lagun zahar bat soinu teknikari zuelarik, Kaki Arkarazo, eta musikarien artean Joseba Tapia eta Gorka Benitez zeuden. Zuzenekoetarako, Kontrabanda taldea osatu zuen, Begoña Bang Matu, Sorkun Rubio (Kashbad), Eva Reina, Jon Elizalde, Aritz Lonbide, Igor Ruiz, Zigor Lampre DZ (Selektah Kolektiboa), Xabi Solano (Etzakit), Andres Belmonte, Alfonso Arias eta Mikel Abrego musikariekin. Horietatik, Sorkun eta Abrego bakarrik aritu ziren Dub Manifesten, eta Muguruzaren ondorengo proiektu guztietan ere parte hartu dute.

egb_jpgakikusi2-2.pl.jpeg

‘In-komunikazioa’ diskoaren aurkezpenean. (Gari Garaialde / Argazki Press)

Nazioarteko bira luzea prestatu zuen diskoa aurkezteko (Uruguai, Txile, AEB…), eta zenbait jaialdi ospetsutan parte hartu zuen; Japoniako Fuji Rocken eta Roskilden (Danimarka), esate baterako. Euskal Herrian, besteak beste, Bizi Gara makrojaialdian eta Artozki herrian (Nafarroa) jo zuen, Itoizko urtegiak azpian hartu aurretik. Kontrabandarekin eginiko birako azken emanaldia Bilboko Aste Nagusian egin zuen Muguruzak, eta haren ostean kontzertu birak eskaintzeari utziko ziola adierazi zuen. Alta, ez zuen hitza bete, eta urte batzuk geroago itzuli zen taula gainera.

Brigadistak Sound System diskoak bezala, nahasketa berriz eginiko diskoa ekarri zuen In-komunikazioa-k ere. Oraingoan, Bristol hiriko (Ingalaterra) musikariek hartu zituzten Muguruzaren kantuak, haien gaineko ikuspegi berria eskaintzeko Irun meets Bristol Komunikazioa diskoan (2003). Lanaren lehen tirada Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren sortutako Egunero egunkariarekin batera saldu zen, eta bildutako dirua euskarazko kazeta berriaren proiektua (Berria) laguntzeko erabili zen.

Tartean, lagun zaharrei kasu egiteko denbora ere atera zuen Muguruzak. Kortaturen garaietatik landuriko laguntasun harremanak zirela medio, Manu Chao musikariarekin bateraJai-Alai Katumbi Express egitasmoa sortu zuen. Radio Bemba Sound System taldea lagun zutela, areto txikietan kontzertu bira egin zuten Chaok eta Muguruzak. Kortatu, Negu Gorriak, Mano Negra eta bi musikarien bakarkako kantuak modu bero eta sutsuan nahasten zituzten taula gaineko emanaldi luzeetan. Jai-Alai Katumbi Expressen biran hasi ziren Espainiako zenbait komunikabide eta talde ultraeskuindarren presioa nabaritzen Muguruza eta Chao. Izan ere, Malagan (Espainia) eman behar zuten kontzertua bertan behera geratu zen. Geroago, Kontrabandaren biran, zentsura pairatu zuen berriz ere Muguruzak, beste zenbait euskal talderen aurka (Berri Txarrak, Soziedad Alkoholika, Su Ta Gar) antolatutako kanpaina mediatikoaren barruan. Baina Bartzelonako bi emanaldiak bertan behera uzteko saioak porrot egin ostean, hiri horretako Apolo aretoan emandako kontzertuak aukeratu zituen Muguruzak zuzeneko diskoa grabatzeko, Komunikazioa Tour (Metak-Kontrakalea, 2004).

