2014.12.27
Gontzal Mendibil

Gontzal Mendibil

  • 1956
  • Zeanuri (Bizkaia)
  • Herri kanta, Kantautorea
Nire bihotzak zure begiak ditu
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gontzal Mendibil, ahotsa gitarra
  • Roberto Caballero, baxua
  • Blas Fernandez, bateria
  • Angel Unzu, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, buzukia
  • Jose Luis Canal, pianoa, teklatua, programazioak
  • Joe Gonzalez, saxofoi sopranoa
  • Lourdes Alonso, biolina
  • Ane Agirre, biola
  • Antonio Cervilla, biolontxeloa
  • Adrian Castro, tronboia
  • Philippe de Ezkurra, akordeoia, bandoneoia

EROSI
Neure txiki polita. Gorbeialdeko kantuak oroituz
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gontzal Mendibil, ahotsa
  • Marife Nogales, bigarren ahotsa
  • Jose Luis Canal, pianoa, teklatuak, programazioak
  • Angel Unzu, gitarra akustikoa, 12 hariko gitarra, gitarra elektrikoa
  • Blas Fernandez, bateria
  • Roberto Caballero, baxua
  • Joe Gonzalez, saxofoi tenorra, saxofoi sopranoa, klarinetea
  • Easo abesbatzako umeak, ahotsak

EROSI
Arrupe, nire isiltasun hau-Arrupe, mi silencio
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gontzal Mendibil, antzezlea
  • Lugvin Orkestra Sinfonikoa
  • Donostiako Orfeoia
  • Bilboko Koral Elkarteko Umeak
  • Oreka Tx, txalaparta
  • Igor Yebra Balleta, dantza taldea
  • Beti Jai Alai, dantza taldea
  • Pascual Molongua, kantaria
  • Marife Nogales, kantaria

EROSI
Zuri so, zuzenean

PARTAIDEAK

  • Gontzal Mendibil, ahotsa
  • Jose Luis Canal, musika zuzendaria, pianoa, teklatuak
  • Julio Andrade, baxua, kontrabaxua
  • Blas Fernandez, bateria
  • Daniel Amat, perkusioak, teklatuak
  • Angel Unzu, gitarra, perkusioak
  • Alberto Rodriguez, gitarra, mandolina
  • Javi Alzola, saxofoia, flauta
  • Andoni Brea, oboea
  • Pedro Basterra, flauta
  • Begoña Divar, klarinetea
  • Lauren Llano, tronpa
  • Maria Jose Ugarteburu, faota
  • Oreka TX, txalaparta
  • Afrika Bibang, ahotsa
  • Marife Nogales, ahotsa
  • Andoaingo Haur Kantariak
  • Coro Rossini, abesbatza

EROSI
30 urte
play_buttonadd_button
EROSI
Lágrimas al viento
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gontzal Mendibil, ahotsa
  • Radio Bratislavako Orkestra Sinfonikoa (zuzendaria, Juan Jose Ocon)
  • Donostiako Orfeoia (zuzendaria, Jose Antonio Sainz Alfaro)

EROSI
Zuri so

PARTAIDEAK

  • Gontzal Mendibil, ahotsa
  • Jose Luis Canal, pianoa eta teklatuak
  • Julio Andrade, baxua, kontrabaxua
  • Blas Fernandez, bateria
  • Angel Unzu, gitarra, perkusioa
  • Javi Alzola, saxofoiak, flauta
  • Bozkoitz haize boskotea
  • Afrika Bibang, ahotsa
  • Marife Nogales, ahotsa
  • Oihana Kontxezo, flauta
  • Javier Lekunberri, oboea
  • Arturo Galdarazena, klarinetea
  • Xabier Sarasa, tronpa
  • Iñaki Iraola, fagota
  • Olatz San Miguel, Jone Gezalaga, Alazne Aizpurua, Natalia Intxauspe, haur kantariak

