2014.05.24
Fran Lasuen

Fran Lasuen

Atzera

Fran Lasuen & Eskuadra Zarra
play_buttonadd_button
 

Fran Lasuen & Eskuadra Zarra

1996 - Aztarna


  • Ta ezin etsi(Musika: Fran Lasuen-Hitzak: Rafa Egiguren)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Havana Club (Jainkosak maite diren antzera)(Musika: Fran Lasuen-Hitzak: Txabi Puerta, Fran Lasuen)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Kontu barri bat(Musika: Fran Lasuen, J.I. Lopez de Luzuriaga-Hitzak: Herrikoiak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Lo nengoela(Musika: Fran Lasuen-Hitzak: Pako Aristi)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Irlandar abiadoreak bere heriotza igarri du(Musika: Fran Lasuen-Hitzak: W.B. Yeats, Joseba Sarrionandia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Oroimeneko portua(Musika: Fran Lasuen-Hitzak: Joseba Sarrionandia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Mikeren ikatza(Musika: Fran Lasuen-Hitzak: Bertolt Brecht, Fran Lasuen)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Cats want to live(Musika: Fran Lasuen-Hitzak: Edorta Jimenez)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ilusio saltzailea(Musika: Fran Lasuen-Hitzak: Pello Zabaleta)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Fado bat?(Musika: Fran Lasuen-Hitzak: A. Navarro, Fran Lasuen) **
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ez dut gure herria saltzeko(Musika: Fran Lasuen-Hitzak: Sitting Bull, Joseba Sarrionandia)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Itsaso guztiak ("Gato Pérez" oroituz)(Musika eta hitzak: Fran Lasuen)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 57' 07"


Argi kodea: AZ 001


Azala: Fran Lasuen, Laka


PARTAIDEAK

  • Fran Lasuen, ahotsa eta biolinak
  • Luis Camino, perkusioak eta koroak
  • Pello Irizar, pianoa
  • Alex Zabala, kontrabaxua
  • Jose M. Gonzalez, klarinetea
  • Ana Somokurtzio, ahotsa

GRABAZIOA

Lagin estudioa (Beasain, Gipuzkoa); Tcha-tcha-tcha estudioa (Lisboa)**


SOINU TEKNIKARIA

Mikel Fernandez


MOLDAKETAK

Pello Irizar


LAGUNTZAILEAK

  • Rao Kyao, flauta (1, 7)
  • Costa Branco, gitarra portugesak (10)
  • Goinhas Palma, biola (10)
  • Carlos Carvalho, biola (10)
  • Jabi Ituarte, moldaketak (5, 12)

GENEROA

Folka

Izukaitz taldearen sortzaileetako bat izan zen Fran Lasuen, 70eko hamarkadaren erdialdean. Ibilbide laburra izan zuen Izukaitzek, baina handia izan zen euskal folkaren berriztapenean utzitako arrastoa. Taldearekin ari zen bitartean, irakasle lanetan hasi zen, Eibarko ikastolan eta institutuan. Bi disko argitaratu ondoren Izukaitzenak egin eta gero, Oskorri taldean sartu zen Lasuen, Izukaitzen taldekide izandako Bixente Martinezekin batera. Oskorrin 1993. urtera arte aritu zen Lasuen, eta parte hartu zuen Bizkaiko taldearen diskorik arrakastatsuenetako batzuetan, abeslari, biolin jotzaile eta konpositore gisa.

Kontraesanak bizi du Lasuen, musika sortzerakoan. Iraganetik, musika tradizionaletik abiatzen da, arriskua lagun, beste eremu batzuetara eramateko. “Musika tradizionala guztiz maitagarria zait, baina betiere laborategi gisa jorratzeko. Errespetu handia diot, nondik gatozen eta zer garen adierazten duelako, baina betiere aurrera begiratzeko tresna izan behar du” (1). Eskuadra Zarra izan zen Fran Lasuenek Oskorritik atera eta gero martxan jarritako lehen proiektua. Bertan hasi zen musika tradizionalaren ikuspegi garaikidea garatzen. Fran Lasuen & Eskuadra Zarra (Aztarna, 1996) grabatzeko hainbat musikari bildu zituen: Luis Camino (perkusioak), Pello Irizar (pianoa), Alex Zabala (kontrabaxua), Ana Somokurtzio, Costa Branco (gitarra portugesa)… Kubako eta Portugalgo musikaren lehen eraginak ageri dira Lasuenen konposizioetan, hurrengo diskoetan ere nabarmenduko direnak.

1901

Fran Lasuen.

1998an, David Passingham (harmonika eta ahotsa) eta Jesus Belmonte (gitarra eta ahotsa) musikariekin ostegunero elkartzen hasi zen Lasuen, musika joz ondo pasatzea beste helbururik ez zutela. Bilkura haiek Eguenetako Bandaren sorrera ekarri zuten lehenengo, eta Eguenetako kantuak diskoa (La Fabrica de Ideas, 2001) ondoren. Instrumentazio urriaren bakuntasuna aldarrikatu zuen hirukoteak, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz abesturiko kantu zerrendan.

Eguenetako Bandako musikariek lagundu zioten eibartarrari orain arte egin duen azkeneko lana prestatzen: Denborak (Karonte, 2005). Horiez gain, kolaboratzaile bikainak bildu zituen: Ibon Koteron, Kepa Junkera, Niño Josele eta Mafalda Arnauth portugaldarra, hain zuzen ere. Disko “kreola” dela esan du Lasuenek, hainbat kultura eta musikaren mestizaje lana. Hain zuzen, hainbat hizkuntza (euskara, portugesa, gaztelania…), musika tresnak (alboka, soinu txikia, cavaquinhoa, djembea, berimbaua, darbuka, gitarra flamenkoa…) eta giroak (tango, morna, fado, rap, pop…) nahasten ditu.
1904

Bakarkako ibilbideaz gain, hainbat talde eta bakarlarirekin kolaboratu du Fran Lasuenek azken 30 urteotan (Kepa Junkera, Itoiz, Amaia Uranga…), Txatanuga Futz Band taldea sortu zuen eta Kubako Soneros del Changüi taldearen diskoa ekoitzi zuen. Musikan izan ezik, ikus-entzunezkoen arloan eta antzerkian ere esperientzia luzea du Lasuenek. Hainbat telebista saiotako ekoizle, gidoilari eta zuzendari izan da, Markeliñe taldearen Underground antzezlaneko musika sortu zuen, eta aktore eta musikari lana egin zuen Tanttakaren Ekaitz-txorien eskua-n. Horrez gain, instalazioa landu du (Hydrozone), eta Euskal Herriko Unibertsitatearen aginduz poesia, antzerkia, musika, teknologia eta zientzia batzen dituzten bi sorkuntza taularatu ditu: Gauzakiak eta gizakiak-Nanocosmos eta Energeia.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Berria, 2005eko ekainaren 12a