546

‘Komunikazioa Tour’ biran. (Oriol Clavera)

Kontrabanda geldirik zegoela, gertuko zenbait musikari lagun harturik (Sorkun, Xabi Solano, DZ eta Mikel Abrego), Basque Fire Department talde akustikoa osatu zuen. Gaztetxe, leku txiki eta erdi tamainako aretoak izan dira suhiltzaile horien jomuga, nahiz eta Argentina eta Italiara ere eraman duten proposamena. Era berean, disko jartzaile saioak eskaini izan ditu Muguruzak, DJ Laia izenpean.
Euskal Herria Jamaika Clash diskoan (Talka, 2006) gorena ukitu zuen Muguruzak. Jamaikako sustraiak inoiz baino argiagoak diren lan hori, hain zuzen, Jamaikan bertan sortu zen. Jon Elizaldek, Xabier Solanok eta Xabi Peryk lagundu zuten Karibeko uharte mitikora, eta han grabatu ziren disko berriaren kantuak. Horretarako, gonbidatu asko bildu zituen Tuff Gong International estudioetan, Euskal Herriaren eta Jamaikaren arteko musika senidetze horretan. Diskoan parte hartu zuten, besteak beste, U-Royk, I Threes hirukoak, Lucianok eta Fermin Muguruzaren bidean garrantzi handia izan duen Toots Hibbert-ek. Kantu zerrendaren barruan, “La línea del frente” kantuaren reggae moldaketa zekarren disko horrek, Kortatuk kantua idatzi eta 20 urte geroago. Metak diskoetxea desagertu ostean, Talka Records zigilua sortu zuen Muguruzak bere lanak argitaratzeko.
542

Hasieran diskoaren zuzeneko aurkezpenik ez zela egongo adierazi bazuen ere, 18/98 sumarioan auzipetuen aldeko kontzertuaren karira hamabost laguneko talde bat osatu zuen Muguruzak, Kuba, Jamaika eta Euskal Herriko musikariekin. Emanaldi gogoangarri hura 2006ko azaroaren 11n ospatu zen, Barakaldo BEC aretoan. Kontzertu horretarako bakarrik osatu zen taldea, baina hilabete batzuk geroago munduko bira bati ekin zion Afro-Basque Fire Brigadek. Bi ordu eta erdiko kantu zerrenda prestatu zuen Muguruzak, Kortatu, Negu Gorriak eta bakarkako bideari errepaso zabala egiteko.

Fermin Muguruzaren azken diskoa 2008an atera zen argitara: Asthmatic Lion Sound Systema (Talka). Mundu osoko hainbat hiritan -Tokio, New York, Berlin, Kuala Lumpur…- eta hainbat musikarirekin -Dave Hillyard, Manu Chao, Maria de Medeiros, Palestinako DAM taldea, Dana Leong…- teknologia berritzailea erabiliz grabaturiko kantuak jaso zituen Muguruzak. Geroztik ordea, zinemak hartu du zentralitatea bere lanean. Lehenik eta behin, Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina (2009) film dokumentala zuzendu zuen Javier Corcuera zuzendari perutarraren laguntzaz. Palestinako kantariak eta musikariak ezagutzera emateko road-movie bat da filma. Donostiako Giza Eskubideen Zinema Jaialdian estreinatu zen 2009ko apirilean, eta filmean parte hartu zuten musikari palestinar batzuekin kontzertua eman zuen Muguruzak Donostian.

Proiektu horren haritik, 2010. urtean Al Jazeera telebista kateak Muguruza kontratatu zuen herrialde arabiarretako musikari buruzko dokumental sorta filmatu zezan, Next Music Station. 2010eko martxoan ekin zion lanari, Egipton, eta abenduan amaitu zuen Sudanen. Marokon, Libanon, Yemenen, Tunisian eta Sirian ere izan zen dokumentala grabatzen.

Zinema zuzendari gisa, bere hurrengo lana Zuloak izan da (2012), emakumezkoek osaturiko musika talde bati buruzko dokumental faltsua. Filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, Zabaltegi Bereziak sailean, 2012ko irailean, eta ondoren areto komertzialetara heldu zen. Halaber, filma egiteko sortutako fikziozko taldea egiazko bihurtu zen eta disko bat grabatu zuen filmaren soinu bandarekin. Ondoren, filmaren estreinaldi komertzialarekin bat eginez, kontzertuak ematen hasi zen Euskal Herrian, Katalunian, Espainian, Mexikon eta Berlinen, besteak beste.