EROSI
Memorian
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gontzal Mendibil, ahotsa
  • Radio Bratislavako Orkestra Sinfonikoa (zuzendaria, Juan Jose Ocon)
  • Donostiako Orfeoia (zuzendaria, Jose Antonio Sainz Alfaro)

EROSI
Iparragirre hegalaria

PARTAIDEAK

  • Gontzal Mendibil, Iparragirre gaztea
  • Martin Etxebarria, Iparragirreren izpiritua
  • Miren Zuloaga, Anjela
  • Begoña Lopez, Carolina Duprez sopranoa
  • Bitoria Artetxe, Iparragirreren ama
  • Juan Mari Iturrate, Patxiku
  • Adriano Herreros, Sanchez Silva diputatua
  • Miguel Cabañas, korrejidorea
  • Luis Etxebarria, sendagilea
  • Florentino Uriarte, bertsolaria
  • Sebastian Gortazar, Mila Lejarza, Iparragirre umearen gurasoak
  • Julian Bengoetxea, Anita Astondoa, Anjelaren gurasoak
  • Jorge Saz, Espartero jenerala
  • Fernando Zenigaonaindia, Maroto jenerala
  • Bibiñe Pujana, etxekoandrea
  • Zeanuriko herria, gainontzeko aktore eta figuranteak
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
  • Donostiako Orfeoia

 


EROSI
Olentzaro
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Alberto Rodriguez, programazioak, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa
  • Gontzal Mendibil, ahotsa
  • Kepa Junkera, trikitixa, panderoa
  • Javi Alzola, saxofoi sopranoa, saxofoi altoa, flautina
  • Juantxe Agiar, biolina
  • Andoni Mercero, biolina

EROSI
Iparragirre hegalaria
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Bilbao Orkestra Sinfonikoa (zuzendaria, Urbano Ruiz Laorden)
  • EHUko Abesbatza (zuzendaria, Julen Ezkurra)
  • Areatzako Banda (zuzendaria, Ruper Lekue)
  • Begoña Lopez, ahotsa
  • Karlota Ardanza, ahotsa
  • Raquel Urkijo, ahotsa
  • Argi Etxezarraga, ahotsa
  • Florentino Uriarte, ahotsa
  • Raul Llames, gitarra
  • Rafa Vaquero, gitarra
  • Begoña Guzman, harpa
  • Kepa Junkera, bandoneoia
  • Javi Alzola, saxofoi sopranoa
  • Andoni Muñoz Guren, perkusioa
  • Gontzal Mendibil, ahotsa, gitarra

EROSI
Zu zeu

Zu zeu

1990 - IZ

PARTAIDEAK

  • Gontzal Mendibil, ahotsa, gitarra
  • Patxi Goikoetxea, perkusioak
  • Eduardo Basterra, baxua
  • Fran Rubio, teklatuak
  • Blas Fernandez, bateria
  • Alberto Rodriguez, gitarra
  • Raul Llames, gitarra
  • Blas Fernandez, gitarra

EROSI
Egunen batean

PARTAIDEAK

  • Gontzal Mendibil, ahotsa
  • Karlota Ardanza, ahotsa
  • Alberto Rodriguez, gitarra klasikoa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, perkusioa, flauta
  • Fran Rubio, pianoa, teklatuak
  • Eduardo Basterra, baxua
  • Pako Diaz, bateria
  • Patxi Goikoetxea, perkusioa
  • Txepito Garcia, perkusioa
  • Fran Lasuen, biolina
  • Costell Ristea, biolontxeloa
  • Josetxo Mujika, akordeoia

EROSI
Hasperen itun
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gontzal Mendibil, ahotsa
  • Raul Llames, gitarra elektrikoa, gitarra akukstikoa
  • Alberto Rodriguez, gitarra akustikoa
  • Karla Ardanza, ahotsa
  • Fran Rubio, piano akustikoa, piano elektrikoa, teklatuak
  • Eduardo Basterra 'Baxter', baxua
  • Javi Urrejola, saxofoia
  • Adolfo Garcia Gorria, perkusioa
  • Pako Diaz, bateria
  • Jose Urrejola, flauta

