2017.05.08
Ganbara

Ganbara

Atzera

Banan-banan
play_buttonadd_button
 

Banan-banan

1985 - Elkar


  • Bilutsik azkenean ur bazterrean(Hitzak: Xabier Lete-Musika: Josean Martin Zarko)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Herrimina(Hitzak: P. Zarranz-Musika: Herrikoia / Moldaketa: Ganbara)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Goizean goizik jeikirik(Hitzak: Herrikoiak-Musika: Josean Martin Zarko)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Bermioko uholdeak(Hitzak: Juan Ezeiza-Musika: Dave Totterdell)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Zertara yiten zira(Musika: Herrikoia / Moldaketa: Ganbara)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Piñudia lainotan(Hitzak: J. A. Etxeberria-Musika: Josean Martin Zarko)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bereterretxeren kanthoria(Hitzak eta musika: Herrikoiak / Moldaketa: Ganbara)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Banan-banan(Hitzak: Martin Tejeria-Musika: Angel Unzu)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon

Formatua: CD-LP


Iraupena: 43' 23"


Argi kodea: ELK-113


Azala: Luis Martin Zarko


PARTAIDEAK

  • Maria Eugenia Etxeberria, ahotsa
  • Angel Unzu, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, gitarra klasikoa, ahotsa
  • Josean Martin Zarko, gitarra klasikoa, gitarra akustikoa, dultzimerra, ahotsa
  • Juan Ezeiza, biolina, mandolina, kromornoak, dultzaina, txirula
  • Josetxo Fernandez de Ortega, pianoa, sintetizadoreak
  • Eduardo Salvador, baxua, flauta

GRABAZIOA

Tsunami estudioa (Donostia)


SOINU TEKNIKARIA

Josean Salanova


LAGUNTZAILEAK

  • Pako Diaz, bateria, perkusioa
  • Olatz Zugasti, harpa
  • Josetxo Silguero, saxofoia
  • Donato Goienetxe, indiar taula
  • Iñaki Salvador, akordeoia

GENEROA

Folka

Berez, 1979an biltzen hasi, eta jazz eta musika klasikotik zetorren musikari talde batetik sortu zen Ganbara 1982an. Angel Unzuk (gitarra), Maria Eugenia Etxeberriak (ahotsa), Juan Ezeizak (biolina, alboka, txirula), Josean Martin Zarkok (gitarra, bozoukia, ahotsak), Josemari Mujikak (bateria eta perkusioa) eta Jesus Etxeberriak (pianoa, baxua eta ahotsa) osatu zuten hastapeneko zazpikotea. Laster batean, disko bat grabatu zuten, Behin batean (Soñua, 1982). Azkarregi, taldekideen iritziz: “Presaka eta korrika. Nobatada izan zen. Hortik aurrera pittin bat egindakoa zuzentzen ahalegindu ginen” (1). Dena dela, disko hark, oso borobila ez izanagatik ere, agerian utzi zuen herri musiketatik edanez musika pertsonalagoa eta landuagoa egin nahi zuen talde preziosista.

499

Ganbara taldea, 80ko hamarkadaren hasieran.

Nahiko korapilatsuak izan ziren lehen urte haiek. Rockaren leherketaren garaia zen Euskal Herrian. Emanaldi gutxi, oihartzun gutxi… 1985ean Toledon (Espainia) antolatutako Folk Sari Nazionala irabazi zuten arte. Guztira 175 taldek parte hartu zuen Ganbarak irabazitako lehiaketa hartan. Sari horren ondorioz, Espainiako Telebistan ere agertu zen. Sariak errotik aldatu zuen taldearen zoria. Besteak beste, disko bat grabatzera behartzen zuen irabazlea, eta hortik sortu zen Banan- banan (Elkar, 1985), nahiz eta lehiaketara aurkeztu aurretik prestatutako materiala izan diskoan agertzen dena. Dezentez disko helduagoa da, argiagoa, eta taldekideek ez dute inongo erreparorik herri musika eta beste musika batzuk uztartzeko.

Aldaketak izan ziren taldean: Jesus Etxeberriak utzi eta Josetxo Fernandez (pianoa, sintetizadoreak) eta Eduardo Salvador (baxua) sartu ziren Ganbaran. Handik aurrera ohikoak gertatu ziren gorabeherak taldearen oinarri erritmikoan. Baina, era berean, sendotu egin zen taldearen muina, Maria Eugenia Etxeberriak, Josean Martin Zarkok, Angel Unzuk eta Juan Ezeizak osatzen zutena.

