2018.09.07
Gorka Knorr

Gorka Knorr

  • 1950
  • Tarragona (Herrialde Katalanak)
  • Kantautorea
Arimaren zubiak

PARTAIDEAK

  • Gorka Knorr, ahotsa
  • Koldo Uriarte, pianoa eta teklatuak
  • Natxo Knorr, pianoa
  • Hasier Oleaga, bateria
  • Iosu Izagirre, baxua, kontrabaxua
  • Javi Antoñana, gitarrak
  • Estibaliz Oraa, biolontxeloa
  • Alaitz Ayala, biolina
  • Ainhoa Marauri, biola
  • Pedro Basterra, flautak
  • Eltziegoko Gaiteroak
  • Jadiyetu Ramdan, Brahim Ahmed, Mohamed El Mamun, saharaui ahotsak

 
Gogoaren taupadak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Waldemar Machmar, lehen biolina
  • Helena Styrczula, bigarren biolina
  • Grzegorz Kawka, biola
  • Pascale Michaud, biolontxeloa
  • Marta Garbizu, pianoa
  • Jorge Gonzalez, gitarrak
  • Lerman Nieves, mandolina, baxua, kontrabaxua
  • Pako Diaz, bateria
  • Iñigo Egia, perkusioa
  • Alan Griffin, tin whistle, gaita, alboka
  • Juan Ezeiza, biolina
  • Jon Berruezo, oboea
  • Josean Martin Zarko, buzukia
  • Iñigo Monreal, txalaparta
  • Sergio Lamuedra, txalaparta
  • Gorka Knorr, ahots nagusia
  • Alfredo Oraa, Juan Carlos Aguillo, Yolanda Urarte, Cristina Ainara Oraá, Slavko Turudic, ahotsak

 
Hegaldia

PARTAIDEAK

  • Gorka Knorr, ahotsa
  • Natxo Knorr, pianoa
  • Bixente Mendizabal, biolina
  • Etayo, gitarra
  • Txus Fernandez, akordeoia
  • Txarli de Pablo, baxua

 
Gutunak
play_buttonadd_button
EROSI
Herri bat gara
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gorka Knorr, ahotsa, gitarra
  • Për Karlsson, gitarra
  • Jon Knorr, gitarra, ahotsa
  • Gabriel Alegria, akordeoia
  • Jesus M. Alegria "Pinttu", flauta, txistu
  • Natxo Knorr, pianoa

 
Txalaparta
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gorka Knorr, ahotsa
  • Jon Knorr, ahotsa, gitarra
  • Asier Loroño, soinua

 
Araba kantari
play_buttonadd_button

Gure ortuban

Araba kantari

Txalaparta
play_buttonadd_button

Hilgo naiz

Txalaparta

Txalaparta
play_buttonadd_button

Txalaparta

Txalaparta

Herri bat gara
play_buttonadd_button

Nere herriak bezala

Herri bat gara

Txalaparta
play_buttonadd_button

Agure zaharra

Txalaparta

Herri bat gara
play_buttonadd_button

Arabatik etorri gera

Herri bat gara

Lau urte zituela heldu zen Kataluniatik Gasteizera Gorka Knorr. Familiatik zetorkion musikarekiko zaletasuna: Natxo anaiak pianoa jotzen zuen, eta Jonek gitarra. Biak izango zituen lagun bere musika ibilbidean. Kantautore gisa egin bada ere ezagun Gorka Knorr, hasi bikote moduan hasi zen musika egiten, Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur-ekin. Knorr estudiatzera Donostiara joan zelarik ezagutu zuen Moreno, 1968ko udazkenean. Hark gitarrako lehen akordeak erakutsi, eta elkarrekin hasi ziren kantuan, Mikel Laboa eta Natxo de Feliperen (Oskorri) kantuak joz. 1969an, euskara ikasten hasi zen.

1959

Gorka Knorr, 70eko hamarkadako kantaldi batean.