EROSI
Argitze garaian egunsentiari agur

PARTAIDEAK

  • Carlos Laporta Segarra, koruak, pianoa, zuzendaria
  • Begoña Agirre, txilibista
  • Aingeru Bergizes, tronboia, akordeoia, adar, behe
  • Karmelo Sarrionandia, gitarra
  • Gontzal Mendibil, gitarra, txistua, musugitarra, ahotsa

 
Zaurietatik dario
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gontzal Mendibil, ahotsa
  • Xabier Castillo Miota 'Xeberri', ahotsa
  • Fernando Lopez, gitarra akustikoa
  • Carlos Montero, gitarrak, kontrabaxua
  • Asier Loroño, pianoa, eskusoinua
  • Jose Oliver, flauta, baxua
  • E. Duarte, perkusioa

EROSI
Nire bihotzak zure begiak ditu
play_buttonadd_button

Nire bihotzak zure begiak ditu

Nire bihotzak zure begiak ditu

Nire bihotzak zure begiak ditu
play_buttonadd_button

Badakizu zer den gure herria?

Nire bihotzak zure begiak ditu

Nire bihotzak zure begiak ditu
play_buttonadd_button

Ez dakit dakizun baina...

Nire bihotzak zure begiak ditu

1974an, 18 urte zituela, oholtzara atera zen lehenbiziko aldiz Gontzal Mendibil (Zeanuri, Bizkaia, 1956). Gitarra, txistua eta soinua jotzen zituen ordurako, eta elizako koruan abesten zuen. Kantari moduan bere ibilbideko lehen urratsak Xabier Castillo Miota Xeberri durangarrarekin egin zituen, eta batik bat abertzaletasunari kantatzen zioten, eta herri mugimenduari; izan ere, euskal kantagintza berriarekin identifikatzen zuten beren burua.

EPSON scanner Image

Gontzal Mendibil, 70eko hamarkadan.

Giro horretan, beren lehen diskoa argitaratu zuten 1976an,Zaurietatik dario (IZ) izenekoa. «Kapitalismoak dakarren / katai ta zapalketa / izan dadila guretzat / indar askatzailea» eta halako letrak zituen lehen disko hark. “Kapitalismoak” abestia Jesus Mari Markiegik idatzia bazen ere, kantu gehienak Bittor Kapanagarenak ziren. Mendibilekin eta Xeberrirekin batera, Carlos Montero gitarristak, Asier Loroño pianistak, Jose Oliver flauta jotzaileak eta E. Duarte perkusionistak parte hartu zuten Madrilgo Regson estudioan grabatu zuten disko hartan. Urte eta erdiz Xeberrirekin aritu zen Mendibil, eta 200 kontzertutik gora eskaini zituzten, «Francoren heriotzaren esperoa arinago eginez»; baina 1976. urtea aldera, bakoitzak bere bideari ekin zion.

Bakarkako lehen diskoa 1978an argitaratu zuen Gontzal Mendibilek:Argitze garaian egunsentiari agur (IZ). Jon Lopategi, Bittor Kapanaga, Telesforo Monzon eta Bertolt Brechten hitzez gain, berak idatziriko lau bat abesti kantatzen zituen bakarkako diskoan Mendibilek. Musikari taldea ere lehen diskotik oso bestelakoa zen: Karlos Laporta Segarra, Begoña Agirre, Aingeru Bergizes eta Karmelo Sarrionandia izan zituen lagun.

EPSON scanner Image

Jose Maria Iparragirreren rola antzezten.