Bakarkako ibilbidearen kantu bilduma argitaratu zuen Muguruzak 2013n: Radar FM 1999.2013 (Talka). Argitaratu gabeko bi abesti jaso zituen bertan: “Balazalak” kantuaren erremix berria, Supa Hataz kolektiboak egindakoa, eta Zuloak taldearen “Zuloak Riot” kantuaren bertsioa, Muguruzak berak egindakoa. Bestalde, 2013ko martxoan No More Tour 2013 birari ekin zion Fermin Muguruzak, Kontrakantxa taldearekin -bira hasi eta berehala, Iban Zugarramurdik (Baldin Bada, Su Ta Gar, Esne Beltza) Mikel Abrego ordezkatu zuen baterian-. Kurdistanen eman zuen birako lehen kontzertua, Diyarbakir/Amed hirian, eta ondoren Alemanian, Euskal Herrian, Palestinan, Galizian, Argentinan, Espainian, Mexikon, Italian, AEBetan, Japonian, Txinan, Ingalaterran eta Australian izan zen, besteak beste. Guztira, 55 kontzertu eskaini zituen,  eta No More Tour dokumentalean jaso zuen horren testigantza. Bira horren barruan, 2013ko apirilaren 20an, 50 urte bete zituen Muguruzak, eta Bilboko Kafe Antzokian emandako kontzertu batekin ospatu zuen urtemuga.

FERMIN_MUGURUZA

2013ko ‘No More Tour’ biran. (Juan Carlos Ruiz / Argazki Press)

Komunikazio tresna gisa euskara aukeratu zuen Muguruzak bakarkako bideari ekitean. Kortaturen hasieran, gaztelania izan zuen hizkuntza. Alta, euskara ikasteko konpromisoa argia zen, eta maila bat lortu bezain pronto, euskara eta Euskal Herria mundu zabalera zabaltzea izan du xede. Euskararekin izan duen konpromisoa beste hainbat alorretara ere zabaldu du bere ibilbide profesionalean. Ildo horretan, ugariak izan dira Muguruzaren ibilbidean arrazoi jakin baten alde eskainitako emanaldiak edo babestutako ekimenak: euskal preso, Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeetako auzipetu, Iparraldeko ikastola eta 18/98 makro-sumarioko auzipetuekiko elkartasuna musikatu izan du Ferminek.Kantuak egin ditu Milaka Bilaka herri ekimenaren alde (“Milaka bilaka”), Korrikarako (“Big Beñat”), 2004ko Itsasondoko Gazte Topagunerako (“Bideak”) eta AHT Gelditu! Elkarlana taldearentzat (“Gelditu AHT”). Halaber, hamaika kantariren diskoetan kolaboratu du: Anje Duhalde (“Bakezaleak” kantuan), Oskorri (“Euskaldun berriaren balada“), M-ak, Tijuana in Blue, Albert Pla, Amparanoia, Reincidentes, KOP, Peret, Fundamental, Radici Nel Cemento, Desorden Publico… batzuk aipatzearren. Halaber, kantuak eta hitzak idatzi ditu Anestesia, Sorkun eta Afrika abeslarientzat, besteak beste. Horietako asko 1984-1998 Amodio eta gorrotozko kantak disko liburuan (Esan Ozenki, 1998) eta Fermin Muguruza 99-04 CD-DVD bilduman (Metak-Kontrakalea, 2004).

Azken urteotan, zinema eta antzerkira zabaldu du Muguruzak musika sorkuntzarako esparrua. Hain zuzen, Ane Muñozen Basurdea eta Beamon jauzia film laburretako eta Mirant al cel (Jesus Garay) film luzeko musika ondu du, baita Xomorroak antzezlanerako ere.

