2017.08.31
Glaukoma

Glaukoma

  • 2010
  • Tolosa, Donostia
  • Rapa, Reggaea
  • Webgunea

Atzera

Bira laburpena

Atzera

Jungle

Atzera

Gure kaiola

Kalima

Ez ziaten esplikatu progresoaren kondaira. Zeruko afterren ostegunetan jai da.
Itolarrin aiatu naiz basamortuko kaira. Kale bazterretan miseria Historia jaten ai da.
Fuck you revivals, I mean: dudik ez in. Flexoa piztuta dao ta lautada bat gau erdin.
Beste behin folio txurin, baietz nik beste behin in. Bonboa bagenian baino kaja falta genin.
Oain ni nao all in, fitxa guztik jarri nizkin. Ta nahiz ta enbidoa galduta daola aurretikan jakin
ez dit ematen min. Bagenekin: zero etekin. Hasi ginenen hutsen genden, ta hasitakon
kontuk zerek berdin berdin. This is not a fuckin videoclip, this is not a film.
Kalen umek azkar ikasteue zer dan bling-bling-a. Holaxe dao ba klima, kalima.
Ze preziotan salduko huke arima?
 
Ez daolako ametitzeik nola dauden gauzak. Bere begien egie da darien labaren kausa.
Kontsumoaren eztie probatu izanaren hautsak.
Labezomorro mozorrotu bat ez da sekula pinpilinpauxa.
Zeinek dauke pausa? Ikasi diau perpausa:
Nork nori nortasuna ebaki ez da erabaki ausaz.
Lentejuelak jarri ta ispilun ikusteue torero bat,
ez ditulako kokoten notatzen borreroaren arrautzak.
 
Hartzeitu binaka gin tonic-ak, ez du ta bere burue bota nahi leihotikan.
Farran badauke farlopa pixkat, barruko borrokak baretzeko teknika.
Betiko botikak hartzen gaixotasuna ai da kronifikatzen.
Itsu-mutu-gor-en garaia, galdera gabeko mende baten kronika.
Pasa ta ikusi nola dan nagusi Anai Nagusiaren diskurtso kursi ta moral itsusi baten kaiola.
Urrezko txekorrei amen, papila jaten hasten gea eskolan.
Txikitatik hartzen antzeztea tokatu dan rola. Ospatu kontrola, gozatu futbola, onartu moda,
ez hatu lo. Ganora, ez ahaztu: soma dosi baten dao. Total, inork ez zaitu epaituko.
Pastila urdina jandakon inor ez da sentitzen mierda honen esklabo.
 
Korrika, plastikozko erbi baten atzetik. Hau da tonika.
“Ez dao gauzatu ezin dezun ametsik”,
jan retorika. Bazen behin langile klase bat.
Bukatu zun Bataplanen seguratei berorika.
Saren erorita, izan nahien marrazo. Zenbat arrain, hainbeste itsaso.
Zenbat pertsona, hainbeste preso.
Gure frakaso. Matrixen progreso, a esa peli no le hagáis ni puto caso.
Inpernuko sargorian bizi da eroso. Zeru baten irudia zorutik jaso.
Oasi gezurtia suertatu da ta falso. Harkaitza hondar bilakatuko zan akaso.
 
Basamortuko ziegan urik ez.