1983an argitaratu zuen bakarkako bigarren diskoa: Hasperen itun izenekoa (Elkar). Berriro, berak idatzitako abestiez gain, Jesus Etxezarraga eta Bittor Kapanagarenak daude, baina, batez ere,Mikel Zaratepoetaren hitzak musikatu zituen disko horretan; musika Mendibilek berak jarri zuen ia denetan. Eta interpreteak ere aldatu egiten dira, hurrengoetan lagun izango dituen zenbait musikarik parte hartu baitzuten diskoan: Karla Ardanza, Fran Rubio, Eduardo Basterra eta Pako Diaz (Akelarre), besteak beste.

“Merezi ote” kanta arrakastatsua zekarren Egunen batean diskoa (IZ) 1988an etorri zen, eta, handik bi urtera, Zu zeu (IZ) argitaratu zuen. Joseba Sarrionandia, JosAnton Artze, Xabier Amuriza eta Bitoriano Gandiagaren hitzak abestu zituen, baina baita Cesare Pavese eta Fernando Pessoarenak ere.

1990eko hamarkadatik aurrera, bestelako diskoekin plazaratu zen Gontzal Mendibil, tematikoak dei daitezkeenak, adibidez, Iparragirreren kantuekin monografiko bat egin zuen, Iparragirre hegalaria (Keinu, 1992), eta 1993an Olentzaro argitaratu zuen, Bitoriano Gandiagak idatzitako Eguberrietako kantuez osatua. Hamar urte geroago, Gandiagaren letrak abestu zituen berriro, Xabier Lete, Oskarbi, Gorka Knorr, Antton Valverde, Urko eta beste hainbatekin batera, Elorri loratua. Bitoriano Gandiaga disko bikoitzean (2003). Halaber, Gandiaga hil berria zelarik, Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) egin zitzaion omenaldiaren antolatzaileetako bat izan zen Mendibil.

PRESENTACION DEL CONCIERTO DE GONTZAL MENDIBIL CON EL ORFEON DONOSTIARRA

Gontzal Mendibil.

Azken disko horiek berak sorturiko Keinu zigiluarekin argitaratu zituen, eta baita 2001ean argitaraturiko Memorian diskoa ere. Iparragirreren omenezko diskoaren antzera, Memorian «dokumentu historikoa» dela esan izan du Mendibilek. Atzera begiratu, eta bere ibilbideko hainbat kantu berreskuratu zituen kantariak: “Merezi ote, Santutxuko aldapan, Bagare, Ama lurra” eta “Laster“, esate baterako. Baina disko horren berezitasun handi bat musikan dago; izan ere, disko sinfonikoa da. Bratislavako Orkestra Sinfonikoak -Juan Jose Oconek zuzendurik- eta Donostiako Orfeoiak -Jose Antonio Sainz Alfarok gidaturik- interpretatu zituzten Mendibilen abestiak, beste hainbat kolaboratzailerekin batera: Marife Nogales (ahotsa), Gerard Luc (akordeoia), Alberto Rodriguez (gitarra akustikoa), Iker Goenaga (trikitixa), Oreka TX (txalaparta), Iñigo Egia (perkusioa) eta Blas Fernandez (tinbalak).
2004ko martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuetan hildakoen oroimenez, Memorian diskotik zenbait kantu aukeratu eta gaztelaniaz grabatu zituen, Lágrimas al viento diskoan (Keinu) argitaratzeko. Urte berean, kantautore izaera berreskuratzeko asmoarekin, Zuri so (Keinu, 2004) kaleratu zuen, tartean hainbat poeta garaikideren letrak musikatuz, Jose Luis Padron, Igor Estankona eta Kirmen Uriberenak, esate baterako. Eta hurrengo urtean Zuri so: zuzeneandiskoa etorri zen (Keinu).
553