Sariaren ondorioz emanaldiak ugaritu eta Euskal Herritik kanpo ere jotzen hasi ziren. Taldearen garairik emankorrena da. Harat honat(Elkar, 1987) diskoan taldeak sonoritate propioa lortu zuen, Etxebesteren ahots indartsuan eta gitarren arteko jolas landuetan zein tresna tradizionalen koloreetan oinarritua. Garai hartan hau zioen Juan Ezeizak taldearen musikaz: “Folk progresiboa dela esan digute, folka hartuz eta piska bat modernizatuz, aprobak egitea nolabait, esperimentoak. Batez ere, folkeko tresnak eta gaur eguneko tresnekin nahasketak egin ditugu, beste batzutan ere musika herrikoia hartu eta hitzak jarri dizkiogu edo aldrebes” (2).

501

‘Ganbara(tik)’ diskoa grabatu zuen zazpikotea.

Disko horretan, gainera, akordeoia eta soinu txikia erabili zituzten lehen aldiz. Horretarako, Joxan Goikoetxea (Alboka) aritu zen tarte batez Ganbararekin. Goikoetxeaz gain, Jose J. Lera (bateria), Jose A. Gonzalez (baxua) eta Josetxo Fernandez Ortega (pianoa) aritu ziren disko hori grabatzen.

Ganbara(tik) (Elkar, 1989) izan daiteke taldearen diskorik landu eta ezagunena. Berriro ere aldaketak gertatu ziren taldean. Jose Angel Loran (eskusoinua), Alex Blasco (pianoa) eta Mikel Artieda (baxua) sartu ziren. Taldearen diskorik herrikoiena dela esan izan da. Azpimarratzekoa da izen handiko kolaboratzaileen parte-hartzea: Paddy Moloney, Irlandako The Chieftains talde mitikoko gaita jotzaile eta Europako herri musiketako izenik nagusietakoa, besteak beste.

Taldea erabat aldatu zenBuhamien balleta diskoan (Elkar, 1992). Josean Martin Zarko eta Angel Unzu ziren hastapeneko laukotetik jarraitzen zuten bakarrak, eta hainbat jazz musikari ezagunekin osatu zuten taldea bosgarren lana gauzatzeko: Txema Garces (baxua), Pello Ramirez (akordeoia, biolontxeloa) eta Josetxo Goia-Aribe (saxofoi tenorea). Haiekin batera Garbiñe Benitez (ahotsa) eta Alex Blasco (pianoa) aritu ziren. Bateriarik gabeko Ganbararen lehen diskoa da. Jazzeroena.

503

Ganbara, 90eko hamarkadako emanaldi batean. (Berria)

Taldeak beste disko bat grabatu zuen, Itsas zabalean (Elkar, 1995), desagertu baino lehen. Angel Unzu, bere bidea hartu, eta izen handiko musikariekin aritu izan da: Benito Lertxundi, Kepa Junkera,Jabier Muguruza…. Horretaz gain, ekoizle gisa aritu da Alaitz eta Maider, Benito Lertxundi eta Olatz Zugaztiren diskoetan, eta jazz musikan buru-belarri kokatutako hiru disko instrumental kaleratu ditu bakarka: 13 solos (Jazzle, 2000), Melodías de piel (Elkar, 2003)  eta Tiempo de búsqueda (Acoustic Music Records). Bere azken kolaborazioa Txuma Murugarren abeslariarekin izan da, 14 abesti eta hamahiru istorio txiki diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2013). Pop-rock abestien konpositore gisa estreinatu da Unzu lan horretan.

Josean Martin Zarko Albokako taldekide izan zen 1994tik 2001era, eta taldearen lehen bi diskoetan hartu zuen parte. Ondoren Euritan Blai osatu zuen Juan Ezeizarekin, eta biak aritu dira, Gaskoniako hainbat musikarirekin batera, Europa osoan oihartzun handia eduki duen Xarnege taldean. Ganbararen ikuspegi musikaletik hurbilago dagoen Lantz taldean ere parte hartu dute biek, Mikel Errazkin (Sorotan Bele), Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider, Patxi eta Konpainia), Xabi Lopez (Beti Mugan, Kanta Ttikiak), Garbiñe Insausti, Olatz Prat (Zuri&Beltz, Karelean) eta Oihana Lekuonarekin (Mikel Errazkin HF). Berriro ere folk, pop, rock eta jazz musikak uztarturik agertzen zaizkigu Igaran gaiak (Hirusta, 2007) diskoan.

Hala ere, 2011ko udazkenean disko berri batekin, Eguntto batez (Agorila), berragertu zen Ganbara. Maria Eugenia Etxeberria, Josean Martin Zarko, Alex Blasco eta Juan Ezeizak osatutako laukoteari, Xabi Aburruzaga trikitilaria batu zitzaion Ganbararen aro berri honetan. Diskoan, “Banan-banan” kantua berreskuratzeaz gain, Carlos Palacio konpositore katalanak Espainiako Errepublikaren alde sortutako “Peleamos, peleamos” kantuaren moldaketa grabatu zuen Ganbarak.

Testua: Andoni Tolosa

  • (1) Argia, 1.094. zenbakia, 1986ko martxoaren 9a
  • (2) Argia, 1987

Atzera

Xoriñoak kaiolan