2017.03.22
Herri Oihua

Herri Oihua

  • 2011 - 2017
  • Barakaldo (Bizkaia)
  • Metala, Rocka, Rapa

Ez zenekien hori

Gauez, ikusten ez nauzunean, zeru beltzaren babesean. 
Argia joana denean, idatzi nituen hitzak. 
Gauez, lotsak desagertzean, ilargiaren argian. 
Iluna lagun denean. 
Gauez, dana egingarri denean, ezinezkoak joatean. 
Idazle bat bihurtua, idatzi nituen hitzak. 
Gauez, lotsak desagertzean, ilargiaren argian. 
Iluna lagun denean. 

Ez dut ahaztuko, galderen arteko bidai isil. 
Haurtzaro galdu baten lekuko. 
Helduko ote da eguna non erantzuna lortuko. 
Ez naiz isilduko, saiatzen naiz une oro. 
Hitz pozoinduak, hitz eskutuak. 
Denboraren ildoa da ezagutzen ez dudana. 
Gaur bilatzen nabil, gauez jalgi. 
Eta iraganak lagundua, ibiltzen naiz ihesi. 
Ibiltzen naiz ihesi. 

Ez duzu ahaztuko, zurekin beti. 
Ez zenekien hori. 
Ez duzu ahaztuko, zurekin beti. 
Ez zenekien hori. 

Esandakoa galduta. 
Hitzak gordeta. 
Egiaren hilketa. 
Ez zenekien hori.