2005ean atzera begira jarri zen, 30 urteko ibilbideari errepasoa emateko: 30 urte (Keinu). Bere ibilbidea bilduko zuen disko hura hiru ataletan bereizi zuen. “Oroitzapenezkoak” izenekoan, “Kapitalismoak, Laster-laster, Bagare, Agur Euskalerriari, Memorian, Merezi ote“eta “Herria maitatzeko” kantuak bildu zituen; maitasunezko kantuen atalean, “Hator hator, Zu zeu ta ni, Sari bage, Ene maitea, Amorez eria” eta “Nigan zaitudanean” kantuak daude; hirugarren atalak ere “Oroitzapenezkoak” izena du, eta “Ez zara aske, Santutxuko aldapan, Oi Eguberri, Muxuz muxu” eta “Abandoko geltokian” kantuak jasotzen ditu, besteak beste.

Gontzal Mendibilek Aita Arruperi eskaini zion hurrengo lana: Arrupe, nire isiltasun hau-Arrupe, mi silencio (Keinu, 2007). Euskaraz, gaztelaniaz, japonieraz eta ingelesez abestua, Louis Armstrongen “What a wonderful world“abestia eta Haendel, Verdi eta Bachen konposizioak dakartza. 90 aktorek parte hartu zuten Bilboko Euskalduna jauregian taularatutako ikuskizunean. Bi diskok eta DVD batek jasotzen dute haren testigantza.

2846236

‘Gu gira’ kantaldian, Donostiako Kursaalen. (Imanol Otegi / Argazki Press)

Mendibilen azken diskoa Neure txiki polita da (Elkar, 2011), haurtzaroan Arratian eta inguruan entzundako “kantu eta kontuen” bilduma.

Nobela bat ere argitaratua du, Gorbeiako haizea (Keinu).

Testua: Ainara Gorostitzu

Atzera

Nire bihotzak zure begiak ditu

Atzera

Neure txiki polita

Atzera

Nire bihotzak zure begiak ditu (zuzenean)

Nire bihotzak zure begiak ditu
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Nire bihotzak zure begiak ditu

Badakizu zer den gure herria?

Herri bat gara

Edan itzazu egunak

Maite ninduzula...

Ez dakit dakizun baina...

Zutaz mintzatzen banaiz

Zeure ametsa

Begiratu niri

Handia izanen naizenean

Nola liteke!

Neure txiki polita. Gorbeialdeko kantuak oroituz
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Neure txiki polita

Orbelak airez aire

Malkoak euri balira

Frantzie kortekoa

Dimako idiari

Zubiteko kridia

Atxia mutxia

Lapur famatua

Agur Euskal Herria

Ipiñaburun

Otxandioko errementariak

Gorbeiako haizea

Arrupe, nire isiltasun hau-Arrupe, mi silencio
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Quiero ser / Izan nahi nuke

Goizetik arratsera

Surely he hath borne our grief

Zuri so

Cinco rosas y un camino

Billoxik

Pasión según San Mateo

What a wonderful world

Down by the riverside

Maite

Japoniar musika

Tori yo Tori / Txoria txori

Dies irae

Gauak zaindutako arrosak

Panis Angelicus

Hallelujah

Tiempo loco / Aro eroa

Argi txikia

Ama Lurra / Madre Tierra

Mi silencio

Aita Gurea

Marcha San Ignacio

Zuri so, zuzenean

ABESTIAK:

