2019.05.10
Fits

Fits

  • 1996
  • Urretxu-Zumarraga, Bergara (Gipuzkoa)
  • Rocka

Laranja agentea

 

Dena nahi duzu erdiratu
Dena zuretzat zeureganatu
Dena nahi duzu zilborreratu
Dena itxuraz eraldatu
Dena nahi duzu kolorez aldatu
Hitz lodiz jantzi, letraz loditu
Katu arre zara, ozelotea
Ezer aldatu nahi ez duen pentsamoldea

Ozelote, katu arrea
Bertikala horizontal dela dioen elea (bis)
Dioen elea…

Eskuinean dena, eskuineratuz
Eta ezkerrekoa ezabatuz (bis)

Inoren garuna
Hustu nahi duen pentsamoldea
Inoren garuna
Lehertu nahi duen putasemea
Inoren garuna
urtu nahi duen laranja agentea

agentea
laranja agentea