Musika sortzeaz gain, eragile izan da beste zenbait arlotan ere. 90eko hamarkadaren hasieran, Esan Ozenki diskoetxea sortu zuen beste zenbait lagunekin batera, diskogintzaren hedapen autogestionatua eta “egin zuk zeuk” filosofia lantzeko. Esan Ozenkitik, zenbait talderen diskoak ekoitzi zituen Muguruzak; Wemean, Garage H eta Todos Tus Muertos taldeenak, esaterako. Esan Ozenkiko arduraduna izan zen Muguruza, diskoetxeak 2001ean agur esan zuen arte.

Komunikabideetan ere aritua da. Egin irratian Igo bolumena musika saioa gidatu zuen zenbait urtez, eta iritzi artikuluak idatzi ditu Argia aldizkarian eta Egin egunkarian. Zutabe horietatik zabaldu izan ditu gogoeta eta egitasmo berriak.

Testua: Koldo Otamendi

Atzera

No more tour (trailer)

Atzera

No more tour (Tolosa)

Atzera

Zuloak Riot

Atzera

Black is beltza

Atzera

NOLA? (trailerra)

Atzera

Kolore bizia

Atzera

Baldintzabikoa

Atzera

Black is Negra

Atzera

Atlantiko beltza

Egileak: Imanol Urizar, Naiara Olaia

Atzera

La Negra Flor en Rambla Santa Mónica

Zuz: Nerea Ferrero

Atzera

Black is... Black

Egilea: Principia Films

Atzera

Pantera beltza

Egilea: Principia Studio

Atzera

Afro Basque Fire Brigade: Road movie (Tour 2007)

Atzera

In-Komunikazioa (making of)

Egilea: Iker Trebiño

Atzera

Inkomunikazioa

Egilea: Iker Trebiño

Atzera

Big Beñat

Egileak: Asier Altuna, Telmo Esnal

Atzera

Big Beñat (making of)

Egileak: Asier Altuna, Telmo Esnal

Atzera

Urrun (making of)

Egilea: Manolo Gil

Atzera

Urrun

Zuz: Manolo Gil

Atzera

Komunikazioa Tour 2003/2004

Atzera

Bere bar (Sahara, 2003)

Atzera

Sarri, Sarri (zuzenean, Micaela Chalmeta Big Bandarekin)

Egilea: Jon Iraundegi

Black is Beltza ASM Sessions
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Baldintzabikoa

Black is... Black

Barcelona ciutat refugi

Black is negra

La Negra Flor en la Rambla Santa Mónica

La conexió algeriana

Pantera Beltza

Romper los muros

Black is... Beltza, ya se encendió la mecha

Atlantiko Beltza

NOLA? Irun meets New Orleans
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Kolore bizia

Etxerat!

In-komunikazioa

Mess Around

Zugarramurdin, Akelarrea

Dub Manifest

After-boltxebike

When I Die

Gora Herria

Black is Beltza

Black is Beltza
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Black is Beltza

No More Tour

ABESTIAK:

Radar FM 1999.2013
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Balazalak

Urrun

Maputxe

Eguraldi lainotsua

Newroz

Dub Manifest

Big Beñat

Bere-Bar

Zubizuria

In-komunikazioa

Armagideon

Azoka Eguna

Euskal Herria Jamaika Clash

Yalah Yalah Ramallah

La línea del frente

Asthmatic Lion

Ezin ihesi Berlin

Zuloak Riot

Asthmatic Lion Sound Systema Remix + beste harribitxi batzuk
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Asthmatic Lion

Balazalak

Iragarkien tartea

Milaka Dub

Ezin ihesi Berlin (Around the World)

Shoot the singer

Asthmatic Lion (MexMore Flu-nk Remix)

Loturak

Hau dena

Itzuliko naiz

Ezin ihesi Berlin (Where We Come From)

Simulakroa

Txintxorro Galaktikoa

Toka Talka

Todos los días son tuyos

Bizitza berri bat

Basajaun

Gelditu AHT!