1970ean, maiatzaren 1eko manifestazioetan atxilotu zuten Knorr, eta espetxeratu egin zuten (abenduan berriro kartzelatu zuten). Espetxean idatzi zituen bere lehen abestiak. Hurrengo urtean, 1971n, Eduardo Moreno Bergaretxek eta biek zuzeneko lehen emanaldia eskaini zuten, Gasteizen. Baina hurrengo urtean, Morenok mugaz beste aldera ihes egin behar izan zuen, eta Gorka Knorrek bakarkako ibilbideari ekin zion. Xabier Lete, Lourdes Iriondo eta Benito Lertxundikantariekin eskaini zuen lehen emanaldia, Gasteizko Guridi antzokian.

Beste musikari askok bezala, diskoa atera aurretik Joxe Mari Iriondorekin egin zituen Knorrek lehen grabazioak, Loiola irratian. Araba kantari izan zen argitaratu zuen lehen diskoa (Artezi, 1974). Arabako abesti tradizionalak moldatuz, probintzia hura “Euskal Herriko gainontzeko probintzien mailan” ezarri nahi zuen kantautoreak. Olaeta, Legutio, Aramaio, Segura eta beste toki batzuetako kantu zaharrak berreskuratu zituen. Hurrengo diskoa, Nik nahi dudana (Artezi, 1975), intimistagoa zen. Gorka Knorren arrakasta handienetakoa izan den kantua zekarren bigarren diskoak: “Azken agurraren negarra”. I. Mundu Gerran Frantziako iparraldeko borroketan bizia galdu zuten Ipar Euskal Herriko soldadu gazteen tragedia kantatu zuen Knorrek. “Irteerarik gabeko bideak”, “Xoxoak” eta “Araba” kantuak ere oso ezagunak egin ziren.

52

Disko gisa, baina, Txalaparta (Movieplay, 1976) izan da gaurdaino Gorka Knorrek argitaratu duen diskorik arrakastatsuena. Izen bereko abestiarekin, “Katalintxu” eta “Hilgo naiz” kantuekin eta Lluis Llachen “L’estaca”-ri Xabier Letek eginiko bertsioarekin (“Agure zaharra”) lortu zituen Knorrek salmenta ugari. Halaber, disko harekin eman zuen bere ibilbidean hain garrantzitsua izan zen kontzertu hura: Donibane Lohizunekoa, Lluis Llach lagun zuela, 1976ko udazkenean. Argentinako euskal etxeetan (Buenos Aires, Rosario, Mar de Plata, Tandil eta Bahia Blanca) bira bat egin ostean izan zen Donibane Lohizuneko kontzertua. Disko harekin Espainian, Herrialde Katalanetan, Frantzian, Belgikan eta Venezuelan ere eman zituen kontzertuak, gertuko talde bat lagun zuela: Jon Knorr (ahotsa eta gitarra), Natxo Knorr (pianoa), Gabi Alegria (akordeoia), Jesus Mari Alegria (zeharkako txirula eta txirula) eta Per Carlson (gitarra).

Franco hil ondorenean mugitzeko erraztasunak izan zituen Gorka Knorrek, baina 70eko hamarkadako lehen urteak zailak izan ziren. Gipuzkoan eta Bizkaian diskoak saldu arren, Espainiako Gobernuko Ministerioak ez zion ematen herrialde haietan abesteko baimenik. Kontzertu bakoitzean jo behar zituen abestien letra denak aztertzen zituzten. Garai zail haietan, Benito Lertxundiren bigarren ahots moduan eutsi zion musikari.

1978an, Herri bat gara (Movieplay) argitaratu zuen, eta ondo saldu zen diskoa. Kantuen artean “Txakurrak” dago, Eduardo Moreno Bergaretxerekin batera idatzitakoa. Baina disko harekin Lapurdin eman zuen kontzertu baten ondoren liskarrak izan zituen errefuxiatu politikoekin, eta kantugintzatik urrundu egin zen, 1981a arte.
ELECCIONES CATALUÑA

Ordutik aurrerako urteetan, politikak hartu zuen protagonismoa Gorka Knorren bizitza publikoan. Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren aholkulari pertsonala izan zen 1986 arte, lehendakaritzatik dimisioa eman zuen arte. Orduan berriro agertokietara igo zen kantari arabarra. Bitarte horretan, bi disko kaleratu zituen: Gutunak, 80ko hamarkada hasierako giro politikoari buruzko diskoa (Movieplay, 1980) —Patxi Zabaletaren “Etorriko direnei (Domuit vascones)” eta Telesforo Monzoni eskainitako “Begi urdiñetako gizonari” abestiak zituen, besteak beste—, eta Hegaldia (IZ, 1985).

