2018.11.12
Gatibu

Gatibu

Atzera

Azken indioak
play_buttonadd_button
 

Azken indioak

2018 - Egilea editore


  • Salto!
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon

Formatua: CD


GENEROA

Rocka

Gatibu taldea 2000. urte inguruan sortu zuten Alex Sardui abeslariak (Exkixu taldeko kide ohiak) eta Haimar Arejita gitarristak (Einbigu, Frik, Noiz? eta beste zenbait taldetan aritutakoa). Biek Sarduiren Txulufrina eta arrosa (Labayru Ikastegia-Ikastolen Elkartea) herri kantuen diskoan bat egin zuten, eta elkarlan horretatik sortu zen talde bat eratzeko proiektua. Beste bi musikarirekin osatu zuten laukotea: Mikel Caballero (baxua) eta Gaizka Salazar (bateria). Taldeari jarritako izenaren zergatia, horrela azaldu zuen Sarduik elkarrizketa batean: “Gatibuak garelako. Denaren gatibu. Maitasunaren gatibu, erregelen gatibu… Eta gero, bestalde, gatibu, presoak gara, esklaboak, beste gauza askorena, hau da, bizi garen dinamikena, diziplina politikoarena…” (1)

GATIBU taldea //// ANDER GILLENEA ren argazkia.

Alex Sardui, Gaizka Salazar, Haimar Arejita eta Mikel Caballero.

Nahiko berehala kaleratu zuten lehen diskoa, Zoramena (Oihuka, 2002), baina hilabete batzuk lehenago lehen kantua irratien bidez ezagutzera eman zuten. “Musturrek sartunde“-k oihartzun handia izan zuen, eta nolabait taldeak hurrengo urteetan lortuko zuen arrakasta itzela iragarri zuen. Gatiburen berezitasunetako bat, haren nortasun marka nagusia agian, bizkaieraz abestea da. Musikalki, gitarretan eta atal erritmiko sendoan oinarrituriko pop-rock klasiko eta melodikoa jorratzen du, kantu zuzen, fresko, bizi eta kantagarriak eginez. Lelo itsaskorrak sortzeko abilezia erakutsi du hamar urte hauetan. Lehen disko hartan Robe Iniesta (Extremoduro) eta Fito Cabrales (Platero y Tu, Fito y los Fitipaldis) gonbidatu zituzten euskaraz kantatzera “Mila doinu aidien” eta “Urepel” kantuetan, eta Jose Alberto Batiz (Akelarre, Fito y los Fitipaldis) izan zuten laguntzaile ekoizpen lanetan. Zoramena diskotik 20.000 aletik gora saldu zituzten, hurrengoetarako langa oso altu utzirik. Halaber, “Musturrek sartunde“-k kantu onenaren Gaztea irratiaren saria irabazi zuen.

Taldeak ez zuen presarik izan hurrengo diskoa grabatzeko. Bi urte igaro ziren estudiora itzuli aurretik. Muxikan (Bizkaia), Iñaki “Uoho” Antonen estudioan aurkitu zituen Gatibuk bere proiektua aurrera eramateko ingurune eta talde tekniko egokiak, eta bertan grabatu zituen Disko infernu (Oihuka, 2005) diskoko kantuak. Berriz ere Robe Iniestak kolaboratu zuen kantu batean abestuz, eta Cristian de Rerita errumaniarrak ere bai. Lehen diskoaren jarraipentzat jo daiteke bigarren lan hau, hausturarik ez dago, baina bai moldaketa osoagoak eta aberatsagoak, eta erregistro berrietara zabaltzeko gogoa. “Gerora begira aukera handiak ematen dituen diskoa da”, adierazi zuen taldeak aurkezpenean. Bigarren disko honen aurkezpen kontzertuetan zenbait berrikuntza sartu zituen taldeak: Batiz gitarristaren laguntza izan zuen, eta emanaldi guztietara disko jartzaile bat eraman zuen, kontzertuaren osteko saioarekin lauzpabost orduko ekitaldi bat osatzeko.

GATIBU-2

Donostiako Aste Nagusian, 2013an. (Jon urbe / Argazki Press)

Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik (Baga-Biga, 2008) hirugarren diskoak indartu egin zuen Gatiburen lekua euskal talde arrakastatsuenen artean. “Bang-bang txik-txiki bang-bang“, “Zeu, zeu, zeu!“, “Pailazo” edota “Eztanda egin arte” kantuak berehala hedatu ziren. Disko onenaren eta kantu onenaren (“Bang-bang txik-txiki bang bang“) Gaztea sariak irabazi zituen lan honekin. Batizen ordez, Iñigo Anton gitarrista hasi zen taldea laguntzen zuzenekoetan, eta Durangoko Azokaren barruan Plateruena kafe antzokian eman zuen diskoa aurkezteko lehen kontzertua. Ondoren, Euskal Herri osoa zeharkatu zuen 2009. urtean -50 kontzertutik gora eskaini zituen-, eta kontzertu horietako batzuk zuzeneko disko batean jasotzeko asmoarekin grabatu zituen. Bilboko eta Donostiako Aste Nagusietan eta Gernikako jaietan emandako kontzertuak aukeratu zituen horretarako, baita Durangon 2009ko irailean emandako beste saio bat ere. Lau emanaldi horietatik aukeratutako zatiekin osatu zuten Zuzenean bizitzeko gogoa CD-DVDa (Baga-Biga, 2010). Zuzenekoen osagarri, estudioan grabaturiko hiru kantu berri jaso zituzten: “Prest“, “Behar zaitut” eta “Kalekatue“.

GATIBU-3

‘Zazpi kantoietan’ diskoaren aurkezpenean. (Marisol Ramirez / Argazki Press)

2012ko otsaila eta martxoan Euskal Herritik atera zen lehen aldiz kontzertuak eskaintzera, Katalunian eta Irlandan (Derry, Belfast, Cork eta Dublinen) hain zuzen ere. Urte berean Zazpi kantoietan (Baga-Biga) bosgarren diskoa kaleratu zuen.

Gatibutik aparte, Alex Sarduik nobela bat idatzi du, Esan eta egin (Baga Biga, 2013), eta Haimar Arejitak eta Gaizka Salazarrek Espaloian taldea sortu dute 2014an, Itoiz taldearen izenburu bereko diskoa jotzeko. Gernikako Lekuek jaialdian eman zuten lehen kontzertua.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Entzun! aldizkaria, 2002ko azaroaren 1a

Atzera

Gabak zerueri begire

Atzera

Bixotza suten

Atzera

Euritan dantzan

Atzera

Zumarragako trena

Atzera

Igelak

Atzera

Aske maitte

Zuz: Oier Plaza