Asthmatic Lion Sound Systema Remix
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Asthmatic Lion

Balazalak

Iragarkien tartea

Milaka Dub

Ezin ihesi Berlin (Around the World)

Shoot the singer

Asthmatic Lion (MexMore Flu-nk Remix)

Loturak

Hau dena

Itzuliko naiz

Ezin ihesi Berlin (Where We Come From)

Simulakroa

Mirant al cel
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

El Carmel

Toulouse, beti Toulouse

Zubia eta zu I

Hasperena I

Roma-Barcelona

Gernika Dubstep I

Hasperena II

Oroimena eta denbora

Aztarnak

Zubia eta zu II

Hasperena III

Barcelonaren zeru gorria

Denbora eta lurra

Gernika dubstep II

Justizia eta memoria

Demá ès festa

Mirant al cel

Perill de bombardeig

Suzko ekaitza

Laztura

Hau dena

Zaurizuria

Zubia eta zu III

Drama&bass

Asthmatic Lion Sound Systema
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Balazalak

Shoot the singer

Iragarkien tartea

Ezin ihesi Berlin

Itzuliko naiz

Asthmatic Lion

Simulakroa

Loturak

Ez sailkatu

Hau dena

I come from

Milaka bilaka

Afro-Basque Fire Brigade: Tour 2007

ABESTIAK:

Baxua eta lurra

Euskal Herria Jamaika Clash

Newroz

Plastic Turkey

Mendebaldarketa

Yalah, Yalah, Ramallah!

Nik baditut sei

Maputxe (Viña Rock Festival)

Azoka eguna

Redemption Song

La fille du quartier populaire

In-komunikazioa

La línea del frente

Hitza har dezagun (Caracas)

El último ska

Milaka bilaka (Donostia)

Ikusi mendizaleak

Gora Herria

Dub manifest

Euskal Herria Jamaika Clash
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Azoka eguna

Euskal Herria Jamaika Clash

Baxua eta lurra

Plastic Turkey

Askatasun parabolikoa

Mongolian barbecue

La fille du quartier populaire

Yalah, Yalah, Ramallah!

La línea del frente

Basque xamuraia

Beamon jauzia

Le mouv' Dub

Bass-que Culture

ABESTIAK:

Azoka eguna (Xabi Pery)

La línea del frente (Masta Blasta version)

Baxua eta lurra (Bob Smith)

Beamon jauzia (Barriobeat remix)

Plastic Turkey (Neil Perch / Zion Train)

Mongolian barbecue (Peter Rose)

Yalah, Yalah, Ramallah (DMD remix) (Nebukhednezzar and Daniel Diaz)

Baxua eta lurra (Blue & Red)

Beamon Jauzia (Rough Mix)

Basque xamuraia (Parasite)

Komunikazioa Tour
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

In-komunikazioa

Urrun

Hitza har dezagun

Newroz

Ekhi Eder

Itaka berriro

Bere-Bar

Armagideon Tenoreko Aztarnak

Linguae Navarrorun Museum

Big Beñat

Brigadistak

Oasiko erregina

Fandangoa

54-46

Etxerat!

Lagun nazakezu

Beti izango dugu Bilbao

Hiri debekatura bidai xartela

Freedom (Think)

Errespetua

Fermin Muguruza 99-04
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bideak

Dues nacions

Furtibo putakumiak

Basurdea

Beamon jauzia

Amesten

Beamon

Guayaquil city

Espera un momento

Dub Manifest

Big Beñat (Xabi Pery remix)

Big Beñat (Javi Pez remix)

Eguraldi lainotsua hiriburuan

Hasperena

Zubizuria

Armagideon tenoreko aztarnak

Errealitatea besterik ez

Pistola aluan

Cash

She watch Channel Zero?!

