2014.05.24
Fran Lasuen

Fran Lasuen

Atzera

Denborak
play_buttonadd_button
EROSI

Denborak

2005 - Nuba Records


  • Zakhur hil bati(Musika: Fran Lasuen-Hitzak: Jon Mirande)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Fangioren autoa(Musika eta hitzak: Fran Lasuen)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Carreira mínima(Musika eta hitzak: Fran Lasuen)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Argi-zulo / Rasgo de luz(Musika eta hitzak: Fran Lasuen)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ardurabakuen aeroplanoa(Musika: Fran Lasuen-Hitzak: Fran Lasuen, Anbrosio Atxa)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Argi-dantza(Musika: Fran Lasuen)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Instructions(Musika: A. Erzilla-Hitzak: Fran Lasuen)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Proverbe chinois(Musika eta hitzak: Fran Lasuen)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Infernu press(Musika eta hitzak: Fran Lasuen)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Leonen sukaldean(Musika eta hitzak: Herrikoiak / Moldaketak: Fran Lasuen)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zikiro beltza(Musika eta hitzak: Herrikoiak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 39' 58"


Argi kodea: KAR 711


PARTAIDEAK

  • Fran Lasuen, ahotsa, biolina
  • Jesus Belmonte, gitarra
  • David Nanclares, gitarra, baxua, kontrabaxua
  • Oscar Andolfo, bateria, perkusioa

LAGUNTZAILEAK

  • Kepa Junkera, soinu txikia ("Proverbe chinois")
  • Ibon Koteron, alboka ("Argi dantza")
  • Niño Josele, gitarra flamenkoa ("Zakhur hil bati")
  • Mafalda Arnauth, ahotsa ("Argi-zulo / Rasgo de luz")

GENEROA

Folka

Izukaitz taldearen sortzaileetako bat izan zen Fran Lasuen, 70eko hamarkadaren erdialdean. Ibilbide laburra izan zuen Izukaitzek, baina handia izan zen euskal folkaren berriztapenean utzitako arrastoa. Taldearekin ari zen bitartean, irakasle lanetan hasi zen, Eibarko ikastolan eta institutuan. Bi disko argitaratu ondoren Izukaitzenak egin eta gero, Oskorri taldean sartu zen Lasuen, Izukaitzen taldekide izandako Bixente Martinezekin batera. Oskorrin 1993. urtera arte aritu zen Lasuen, eta parte hartu zuen Bizkaiko taldearen diskorik arrakastatsuenetako batzuetan, abeslari, biolin jotzaile eta konpositore gisa.

Kontraesanak bizi du Lasuen, musika sortzerakoan. Iraganetik, musika tradizionaletik abiatzen da, arriskua lagun, beste eremu batzuetara eramateko. “Musika tradizionala guztiz maitagarria zait, baina betiere laborategi gisa jorratzeko. Errespetu handia diot, nondik gatozen eta zer garen adierazten duelako, baina betiere aurrera begiratzeko tresna izan behar du” (1). Eskuadra Zarra izan zen Fran Lasuenek Oskorritik atera eta gero martxan jarritako lehen proiektua. Bertan hasi zen musika tradizionalaren ikuspegi garaikidea garatzen. Fran Lasuen & Eskuadra Zarra (Aztarna, 1996) grabatzeko hainbat musikari bildu zituen: Luis Camino (perkusioak), Pello Irizar (pianoa), Alex Zabala (kontrabaxua), Ana Somokurtzio, Costa Branco (gitarra portugesa)… Kubako eta Portugalgo musikaren lehen eraginak ageri dira Lasuenen konposizioetan, hurrengo diskoetan ere nabarmenduko direnak.

1901

Fran Lasuen.

1998an, David Passingham (harmonika eta ahotsa) eta Jesus Belmonte (gitarra eta ahotsa) musikariekin ostegunero elkartzen hasi zen Lasuen, musika joz ondo pasatzea beste helbururik ez zutela. Bilkura haiek Eguenetako Bandaren sorrera ekarri zuten lehenengo, eta Eguenetako kantuak diskoa (La Fabrica de Ideas, 2001) ondoren. Instrumentazio urriaren bakuntasuna aldarrikatu zuen hirukoteak, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz abesturiko kantu zerrendan.

Eguenetako Bandako musikariek lagundu zioten eibartarrari orain arte egin duen azkeneko lana prestatzen: Denborak (Karonte, 2005). Horiez gain, kolaboratzaile bikainak bildu zituen: Ibon Koteron, Kepa Junkera, Niño Josele eta Mafalda Arnauth portugaldarra, hain zuzen ere. Disko “kreola” dela esan du Lasuenek, hainbat kultura eta musikaren mestizaje lana. Hain zuzen, hainbat hizkuntza (euskara, portugesa, gaztelania…), musika tresnak (alboka, soinu txikia, cavaquinhoa, djembea, berimbaua, darbuka, gitarra flamenkoa…) eta giroak (tango, morna, fado, rap, pop…) nahasten ditu.
1904

Bakarkako ibilbideaz gain, hainbat talde eta bakarlarirekin kolaboratu du Fran Lasuenek azken 30 urteotan (Kepa Junkera, Itoiz, Amaia Uranga…), Txatanuga Futz Band taldea sortu zuen eta Kubako Soneros del Changüi taldearen diskoa ekoitzi zuen. Musikan izan ezik, ikus-entzunezkoen arloan eta antzerkian ere esperientzia luzea du Lasuenek. Hainbat telebista saiotako ekoizle, gidoilari eta zuzendari izan da, Markeliñe taldearen Underground antzezlaneko musika sortu zuen, eta aktore eta musikari lana egin zuen Tanttakaren Ekaitz-txorien eskua-n. Horrez gain, instalazioa landu du (Hydrozone), eta Euskal Herriko Unibertsitatearen aginduz poesia, antzerkia, musika, teknologia eta zientzia batzen dituzten bi sorkuntza taularatu ditu: Gauzakiak eta gizakiak-Nanocosmos eta Energeia.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Berria, 2005eko ekainaren 12a