Gauak zaindutako arrosak

Benetan maite baduzu

Zu joatean

Izan nahi nuke

Argi txikia

Zuri so

Lágrimas al viento

Amesgaiztoa

Billoxik

Bizirik dirauten ametsak

Amorez eria

Gizon pribilegiatua

Merezi ote

Muxuz muxu

Bagare

30 urte
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Sari bage

Gauak zaindutako larrosak

Txiri txiri

Argiñe

Ene maitea

Beltzarana

Oi nere zoragarria

Amorez eria

Nigan zaitudanean

Pozik bizi nazala

Lore loreño

Ortzean izar eder bat

Ez zara aske

Kilin kalan

Santutxuko aldapan

Aro eroa

Aleluia

Oi Eguberri

Gabon haurtxoa

Gabongo ilunabarra

Itsas ertzean

Beitu

Muxuz muxu

Argi txikia

Igela

Abandoko geltokian

Kapitalismoak

Laster laster

Bagare

Ez bedi galdu euskera

Agur Euskalerriari

Memorian

Lurraren kantua

Heriotz min

Merezi ote

Begira ondo begira

Gorbeiako haizea

Ama Lurra

Jaungoikoa eta arbola

Herria maitatzeko

Egunen batez

Hator hator

Zu zeu ta ni

Lágrimas al viento
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Quiero ser

Cinco rosas

Lágrimas al viento

Tiempo loco

Merece la pena

La luz de tus ojos

Mira bien mira

Luna de fuego

Mi silencio

Ama Lurra (Madre Tierra)

Zuri so

ABESTIAK:

Gauak zaindutako arrosak

Muxuz muxu

Zuri so

Gizon pribilegiatua

Amesgaiztoa

Argi txikia

Zu joatean

Billoxik

Bizirik dirauten ametsak

Benetan maite baduzu

Nigan zaitudanean

Elorri loratua. Bitoriano Gandiagari (Askoren artean)

ABESTIAK:

Gandiagak Bitorianori

Memorian
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Nire isiltasun hau

Memorian

Merezi ote

Santutxuko aldapan

Heriotz min

Aro eroa

Sari bage

Bagare

Ama Lurra

Pozik bizi nazala diñotsut

Zu zeu ta ni

Izan nahi nuke

Laster

Begira ondo begira

Agur Larramendi

Ortzean izar eder bat

Olentzaro
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Eguzkiaren ama, gabon gau

Olentzaro

Ederra sua gabonez

Gabongo ilunabarra

Izarra galdu zaigu

Gabon haurtxoa

Entzun berri hau, anaiok

Gabonak datozela ta

Aleluia!

Hi, bertsolari

Gabon dut anuntzio

Oi Eguberri

Olentzaro 2

Hator, hator

Iparragirre hegalaria
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Gitarra zahartxo bat

Ez oraindikan ez!

Jaungoikoa eta arbola

Plaisir d'amour

Nere izarra

Ume eder bat

Trapu zaharrak

Bertsoak

Glu, glu, glu

Zugana Manuela

Gernikako Arbola

Lurraren kantua

Zibilak esan naute

Amorez eria

Oi nere zoragarria

Agur Euskalerriari

Obabatxoa

Beltzarana

Urretxuko semeei

Agurra

Ara nun diran

Ez bedi galdu euskera

Azken izua

Requiem

Egunen batez

Bilbo euskaldun dezagun (Askoren artean)

ABESTIAK:

Bilbo euskaldun dezagun

Zu zeu

ABESTIAK:

Beitu

Kilin kalan

Zu zeu ta ni

Hitzen memorian

Abandoko geltokian

Itsas ertzean

Izan zeu

Euri tantta bat

Bost minutuko bisita

Egunen batean

ABESTIAK:

Merezi ote?

Ene maitea

Igela

Begira ondo begira

Ez zara aske

Txiri txiri

Kiki kokoroka

Egunen batean

Alea jacta est

Heriotz min

Euskadi Internazionalista (Askoren artean)

ABESTIAK:

Urrunerantz zoaz (Pakitori)

Hasperen itun
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Eraman ezazu

Santutxuko aldapan

Argi hura

Lyli

Neure barruan

Argiñe

Hasperen itun

Lore loreño

Argitze garaian egunsentiari agur

ABESTIAK:

Akelarreak Bizkaian

Ama lurra

Eta gogoa

Bake ahula

Gizona giltz

Herria maitatzeko

Egunsentiari

Sari bage

Iraultzailea

Bai Euskarari (Askoren artean)

ABESTIAK:

Iraultzailea