Guns of Brixton

Xomorroak (Bizitza lorontzian)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Roberto alaia, portuko galaia

Armiarmak eta euliak

Txapela metalikoa

Charlie legala da

Hegal egiten ikasten

Eltxo tronpetaria

Manttangorri Queen

Amarik ez dut

Tximeleta Liu

Margarita

Labezomorro beat box

Alabatxo

Xomorroak (Bizitza Lorontzian)

Roberto el galán del puerto

Moscas y arañas

Txapela metálica

Charlie es legal

Aprendiendo a volar

Mosquito trompetero

Mariquita Queen

Yo no tengo madre

Mariposa Liu

Margarita

Cucaracha beat box

La guardia insectil

Hijita mía

Bichitos (la vida en el tiesto)

Irungo AEK-ko beteranoak (Askoren artean)

ABESTIAK:

Txabi Etxebarrieta

Irun meets Bristol: komunikazioa
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Armagideon tenoreko aztarnak (Armacordian mix)

In-komunikazioa

Armagideon tenoreko aztarnak

Hasperena

Leonard Peltier Free!

Beti izango dugu Bilbao (Bilbao Dub)

Linguae Navarrorum Museum

Bidartean

Zubizuria

Hiri debekatura bidai xartela (Soapbox mix)

Armagideon tenoreko aztarnak (Steppers dub remix)

Bidartean

Beti izango dugu Bilbao (We'll always have Bilbao)

Leonard Peltier Free! (Gaffa & Matt's Peace-Pipe Dub)

Zubizuria

In-Komunikazioa

Hasperena (Gill Remix)

Linguae Navarrorum Museum (Dr. DJ Stylee)

The Rockdeluxe Experience 30.10.2002 (Askoren artean)

ABESTIAK:

She watch Channel Zero?! (zuzenean)

Mano Negra illegal (Askoren artean)

ABESTIAK:

Guayaquil City

In-komunikazioa
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zubizuria

Bidartean

In-komunikazioa

Hasperena

Armagideon tenoreko aztarnak

Linguae Navarrorun Museum

Hiri debekatura bidai xartela

Beti izango dugu Bilbao

Leonard Peltier Free!

Zubizuria (Euripean)

21 inéditos y exclusivos (Askoren artean)

ABESTIAK:

Furtibo putakumiak

Big Beñat

ABESTIAK:

Big Beñat: mundu bat bildu!

Big Beñat: Korrika badator

Big Beñat (Xabi Pery erremixa)

Big Beñat (Javi PZ3 erremixa)

Gaztetxeak martxan!! (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hiri debekatura bidai xartela

FM 99.00 Dub Manifest
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

FM 99.00 Dub Manifest

Ekhi eder

Bere-Bar

Itaka berriro

Gizon armatuak

Big Beñat

Mendebaldarketa

Diru espainol zikina

Radical chic

Irudikeriak

Brigadistak Sound System
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Urrun

Hitza har dezagun

Newroz

Puzka

Harria

Lagun nazakezu?

Eguraldi lainotsua hiriburuan

Maputxe

Brigadistak

Oasiko erregina

54-46

Ari du hotza

Nazio ibiltaria naiz

Urrun dub

Erremixak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Urrun dub II

Hartu hitza

Newroz 707

Eguraldi lainotsua

Oasiko erregina

Ari du hotza

Nazio ibiltaria naiz

Amodiozko eta gorrotozko kantak (1984-1998)

ABESTIAK:

Nicaragua sandinista

La línea del frente

Etxerat

Radio Rahim

B.S.O.

Aizu (Pez mix)

Kokomero kapitaina

Lucrezia

Ibili (Xabi Pery Remix)

¡Alerta guerrillas!

La esquina del mundo

Positive Bomb

Encuentro con Sarri en Nación Reixa

Basurdearen irrintzia

Crudo (Comandante versión)

Ireki ateak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ibili

Bidasoa fundamentalista

Nik baditut sei

Gazteluak

Lepo moztua

Aizkorak zorroztu

Ezti potoa

Pentsamendu bakarra

Lucrezia

Esnatu lurra, esnatu

El derecho de vivir en paz