2014.05.24
Hemendik At!

Hemendik At!

  • 1997 - 2002
  • Elektronikoa
Etorkizuna
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Stella Berzal, ahotsa
  • Iker Sadaba, programazioak, ahotsa
  • Edurne Arizu, ahotsa
  • Alberto Domingo, ahotsa

 
Orain
play_buttonadd_button

Orain

1999 - Gor

PARTAIDEAK

  • Iker Sadaba, programazioak, ahotsa
  • Stella Berzal, ahotsa
  • Edurne Arizu, ahotsa
  • Alberto Domingo, ahotsa

 
Hemendik at!
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mattin, ahotsa
  • Iker Sadaba, programazioak, ahotsa
  • Stella Berzal, ahotsa
  • Edurne Arizu, ahotsa

 
Etorkizuna
play_buttonadd_button

Ur askea

Etorkizuna

Hemendik at!
play_buttonadd_button

Tabernaz taberna

Hemendik at!

Etorkizuna
play_buttonadd_button

Izar uxoa

Etorkizuna

Etorkizuna
play_buttonadd_button

Bandera, untzi eta kalaberaz

Etorkizuna

20 urte inguruko hiru gaztek sortu zuten Hemendik At!: Mattin (ahotsa), Iker Sadaba (ahotsa eta programazioak) eta Arantza (ahotsa). Eurodance estilora lerratutako kantuak euskaraz egitea zen hirukotearen asmoa. 90eko hamarkadaren hasieran indarra hartu zuen musika joera horrek, besteak beste 2Unlimited, Twenty 4 Seven eta Masterboy taldeen eraginez. Sintetizadorez sorturiko esaldi melodikoak, emakumezkoen ahotsa eta korua, gizonezkoen rap zatiak eta beat edo erritmo sendo bat ziren musika horren osagaiak.

Taldekideen lagunek bakarrik entzun zuten maketa bat grabatu zuten, eta Gor diskoetxera bidali zuten. 1997ko udaren atarian ikusi zuen argia “Goazen” kantuak, Aurtengo GORakada bildumaren barruan. Kantak oihartzun handia lortu zuen herrietako festetan eta tabernetan, eta dantzarako musika elektronikoaren inguruko aurreiritziak gainditu zituen (bakalaoak gogor jotzen zuen garaia zen). Hortaz, luze gabe heldu zen lehen diskoa, Hemendik at! (Gor, 1997), Stella Berzal abeslariarekin grabaturikoa. Hemendik At!-en berrikuntzetako bat, hitzen edukiari dagokionez, dantzarako musikari lotutako irudi hedonista hutsa apurtzea izan zen. Izan ere, Euskal Herriko gatazka politikoaz, euskararen egoeraz, presoez eta sexu indarkeriaz hitz egiten baitzuten kantuetan, ikuspegi abertzale batetik. Horrek eraman zuen beren estilokoak ez ziren hainbat talderekin agertokia partekatzera: Alaitz eta Maider, Kashbad, Koma… “Goazen” kantuaren arrakastaz baliatuz, Wazen izeneko talde bat sortu zen, musika estilo bertsukoa baina Hemendik At!-ekin harremanik ez zuena.
567
1998an, Mattinek taldea utzi zuen, eta Alberto Domingok ordezkatu zuen, eta 1999an, Edurne Arizuk hartu zuen Arantzaren lekua. Laukote horrek grabatu zuen Orain (Gor, 1999), lehen diskoaren ildo berekoa baina landuagoa. Kantuen artean, Gozategi taldeak Jon Maia bertsolariarekin Nafarroa Oinez-erako egindako Jaso dezagun euskara kantuaren moldaketa zegoen. “Independance“, “Espetxeratu zintuztenetik“, “Anti nazi” eta “Bake bidean” kantuetan hitzen ildo politiko eta aldarrikatzailea berretsi zuen taldeak.
Etorkizuna hirugarren eta azken diskoan (Gor, 2001), lehen aldiz ingelesez abestutako kantu bat sartu zuten, “No more tears for you“, eta Bandera, untzi eta kalaberaz” kantua single berezi batean argitaratu zuten, Philly Crewk egindako nahasketa berriekin. Behin formularen berritasunak eragindako ustekabea gaindituta, diskotik diskora taldearen oihartzuna apalduz joan zen, eta 2002an banandu egin zen Hemendik At!.
Ondoren, Stella Berzalek eta Edurne Arizuk Ados bikotea sortu zuten, eta izen bereko disko bat grabatu zuten. Ukitu etnikoko hip hop eta dance musika egin zuten, beste hizkuntza (arabiera, portugesa…) eta tresna batzuk (djembe…) hartuta. Iker Sadabak ekoitzi zuen Adosen diskoa. Halaber, Iluna Bar taldean aritu ziren bi kantariak, eta Itxaroten (Kuma) diskoa grabatu zuten. Iker Sadabak dance-pop musika sortzen jarraitu du.

Testua: Jon Eskisabel

Nafarroa, hitza dantzan (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Gaba zurekin

Etorkizuna
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ur askea

Izar uxoa

Bandera, untzi eta kalaberaz

Mugitu!

Sua

Malkorik ez zuretzako

H.I.E.S.A.ri ihesi

Eraso hiltzaileak

Gure herrian arrotz

Sekula ez da nahikoa

No more tears for you

Bandera, untzi eta kalaberaz

ABESTIAK:

Bandera, untzi eta kalaberaz (Philly Crew Radio Remix)

Bandera, untzi eta kalaberaz (Philly Crew Extended Remix)

Bandera, untzi eta kalaberaz (original radio edit)

Herri Urrats 2000 (Askoren artean)

ABESTIAK:

Gaurdanik geroa

Orain
play_buttonadd_button

Orain

1999

ABESTIAK:

Sex-Sua

Orain

Eskutitza

Anti nazi

Bake bidean

Zapalketa

Azken gaua

Gauaren maitalea

Espetxeratu zintuztenetik

Independance

Jaso dezagun euskara

Nafarroa Oinez 99 (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Jaso dezagun euskara

Hemendik at!
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Segizan

Harresien artean

Txanogorritxo

Tabernaz taberna

Buleko gaztetxea

Txalaparta

Kaleak hartu dizkiate

Goazen

Amets gaiztoa

Artzeren esana