90eko hamarkadan, berriro estu lotu zitzaion politikari. 1998an Estatistikako Euskal Institutuko zuzendari izendatu zuten; handik gutxira, EAko idazkaritza hartu zuen, eta Europako Parlamentuan diputatu akta eskuratu zuen. Garai horietan musika bigarren planoan zegoen arren, ez zuen erabat utzi, eta europarlamentari zela bere zazpigarren diskoa argitaratu zuen: Gogoaren taupadak (Elkar, 2000).

_GU_GIRA__KANTALDIA

‘Gu gira’ kantaldian, Natxo anaiarekin. (Imanol Otegi / Argazki Press)

2001etik 2005era, Eusko Legebiltzarreko presidenteorde izan zen, eta legegintzaldi haren amaieran politika behin betiko utzi zuen Gorka Knorrek. Gaur arte bere azken diskoa dena prestatzen hasi zen, bere anaia Natxorekin: Arimaren zubiak (Discos A Medida, 2005).Koldo Uriartek zuzenduriko disko hark zazpi abesti ditu katalanez (horien artean, Raimonen “D’un temps, d’un pais” eta Vicent Torrenten “Per Mallorca”), bost euskaraz (Joan Manuel Serraten “Paroules d’amor”-en moldaketa, besteak beste) eta poema bat gaztelaniaz, Mohamed Sidatik, Fronte Polisarioak Europako Parlamentuan duen ordezkariak, idatzirikoa.

Testua: Ainara Gorostitzu

Ez dugu etsiko. Antologia
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Irailak 27

Eskolan

Nik nahi dudana

Agure zaharra

Agur zorion labur

Gebara

Ene maitea

Itsasoari begira

Herri geldiezinari

Herri bat gara

Gaueko txoria

Oi arnasa hura

Araba

Katalintxu

Edonongoari

Zenbat eurik

Ez duzu bakarrik ibili behar

Azken agurraren negarra

Ez dugu etsiko

Txalaparta

Duets (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

A Margalida

Arimaren zubiak

ABESTIAK:

Més enllà dels núvols

Itsas ertzean

El setè cel

Arkitzea

Tamariu

Munduaren irla honetan

Per Mallorca

Herri geldiezinari: gerra batera goaz

Susanna

Maitasun hitzak

D'un temps, d'un pais

El testament d'Amèlia

Antes de volver a encontrarte

Hegaldia

ABESTIAK:

Oihaneko zuhainetan

Hegaldia

Ainara

Zu bait zaitut maite

Kantu ixila

Arkitzea

Kanta baterako egitasmoa

Panpiriduriduri

Itsas ertzean

Urretxindorra

Iparragirre. Zure oroiz (Askoren artean)

ABESTIAK:

Ezkongaietan

Gutunak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Edonongoari

Begi urdiñetako gizonari

Herri geldiezinari

Samba emigranteari

Bakartasunari

Entzun dukeanari

Etorriko direnei (Domuit Vascones)

S.O.S. (Jorge Oteizari)

Herri bat gara
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Nere herriak bezala

Askatasun galeraziari

Denok batera

Agur zorion labur

Oi arnasa hura

Txakurrak

Bertso gaixoak

Debako zentralari jarriak

Herri bat gara

Arabatik etorri gera

Bai Euskarari (Askoren artean)

ABESTIAK:

Arabatik etorri gera

Txalaparta
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Txalaparta

Itxasoari begira

Zenbat eurik

Eskolan

Katalintxu

Gebara

Ez dugu etsiko

Agure zaharra

Hilgo naiz

Bildu gara

Araba kantari
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Araba

Olaetako martxa I

Aita Periko

Aurtxo txikia

Lotxo

Sarian zun-zun-Txoritxua sasian

Gorbeiako larran

Legutianoko kantua

Gure ortuban

Bart hamarretan

Aurrak logale

Olaetako martxa II

Begira nago

Oba obatxoa

Dringilin dron

Trebiño